Programazioa eta web aplikazioen garapena (JavaScript eta Python)

LABORLAN Programa

Programazio eta web aplikazioen garatzaile kualifikatuen eskaera handia denez, Laborlan Proiektuak eskaintzen du sektore horretan espezializatutako enplegu eta prestakuntzarako programa.

Nork kolaboratzen du?

Programa hau sortzeko, Ezagutza eta Teknologia Industrien Elkartearen (GAIA) laguntza dugu. Bizkaiko Lurralde Historikoan sektorean ordezkaritza handiena duen erakundea da, eta funtsezko eragilea da bere sektorearen beharrak detektatzeko eta profil eta gaitasun profesionalen eskaintzaren eta eskariaren arteko doikuntza errazteko.

Zeintzuk dira helburuak?

  1. Pertsonen enplegagarritasuna hobetzea, bultzada emateko enplegutik eta enpleguranzko haien trantsizioei, haien garapen pertsonalari eta sustapen profesionalari.
  2. Enpresen lehiakortasuna hobetzea, gaitasun profesionalak egokituta merkatuaren egungo eta etorkizuneko premietara.

Zeintzuk dira parte hartzeko baldintzak?

Ez da beharrezkoa parte hartzaileek sektoreari buruzko aurretiko ezagutzak izatea, baina, hala ere, sektorean lan egiteko asmoa izan beharko dute, eta baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Langabezian edo enplegua hobetzeko prozesuetan izena emanda egotea.
  • Adin nagusikoa izatea.
  • Bizkaian erroldatuta egotea.
  • Programazioan aldez aurreko prestakuntza duten pertsonak (profesionaltasun-ziurtagiri bat egitea, beste bootcamps batzuetako parte-hartzaileak, gutxienez 250 orduko programazio-ikastaroak egitea). Edo bestela,
  • Zientzia-ikasketak dituzten pertsonak (matematikariak, kimikariak…), programazioan lehen urrats bat egin dutenak. Edo bestela,
  • Lanbide Heziketako erdi-mailako edo goi-mailako zikloak, informatika-arloetan edo arlo teknikoetan.
  • Ingeles-ezagutzak izatea.
  • Hala badagokio, lan baimena aurkeztea.

Kolektibo hauek izango dute lehentasuna:

  • Emakumeak
  • Iraupen luzeko langabeak (12 hilabete baino gehiago).
  • 45 urtetik gorako langabeak.
  • 30 urtetik beherako langabeek

Zein da izena emateko epea?

Izena emateko epea zabalik egongo da apirilaren 18ra arte

Zelan eman behar dut izena?

Izena emateko eskaera telematikoki egingo da, curriculum vitaea erantsita, prestakuntza-ekintzaren estekan.

Zertan datza prestakuntza?

  • Datak:
    • Prestakuntza teorikoa: 2024ko apirilaren 30etik urriaren 3ra bitartean emango da, egunean 6: 30ean.
    • Prestakuntza praktikoa: 175 ordu sektoreko enpresetan, 2024ko urriaren 4tik azaroaren 8ra, egunean 7 ordu.
  • Tokia:Bilbo
  • Gaiak:
    • Prestakuntza espezializatua Full Stack web developer Javascript eta Python (510h), IFCD 0210 profesionaltasun-ziurtagiria eskuratuz (“Web teknologiadun aplikazioen garapena”).
      • MF0491_3: Web programazioa bezero-ingurunean (180h)
      • MF0492_3: Web programazioa zerbitzari-ingurunean (240h)
      • MF0493_3: Internet, intranet eta estranet ingurunean web aplikazioak ezartzea (90h)
    • Zeharkako gaitasunen modulua: gaitasun digitalak, orientazioa eta lan aktibazioa (40 ordu)
  • Diru laguntza: 10€ prestakuntza teorikora bertaratutako egun bakoitzeko
  •  

Zertan datza enpresako lanbide esperientziaren fasea?

Programaren bigarren fasea esperientzia profesional bat izango da. Parte hartzaileek Bizkaian dauden sektoreko enpresetan lan kontratu bat izango dute, jasotako prestakuntza praktikan jarri eta ofizioan benetako lan esperientzia lor dezaten.

  • Datak: prestakuntzaldia amaitzen denean zehaztuko dira.
  • Tokia: Bizkaia
  • Kontratuaren iraupena: gutxienez 3 hilabetekoa.

Informazio gehiago

Erakunde laguntzailea: