Enplegu eta Prestakuntza Laborategia
TEKNILAN PLUS Programa
Izena emateko epea itxita
Dema. Enplegu Foru Agentzia » Lana bila nabil » Enplegu eta Prestakuntza Laborategia
LAN BILA NABIL
HISTORIKOA
Nori zuzenduta dago?
Profil kualifikatuak izanik, dagokien lanbide sektorean lanik aurkitzen ez duten langabeentzat pentsatuta dago programa hau, denbora gutxian birkualifikatzeko aukera izan dezaten, enplegu bilaketa IKTen sektorera bideratzearren.
Zer eskaintzen du programa honek?
- Prestakuntza teorikoa eta praktikoa.
- Esperientzia profesionala, lan kontratu eta guzti.
- Laneko orientazioa. Laguntza eta babesa prestakuntzaldian eta kontratupeko aldian.
- Diruz laguntzeko poltsa prestakuntzaldian.
Nola funtzionatzen du?
Programak bi fase izango ditu:
- I. FASEA: PRESTAKUNTZA TEORIKO-PRAKTIKOA
Coding Bootcamp motako prestakuntza da, hau da, aurrez aurreko prestakuntza intentsiboa programazioari buruz, eta parte hartzaileek software garatzaile gisa lan egiteko behar diren trebetasunak lortzeko diseinatu da, learning by doing sistema baten bitartez. Ikasgelan 510 orduko prestakuntza jaso ostean, 175 orduko fase praktikoa hasiko da, sektoreko enpresetan.
- II. FASEA: LANBIDE ESPERIENTZIA. LAN KONTRATUA
Lanbide esperientzia honetan, Bizkaian kokatuta dauden sektoreko enpresetako batean lan kontratu bat egingo zaie parte hartzaileei, lanbidean lan eginez benetako esperientzia har dezaten.
Dirulaguntzarako poltsa
250 euro parte-hartzaile bakoitzeko, sei hilabetez.
Prestakuntzaren espezialitateak:
2 espezialitate emango dira, eta bakoitzean 17 pertsonak parte hartu ahal izango dute; ibilbide bakoitzak 685 orduko eskola-karga teoriko-praktikoa izango du, 2023ko martxotik urrira bitarte.
Prestakuntza hori gaindituz gero, Lanbidek egindako Profesionaltasun Ziurtagiria lortuko da.
Erakunde laguntzailea: Programa hau diseinatu eta garatzeko GAIA Euskadiko Jakintza Industrien eta Teknologia Aplikatuen Elkartearen laguntza izango dugu. Elkarte horretan 260 enpresa baino gehiago biltzen dira, eta funtsezko eragile adierazgarria izateaz gain, ongi daki zeintzuk diren IKT sektoreko enpresetan behar dituzten profil profesionalak.
Zeintzuk dira parte hartzeko baldintzak?
- Langabezian edo enplegua hobetzeko prozesuan dauden pertsonak, egoera horrek programako jarduera guztietara joatea eragozten ez badu.
- Adin nagusikoa izatea.
- Bizkaian erroldatuta egotea.
- Hala badagokio, lan baimena aurkeztea.
Kolektibo hauek izango dute lehentasuna:
- Emakumeak
- 45 urtetik gorako langabeak.
- Luzaroko langabeak (12 hilabetetik gora 18 hilabeteko aldi batean).
Zein da izena emateko epea?
DATUEN ANALITIKA: izen emate epea itxita.
Nola emango dut izena?
Izena emateko epea itxita
Eta izena eman ostean, zer?
Parte hartzeko baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren, gaitasun gamifikatuetako maila proba bat egingo da, eta elkarrizketa pertsonal bat egingo zaie aurrez hautatutako profilei.
Informazio gehiago
Erakunde laguntzailea:
Ibilbideak
Zertan datza prestakuntza?
- Iraupena: 685 ordu.
- Parte hartzaileak: 17
- Egunak: 2023ko martxotik urrira bitarte (abuztuan izan ezik).
- Prestakuntza ikasgelan:
- Iraupena: 510 ordu. 2023ko martxotik uztailera bitarte. 6 ordu/egun
- Tokia:Mazarredo zumarkalea 69, Bilbo.
- Gaiak:
- Web programazioa bezeroaren ingurunean. 180 ordu.
- Web dokumentuak sortzea marka lengoaien bitartez. 60 ordu.
