Eraikuntzako makineriaren mantentze lanak

Programa LABORLAN

Eraikuntzako makineriaren mantentzerako langile kualifikatu eskaera handia dela-eta, Larborlan Proiektuak eskaintzen du sektorean espezializatutako prestakuntza-enplegu programa bat.

Nork kolaboratzen du?

Programa hau Bizkaiko Induskari Elkartearekin (BIE) lankidetzan egin dugu. Elkarte hori Bizkaiko Lurralde Historikoan sektore horretan ordezkaritza handiena duen erakundea da, eta, gainera, ezinbesteko eragile bat da sektorearen beharrak hautemateko eta profil eta gaitasun profesionalen eskaera eta eskaintza egokitzen laguntzeko.

Zeintzuk dira helburuak?

  1. Pertsonen enplegagarritasuna hobetzea, bultzada emateko enplegutik eta enpleguranzko haien trantsizioei, haien garapen pertsonalari eta sustapen profesionalari.
  2. Enpresen lehiakortasuna hobetzea, gaitasun profesionalak egokituta merkatuaren egungo eta etorkizuneko premietara.

Zeintzuk dira parte hartzeko baldintzak?

Ez da beharrezkoa parte hartzaileek sektoreari buruzko aurretiko ezagutzak izatea, baina, hala ere, sektorean lan egiteko asmoa izan beharko dute, eta baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Langabezian edo enplegua hobetzeko prozesuetan izena emanda egotea.
  • Adin nagusikoa izatea.
  • Bizkaian erroldatuta egotea.
  • Oinarrizko prestakuntza izatea.
  • Hala badagokio, lan baimena aurkeztea.

Kontuan hartuko da:

  • B gidabaimena edukitzea.
  • Mekanikari buruzko aurretiko prestakuntza (ibilgailuak edo industriala), prestakuntza arautuaren bidez (oinarrizko LH, GMHZ edo GMHZ), Lanerako Prestakuntzaren bidez edo prestakuntzako bide ez-formalen bidez eskuratua.

Kolektibo hauek izango dute lehentasuna:

  • Emakumeak
  • Iraupen luzeko langabeek (12 hilabetetik gora).
  • 45 urtetik gorako langabeek.
  • 30 urtetik beherako langabeek

Zein da izena emateko epea?

Izena emateko epea zabalik  apirilaren 23ra arte

Zelan eman behar dut izena?

Izena emateko eskaera telematikoki egingo da, curriculuma erantsita.

Zertan datza prestakuntza?

  • Datak: prestakuntza-edukiak 2024ko apirilaren 30etik abuztuaren 2ra arte irakatsiko dira, egunean 6:30 ordu.
  • Lekua: Santurtzi
  • Gaiak:
    • Eraikuntzako makineriaren mantentze lanetako eta konponketako langilearen teknikei buruzko prestakuntza espezializatua (354 ordu).
      • Makineriaren eta ekipamenduen erabilerari buruzko oinarrizko ezagutza.
      • 4 denboratako gasolinazko eta dieselezko motorra.
      • Transmisio-sistemak.
      • Freno-sistemak
      • Zirkuitu hidraulikoa
      • Elektrizitatea
      • Beso eta artikulazio zinematikoak
      • Direkzio-sistemak.
    • Laneko arriskuen prebentzioa, makineria eta ibilgailuak mantentzeko lanetarako (20 ordu)
    • Zeharkako gaitasunen modulua: gaitasun digitalak, orientazioa eta lan aktibazioa (40 ordu).
  • Diru laguntza: 10€ prestakuntza torikora bertaratutako egun bakoitzeko

Zertan datza enpresako lanbide esperientziaren fasea?

Programaren bigarren fasea izango da praktika profesional bat, lan kontratu baten bidez Bizkaian kokatutako sektoreko enpresetan, ikasitakoa praktikan jartzeko eta benetako lan esperientzia izateko.

  • Datak: prestakuntzaldia amaitzean zehaztuko dira.
  • Lekua: Bizkaia
  • Kontratuaren iraupena: gutxienez 3 hilabetekoa.

Informazio gehiago

Erakunde laguntzailea: