Diseinu teknikoa REVIT eta E3D Piping erabiliz
LABORLAN Programa
Diseinu teknikoa REVIT eta E3D Piping erabiliz arloko langile kualifikatu eskaera handia dela-eta, Larborlan Proiektuak eskaintzen du sektorean espezializatutako prestakuntza-enplegu programa bat.
Dema. Enplegu Foru Agentzia » Lana bila nabil » Prestakuntza eta enplegurako programa mistoak » Diseinu teknikoa REVIT eta E3D Piping erabiliz
LAN BILA NABIL
sektoreak
Nork kolaboratzen du?
Programa hau sortzeko, Ezagutza eta Teknologia Industrien Elkartearen (GAIA) laguntza dugu. Bizkaiko Lurralde Historikoan sektorean ordezkaritza handiena duen erakundea da, eta funtsezko eragilea da bere sektorearen beharrak detektatzeko eta profil eta gaitasun profesionalen eskaintzaren eta eskariaren arteko doikuntza errazteko.
Zeintzuk dira helburuak?
- Pertsonen enplegagarritasuna hobetzea, bultzada emateko enplegutik eta enpleguranzko haien trantsizioei, haien garapen pertsonalari eta sustapen profesionalari.
- Enpresen lehiakortasuna hobetzea, gaitasun profesionalak egokituta merkatuaren egungo eta etorkizuneko premietara.
Zeintzuk dira parte hartzeko baldintzak?
- Adinez nagusia izatea.
- Bizkaian erroldatuta egotea.
- Langabezian edo enplegua hobetzeko prozesuan egotea, egoera horrek programaren jarduera guztietara joatea eragozten ez badu.
- Lan baimena edukitzea, hala badagokio.
- Aldez aurreko formakuntza 2D Diseinu Teknikoan.
- Ikasketa teknikoak dituzten pertsonak: ingeniaritzak, ingeniaritza teknikoak, erdi-mailako graduak, goi-mailako graduak edo, hala badagokio, 2D diseinu teknikoan ezagutzak izatearen esperientzia frogagarria.
- Ingelesa jakitea baloratuko da.
Ibilbide honen aldeko apustua egin nahi duten pertsonak hautatu nahi dira, sektorean etorkizun profesional bat izan nahi dutenak.
Formakuntza-espezialitate hau dagokio LANBIDEk ikus-onetsitako eta ziurtatutako FMEC0209 profesionaltasun-ziurtagiriari: INDUSTRIA-HODITERIAKO DISEINUA.
Zein da izena emateko epea?
Izena emateko epea zabalik 2025ko martxoaren 24ra arte.
Nola emango dut izena?
Izena emateko eskaera telematikoki egingo da, curriculum vitaea erantsita, prestakuntza-ekintzaren estekan.
Zertan datza prestakuntza?
Aipatutako baldintzak beteko dituzten 15 laguneko talde bat osatu nahi da.
- DATAK:formakuntza teorikoa eta praktikoa egunero emango da, 2025eko apiriletik irailera, egunean 6:50 ordu ikasgelan eta egunean 7 ordu praktiketan enpresan, abuztuan izan ezik.
- KUALIFIKAZIOA: REVIT eta E3D Piping diseinu-teknikaria.
- FORMAKUNTZA-PROGRAMA:
Formakuntza teknikoa ikasgelan (480 ordu):
NON:Bilbo
- E3D FORMAKUNTZA (218 ordu)
- Piping teknologia industria-instalazioetako proiektuetan (25 ordu).
- Aveva PDMS Basic Design (84 ordu).
- Aveva PDMS: aire-hodiak eta kable-erretiluak (16 ordu).
- Aveva Everything3d: Draw (E3D, planoak sortzeko) (32 ordu).
- Aveva PDMS: Piping cats & specs (45 ordu).
- Fluidoen garraioko tresneria eta kontrola (16 ordu).
- E3D FORMAKUNTZA (218 ordu)
- REVIT FORMAKUNTZA (262 ordu)
- REVIT. Programaren hasiera (5 ordu).
- Kontzeptu orokorrak (2 ordu).
- Konfigurazio orokorra (6 ordu).
- Modelaketa arkitektonikoa (45 ordu).
- Modelaketa estrukturala (25 ordu).
- MEP modelaketa (60 ordu).
- Anotazioa (10 ordu).
- Familiak (15 ordu).
- Prozesuak (5 ordu).
- Bisualizazioa (10 ordu).
- Datuen kudeaketa (15 ordu).
- Maketazioa (10 ordu)
- Informazioa ateratzea (3 ordu).
- Lankidetza (5 ordu).
- Prozedura aurreratuak (30 ordu).
- Puntu-hodeiaren modelaketa Revit-en (16 ordu).
- REVIT FORMAKUNTZA (262 ordu)
Gaitasun digitalei buruzko formakuntza (15 ordu)
NON: Bilbo.
Enplegurako gaitasunei buruzko formakuntza (25 ordu)
NON: Online.
- Formakuntza praktikoa enpresetan (105 ordu)
NON: Bizkaian kokatutako enpresak.
- POLTSA EKONOMIKOA – GARRAIORAKO LAGUNTZA: 10€ formakuntza presentzialera joandako egun bakoitzeko.
LAN-BITARTEKARITZA: Profil kualifikatu honen beharra dela-eta, programaren helburua da formakuntza gaindituko duten pertsonen laneratzea sektoreko enpresetan.
AKONPAINAMENDUA: parte hartzaileek orientazioa jasoko dute, arlo profesionalean aurrera egiteko, eta laguntza, sor daitezkeen oztopoak gainditzeko