Kultura eta sormen industriei aplikatutako makineria eszenikoa

LABORLAN Programa

Kultura eta sormen industriei aplikatutako makineria eszenikoen arloko langile kualifikatu eskaera handia dela-eta, Larborlan Proiektuak eskaintzen du sektorean espezializatutako prestakuntza-enplegu programa bat 18 lagunentzat.

Nork kolaboratzen du?

Programa hau sortu da elkarlanean Opera Lagunen Bilboko Elkartearekin (ABAO), kultura eta sormen industrien sektorean ordezkaritza handiena duen Bizkaiko erakundea, funtsezkoa sektorearen premiak detektatzeko eta profil eta gaitasun profesionalen eskaera eta eskaintza egokitzen laguntzeko.

Zeintzuk dira helburuak?

  1. Pertsonen enplegagarritasuna hobetzea, bultzada emateko enplegutik eta enpleguranzko haien trantsizioei, haien garapen pertsonalari eta sustapen profesionalari.
  2. Enpresen lehiakortasuna hobetzea, gaitasun profesionalak egokituta merkatuaren egungo eta etorkizuneko premietara.

Zeintzuk dira parte hartzeko baldintzak?

Ez da beharrezkoa sektorea ezagutzea, baina bai gogoa izatea sektorean lanbide bati ekiteko, baldintza hauek beteta:

  • Langabezian egotea, edo izena emanda enplegua hobetzeko prozesuetan.
  • Adinez nagusia izatea.
  • Bizkaian erroldatuta egotea.
  • Oinarrizko formakuntza izatea.
  • Lan baimena edukitzea, hala badagokio.

Kontuan hartuko da:

  • Sektorean eskarmentua izatea.
  • Lanaldi zatituan, txandaka eta jaiegunetan lan egiteko prestasuna.

Kolektibo hauek izango dute lehentasuna:

  • Emakumeek
  • Iraupen luzeko langabeek (12 hilabetetik gora).
  • 45 urtetik gorako langabeek.
  • Gazte langabeek (30 urte arte).

Zein da izena emateko epea?

Izena emateko epea itxita dago.

Nola emango dut izena?

Izena emateko eskaera telematikoki egingo da, curriculuma erantsita.

Zertan datza prestakuntza?

Programaren bigarren fasea izango da praktika profesional bat, lan kontratu baten bidez Bizkaian kokatutako sektoreko enpresetan, ikasitakoa praktikan jartzeko eta benetako lan esperientzia izateko.

  • Datak: prestakuntza emango da 2023ko apiriletik ekainera, 5 ordu egunean.
  • Lekua: Portugalete
  • Gaiak:
    • Eszenatoki eta tramoia tekniketan espezializatutako prestakuntza, kultura eta sormen industriei aplikatuta (205 h).
      • Lan arriskuen prebentzioa eraikuntzan. Oinarrizko maila (60 h.)
      • Eszenatokira aplikatutako eraikuntza teknikak (75 h.)
      • Eszenografia eta makineria eszenikoa (50 h.)
    • Zeharkako gaitasunen modulua: gaitasun digitalak eta lan orientazioa eta aktibazioa (40 h).

Zertan datza enpresako lanbide esperientziaren fasea?

  • Datak: formazio aldia bukatzean erabakiko dira.
  • Tokia: Bizkaia
  • Iraupena: gutxienez 3 hilabete

Informazio gehiago

Erakunde laguntzailea