- Software eta multimedia osagaiak garatzea eta berrerabiltzea gidoi lengoaien bitartez. 90 ordu.
- Erabilgarritasun eta irisgarritasun teknikak aplikatzea bezeroaren ingurunean. 30 ordu.
- Web programazioa zerbitzariaren ingurunean. 240 ordu.
- Web aplikazioak garatzea zerbitzariaren ingurunean. 90 ordu.
- Datuetara sartzea zerbitzariaren inguruneko web aplikazioetan. 90 ordu.
- Web aplikazio banatzaileak garatzea. 60 ordu.
- Web programazioa bezeroaren ingurunean. 180 ordu.
- Web aplikazioak ezartzea internet, intranet eta extranet inguruneetan. 90 ordu.
Aktibazioari eta lan orientazioari lotutako zeharkako gaitasunei buruzko on line prestakuntza, enplegua modu aktibo eta eraginkor batean bilatzeko. 25 ordu.
- Prestakuntza praktikoa (ez lanekoa): 175 ordu (2023 iraila-urria)
- Iraupena: 175 ordu. 2023 iraila-urria. 7 ordu/egun
- Tokia: Bizkaian dauden IKT sektoreko enpresak
Prestakuntza teorikoa eta praktikaldia gaindituz gero, IFCD0210 “Aplikazioen garapena web teknologien bidez” profesionaltasun ziurtagiria lortuko da.
Parte hartzaileak hautatzeko garaian, honako alderdi hauek baloratuko dira:
- Zientzia eta Teknologiako gradudunak, hala nola Biologia, Matematika, Ingeniaritzak, Fisika, Geologia, Kimika, etab.
- Lanbide Heziketako erdi-mailako edo goi-mailako zikloak, informatikako arloetan edo horien antzekoetan.
- Aldez aurreko prestakuntza Programazioan (Profesionaltasun Ziurtagiri bat izatea, beste Bootcamp batzuetan parte hartu izana, gutxienez 150 orduko programazio ikastaroak egin izana).
- Ingelesa jakitea.
Zertan datza prestakuntza?
- Iraupena: 685 ordu.
- Parte hartzaileak: 17
- Egunak: 2023ko martxotik urrira bitarte (abuztuan izan ezik).
- Prestakuntza ikasgelan:
- Iraupena: 510 ordu. 2023ko martxotik uztailera bitarte. 6 ordu/egun
- Tokia:Pérez Galdós 22, Bilbo.
- Gaiak:
- Datu Baseen hastapenak SQL lengoaian (20 ordu)
- Python hastapenak (30 ordu)
- Data Analysis (160 ordu)
- Datuen prozesaketa eta bisualizazioa
- Datuak eskuratzea
- Datu Baseen plataformak eta prozesaketa hodeian
- Datuen analisirako estatistika (40 ordu)
- Machine eta Deep Learning (90 ordu)
- Datuaren kalitatea (20 ordu)
- Datuaren bisualizazioa (50 ordu)
- Proiektua (100 ordu)
Aktibazioari eta lan orientazioari lotutako zeharkako gaitasunei buruzko on line prestakuntza, enplegua modu aktibo eta eraginkor batean bilatzeko. 25 ordu.
- Prestakuntza praktikoa (ez lanekoa):
- Iraupena: 175 ordu. 2023 iraila-urria. 7 ordu/egun
- Tokia: Bizkaian dauden IKT sektoreko enpresak
Prestakuntza teorikoa eta praktikaldia gaindituz gero, IFCD 0211 “Kudeaketa eta informazio sistemak” profesionaltasun ziurtagiria lortuko da.
Parte hartzaileak hautatzeko garaian, honako alderdi hauek baloratuko dira:
- Ekonomia, Enpresa, Estatistika…. arloetako gradudunak.
- Zientzia eta Teknologiako gradudunak, hala nola Biologia, Matematika, Ingeniaritzak, Fisika, Geologia, Kimika, etab.
- Lanbide Heziketako erdi-mailako edo goi-mailako zikloak, informatikaren edo enpresen administrazioaren arloetan.
- Aldez aurreko prestakuntza Programazioan (Profesionaltasun Ziurtagiri bat izatea, beste Bootcamp batzuetan parte hartu izana, gutxienez 150 orduko programazio ikastaroak egin izana).
- Ingelesa jakitea