Eraldaketa digitala biomedikuntzaren sektorean

LABORLAN Programa

Biomedikuntzaren sektorekoaren langile eskaera handia dela eta, Larborlan Proiektuak eskaintzen du sektorean espezializatutako prestakuntza-enplegu programa bat.

Biomedikuntzaren sektorean eraldaketa digitalerako langileak

Nork kolaboratzen du?

Programa hau sortzeko, Euskadiko Biozientzien eta Osasunaren Sektoreko Elkarte Erreferentearen (Basque Health Cluster) laguntza dugu. Bizkaiko Lurralde Historikoan sektorean ordezkaritza handiena duen erakundea da Basque Health Cluster, eta funtsezko eragilea da bere sektorearen beharrak detektatzeko eta profil eta gaitasun profesionalen eskaintzaren eta eskariaren arteko doikuntza errazteko.

Zeintzuk dira helburuak?

  1. Pertsonen enplegagarritasuna hobetzea, bultzada emateko enplegutik eta enpleguranzko haien trantsizioei, haien garapen pertsonalari eta sustapen profesionalari.
  2. Enpresen lehiakortasuna hobetzea, gaitasun profesionalak egokituta merkatuaren egungo eta etorkizuneko premietara.

Zeintzuk dira parte hartzeko baldintzak?

Ez da beharrezkoa sektorea ezagutzea, baina bai gogoa izatea sektorean lanbide bati ekiteko, baldintza hauek beteta:

  • Langabezian egotea, edo izena emanda enplegua hobetzeko prozesuetan.
  • Adinez nagusia izatea.
  • Bizkaian erroldatuta egotea.
  • Lanbide Heziketako Teknologia edo Osasun Zientzien adarra izatea
  • Lan baimena edukitzea, hala badagokio.

Kolektibo hauek izango dute lehentasuna:

  • Emakumeek
  • Iraupen luzeko langabeek (12 hilabetetik gora).
  • 45 urtetik gorako langabeek.
  • 30 urtetik beherako langabeek.

Zein da izena emateko epea?

Izena emateko epea zabalik  apirilaren 23ra arte

Nola emango dut izena?

Izena emateko eskaera telematikoki egingo da, curriculuma erantsita.

Zertan datza prestakuntza?

  • Datak: prestakuntza-edukiak 2024ko apirilaren 30etik  2024ko uztailaren 30era arte irakatsiko dira, egunean 5:30 ordu.
  • Lekua: Bilbo
  • Gaiak:
    • Eraldaketa digitalean espezializatutako prestakuntza osasunaren eta biozientzien sektorean (300 ordu)
      • Eraldaketa digitala osasunaren sektorean (40 ordu)
      • “El Dato” osasunaren eta bioteknologiaren sektorean (114 ordu)
      • Plataforma digitalen garapena Biozientzietan eta osasunean (62h)
      • Aplikazio mugikorren garapena osasunaren arloan (60 ordu)
      • Datuen babesa eta erregulazioa osasunaren sektorean (18 ordu)
      • Zibersegurtasuna datu klinikoan (6 ordu)
    • Zeharkako gaitasunen modulua: gaitasun digitalak eta lan orientazioa eta aktibazioa (40 h).

Zertan datza enpresako lanbide esperientziaren fasea?

Programaren bigarren fasea izango da praktika profesional bat, lan kontratu baten bidez Bizkaian kokatutako sektoreko enpresetan, ikasitakoa praktikan jartzeko eta benetako lan esperientzia izateko.

  • Datak: prestakuntzaldia amaitzean zehaztuko dira.
  • Lekua: Bizkaia
  • Kontratuaren iraupena: gutxienez 3 hilabetekoa.

Informazio gehiago

Erakunde laguntzailea