Obra zibileko makineriaren mantentze lanak eta konponketa

LABORLAN Programa

Obra zibilaren makineriaren mantentze eta konponketako langile kualifikatuen eskaera handia denez, Laborlan Proiektuak eskaintzen du sektore horretan espezializatutako enplegu eta prestakuntzarako programa 18 lagunentzat.

Nork kolaboratzen du?

Programa hau Bizkaiko Induskari Elkartearekin (BIE) lankidetzan egin dugu. Elkarte hori Bizkaiko Lurralde Historikoan sektore horretan ordezkaritza handiena duen erakundea da, eta, gainera, ezinbesteko eragile bat da sektorearen beharrak hautemateko eta profil eta gaitasun profesionalen eskaera eta eskaintza egokitzen laguntzeko.

Zeintzuk dira helburuak?

  1. Pertsonen enplegagarritasuna hobetzea, bultzada emateko enplegutik eta enpleguranzko haien trantsizioei, haien garapen pertsonalari eta sustapen profesionalari.
  2. Enpresen lehiakortasuna hobetzea, gaitasun profesionalak egokituta merkatuaren egungo eta etorkizuneko premietara.

Zeintzuk dira parte hartzeko baldintzak?

Ez da beharrezkoa parte hartzaileek sektoreari buruzko aurretiko ezagutzak izatea, baina, hala ere, sektorean lan egiteko asmoa izan beharko dute, eta baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Langabezian edo enplegua hobetzeko prozesuetan izena emanda egotea.
  • Adin nagusikoa izatea.
  • Bizkaian erroldatuta egotea.
  • Oinarrizko prestakuntza izatea.
  • Hala badagokio, lan baimena aurkeztea.

Kontuan hartuko da:

  • B gidabaimena edukitzea.

Kolektibo hauek izango dute lehentasuna:

  • Emakumeak
  • Iraupen luzeko langabeak (12 hilabete baino gehiago).
  • 45 urtetik gorako langabeak.
  • Langabezian dauden gazteak (30 urtera artekoak).

Zein da izena emateko epea?

Izena emateko epea itxita dago.

Zelan eman behar dut izena?

Izena emateko eskaera telematikoki egingo da, ondorengo formularioa bidaliz eta Curriculum Vitaea erantsita:

Zertan datza prestakuntza?

  • Datak: prestakuntza edukiak 2023ko apiriletik uztailera bitarte emango dira, 6 ordu egun bakoitzean.
  • Tokia: Santurtzi.
  • Gaiak:
    • Eraikuntzako makineriaren mantentze lanetako eta konponketako langilearen teknikei buruzko prestakuntza espezializatua (384 ordu).
      • Makineriaren eta ekipamenduen erabilerari buruzko oinarrizko ezagutza (34 ordu).
      • 4 denboratako gasolinazko eta dieselezko motorra (50 ordu).
      • Transmisio-sistemak. (50 ordu).
      • Freno-sistemak (50 ordu).
      • Zirkuitu hidraulikoa (50 ordu).
      • Elektrizitatea (50 ordu).
      • Beso eta artikulazio zinematikoak (50 ordu).
      • Direkzio-sistemak. (50 ordu).
    • Zeharkako gaitasunen modulua: gaitasun digitalak, orientazioa eta lan aktibazioa (40 ordu).

Zertan datza enpresako lanbide esperientziaren fasea?

Programaren bigarren fasea esperientzia profesional bat izango da. Parte hartzaileek Bizkaian dauden sektoreko enpresetan lan kontratu bat izango dute, jasotako prestakuntza praktikan jarri eta ofizioan benetako lan esperientzia lor dezaten.

  • Datak: prestakuntzaldia amaitzen denean zehaztuko dira.
  • Tokia: Bizkaia
  • Kontratuaren iraupena: gutxienez 3 hilabetekoa.

Informazio gehiago

Erakunde laguntzailea: