ERAIKUNTZA

Eraikuntzako makineria mantentzea eta konpontzea

Programa LABORLAN

SEKTOREA: ERAIKUNTZA

ESPEZIALITATEA: Eraikuntzako makineria mantentzea eta konpontzea

ERAKUNDE LAGUNTZAILEA: Asociación Vizcaína de Excavadores- Bizkaiko Induskari Elkartea (AVE-BIE)

Formakuntza-ibilbidea

Aipatutako baldintzak beteko dituzten 15 laguneko talde bat osatu nahi da.

  • DATAK: formakuntza emango da egunero 2025eko apireletik uztailera, 6:30 ordu egunean.
    . 
  • KUALIFIKAZIOA: eraikuntzako makineria mantentzeko eta konpontzeko langilea.
  • FORMAKUNTZA-PROGRAMA:
    • Formakuntza teknikoa (374 ordu)

      1. Makineria eta tresneria erabiltzeari buruzko oinarrizko ezagutza.
      2. 4 denborako gasolina- eta diesel-motorra.
      3. Transmisio-sistemak.
      4. Balazta-sistemak.
      5. Zirkuitu hidraulikoa.
      6. Elektrizitatea.
      7. Beso eta artikulazio zinematikoak.
      8. Direkzio-sistemak.
      9. Laneko arriskuen prebentzioa makinen eta ibilgailuen mantentze-lanetan.

NON: EXCAVAS, Euskal Indusketa Eskola. Santurtziko Balparda auzoa 14.

    • Gaitasun digitalei buruzko formakuntza (15 ordu)

NON: EXCAVAS, Euskal Indusketa Eskola. Santurtziko Balparda auzoa 14.

    • Enplegurako gaitasunei buruzko formakuntza (25 ordu)

NON: DEMA – Enplegu eta Ekintzailetzako Foru Agentzia

  •  
  •  
  • POLTSA EKONOMIKOA – GARRAIORAKO LAGUNTZA: Formakuntzak iraun bitartean, laguntza ekonomikoa emango zaie joan-etorrietarako parte-hartzaileei: 10 € formakuntza presentzialera joandako egun bakoitzeko.
  • LAN-BITARTEKARITZA: Lan-kontrataziorako aukera duten sektoreko enpresetako bitartekaritza.
  • ZEHARKAKO HELBURUA: AKONPAINAMENDUA: Formakuntza-ibilbidean, parte hartzaileek orientazioa jasoko dute, arlo profesionalean aurrera egiteko, eta laguntza, sor daitezkeen oztopoak gainditzeko.

Sartzeko baldintzak

  • Adinez nagusia izatea.
  • Bizkaian erroldatuta egotea.
  • Langabezian egotea: enpleguaren bilaketa aktiboa.
  • Oinarrizko formakuntza izatea.
  • B gidabaimena izatea, edo formakuntza-fasea amaitu aurretik baimen hori eskuratzeko moduan egotea.

KONTUAN HARTUKO DIRA:

  • Lan egiteko eragozpen fisiko edo psikikorik ez izatea.
  • Gutxienez B2 gaztelania-maila egiaztatzea.
  • Lehentasuna emango zaie programaren aurreko edizioetan parte hartu ez duten pertsonei.
  • Ibilgailuen mekanikari edo industria-mekanikari buruzko formakuntza eta ezagutzak.
  • Autoekiko eta makineriarekiko, mekanikarekiko, elektronikarekiko eta motorrekiko interesa izatea.
  • Gaitasun espaziala, eskuzko trebetasuna, arrazoiketa logikoa.
  • Izaera behatzailea, analitikoa, metodikoa eta proaktiboa.
  • Talde hauetako kide izatea:
    • Emakumeak
    • Iraupen luzeko langabeak
    • 45 urtetik gorako langabeak
    • 30 urtetik beherako gazteak
  • Arloan aurreko formakuntza edo esperientzia eskatzen ez bada ere, ibilbide honen aldeko apustua egin nahi duten pertsonak hautatu nahi dira, sektorean etorkizun profesional bat izan nahi dutenak.

Hautaketa-prozesua

Izena emateko epea amaitu ondoren, izena eman duten pertsonekin harremanetan jarriko gara hautaketa prozesua egiteko. Hauxe izango da prozesua:

    1. Eskatzaileek programan sartzeko oinarrizko baldintzak betetzen dituztela egiaztatzea.
    2. Curriculuma kontuan hartzea.
    3. Banakako elkarrizketa: eskatzailearen profil pertsonala eta ibilbide profesionala hobeto ezagutzeko, eskatzailearen egungo egoera eta parte hartzeko motibazioak ezagutzeko eta zalantzak argitzeko.
    4. Erabakia: hautaketa prozesuaren emaitza izena eman duten guztiei jakinaraziko zaie, posta elektronikoz.

Izena emateko epea eta modua

Izena emateko epea itxita

Erakunde laguntzailea: