Laborlan II : NEKAZARITZAREN SEKTOREAN

LABORLAN II proiektua hainbat jarduera-lerrotan dago zatituta, eta horietako bat enplegu-prestakuntza programa bat da, Euskal Nekazarien Batasunaren (ENBA) lankidetzaz egingo dena; izan ere, Bizkaiko Lurralde Historikoaren nekazaritzaren sektorean ordezkaritza gehien duen erakundea da, eta eragile gakoa da, sektorearen beharrak hautemateko eta profil eta gaitasun profesionalen eskaintzaren eta eskariaren arteko egokitzapena errazteko.

Helburuak:

1.- Parte hartzaileen enplegagarritasuna areagotzea, haien laneratzea erraztuz eta beharrezkoak diren gaitasunak emanez (teknikoak, pertsonalak eta esperientzia) nekazaritza sektorean eskaera handia duen lanbide batean aritzeko.

2.- Nekazaritza sektoreko enpresen lehiakortasuna hobetzea, gaitasun profesionalak gaurko eta etorkizuneko eskaeretara egokituz, belaunaldi aldaketa erraztuz, eta enplegua sortzeko eta berreskuratzeko prozesuan dagoen sektore bat mantenduz.

Bi helburu horiek lortzeko planteatzen da enplegu-prestakuntza programa hau planteatzen da, hain zuzen, eta horretarako langabezian dauden pertsonak aukeratuko dira; eta prestakuntzaren, akonpainamenduaren eta lan kontratu batez jasoko duten lan esperientziaren bidez pertsona horiek beren enplegagarritasuna hobetu, eta lan merkatu arruntean sartzea lortuko dute.

Parte hartzaileek baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Langabezian egotea.
  • Adinez nagusiak izatea.
  • Bizkaian erroldatuta egotea.
  • Oinarrizko prestakuntza egiaztatzea (ez da eskatzen sektorean aldez aurreko ezagutzak izatea) eta nekazaritzaren sektoreko lanbide bat ikasi nahi izatea.
  • Sektoreko lanpostuetan izandako esperientzia eta txandaka eta/edo jaiegunetan lan egiteko prestasuna baloratuko dira.
  • Hala behar bada, Lan Baimena aurkeztea.

 

Programaren hartzaileak hautatzea:

 

Parte hartzeko eskaerak jasotzeko epea:

  • Oinarri hauek argitaratzen direnetik 2021/03/21aren 23:59ak arte.

 

Eskaerak aurkezteko modua:

 

– Exekuzio faseak eta epeak:

  1. fasea. Hasierako prestakuntza: Prestakuntza edukiak jarraian zehaztutakoak izango dira, eta 2021eko apirilean, maiatzean eta ekainean emango dira, egunean 5 orduz
  2. fasea. Lan esperientzia: Bizkaian kokatutako sektoreko enpresetan praktikan jarriko da prestakuntzan ikasitakoa, aldi baterako eta lanaldi osoko lan kontratu batez, nekazaritzako/basoko peoi gisa aritzeko lau hilabetez gehienez ere. (2021eko apiril-urri bitartean gutxi gorabehera)

7.- Esperientzia profesionalerako II. fasean parte hartzaileak hartuko dituzten enpresak hautatzea

Xedea:

Parte hartzaileen akonpainamendua eta ikaskuntza praktikoaren tutoretza,

nekazaritza/basoko peoi lanpostuan.

Gauzatzeko epea: 2021/10/31ra arte.

Programara sartzea:

Parte hartzaile batek edo batzuek lan esperientziari dagokion programaren II. fasea egiteko hartuta programan lagundu nahi duten enpresek beren hautagaitza aurkeztu beharko dute, oinarri hauetan adierazitako epean eta moduan.

Enpresak hartzeko oinarrizko baldintzak:

– Bizkaian kokatua egotea.

– Nekazaritza sektorekoa izatea.

Parte hartzeko eskaerak jasotzeko epea:

Oinarri hauek argitaratzen diren egunetik II. fasea hasten den arte.

Eskaerak aurkezteko modua:

Izena emateko eskaera telematikoki egingo da helbide honetan:

http://www.dema.eus/forms/empresasagricola.php