Programazioa eta web aplikazioen garapena (.net)
LABORLAN Programa
Programazioa eta web aplikazioen garapenaren arloko langile kualifikatu eskaera handia dela-eta, Larborlan Proiektuak eskaintzen du sektorean espezializatutako prestakuntza-enplegu programa bat.
Dema. Enplegu Foru Agentzia » Lana bila nabil » Prestakuntza eta enplegurako programa mistoak » Programazioa eta web aplikazioen garapena (.net)
LAN BILA NABIL
sektoreak
Nork kolaboratzen du?
Programa hau sortzeko, Ezagutza eta Teknologia Industrien Elkartearen (GAIA) laguntza dugu. Bizkaiko Lurralde Historikoan sektorean ordezkaritza handiena duen erakundea da, eta funtsezko eragilea da bere sektorearen beharrak detektatzeko eta profil eta gaitasun profesionalen eskaintzaren eta eskariaren arteko doikuntza errazteko.
Zeintzuk dira helburuak?
- Pertsonen enplegagarritasuna hobetzea, bultzada emateko enplegutik eta enpleguranzko haien trantsizioei, haien garapen pertsonalari eta sustapen profesionalari.
- Enpresen lehiakortasuna hobetzea, gaitasun profesionalak egokituta merkatuaren egungo eta etorkizuneko premietara.
Zeintzuk dira parte hartzeko baldintzak?
- Langabezian egotea, edo izena emanda enplegua hobetzeko prozesuetan.
- Adinez nagusia izatea.
- Bizkaian erroldatuta egotea.
- Programazioan aldez aurreko prestakuntza duten pertsonak (profesionaltasun-ziurtagiri bat egitea, beste bootcamps batzuetako parte-hartzaileak, gutxienez 250 orduko programazio-ikastaroak egitea). Edo bestela,
- Zientzia-ikasketak dituzten pertsonak (matematikariak, kimikariak…), programazioan lehen urrats bat egin dutenak. Edo bestela,
- Lanbide Heziketako erdi-mailako edo goi-mailako zikloak, informatika-arloetan edo arlo teknikoetan.
- Ingeles-ezagutzak izatea.
- Hala badagokio, lan-baimena aurkeztea
Kolektibo hauek izango dute lehentasuna:
- Emakumeek
- Iraupen luzeko langabeek (12 hilabetetik gora).
- 45 urtetik gorako langabeek.
- 30 urtetik beherako langabeek
Zein da izena emateko epea?
Izena emateko epea zabalik egongo da apirilaren 23ra arte
Nola emango dut izena?
Izena emateko eskaera telematikoki egingo da, curriculum vitaea erantsita, prestakuntza-ekintzaren estekan.
Zertan datza prestakuntza?
Programaren bigarren fasea izango da praktika profesional bat, lan kontratu baten bidez Bizkaian kokatutako sektoreko enpresetan, ikasitakoa praktikan jartzeko eta benetako lan esperientzia izateko.
- Datak:
- Formakuntza teorikoa: 2024ko apirilaren 30etik urriaren 3ra, egunean 6:30 ordu.
- Formakuntza praktikoa: 175 ordu, sektoreko enpresetan, 2024ko urriaren 4tik azaroaren 8ra, egunean 7 ordu
- Lekua: Bilbo
- Gaiak:
- Cloud aplikazioak garatzea .net teknologiarekin (510h), IFCD 0210 “Aplikazioen garapena web teknologiarekin” profesionaltasun-ziurtagiria eskuratuz.
MF0491_3: Web programazioa bezero-ingurunean (180h)
MF0492_3: Web programazioa zerbitzari-ingurunean (240h)
MF0493_3: Web aplikazioak ezartzea Internet, intranet eta estranet ingurunean (90h)
- Zeharkako gaitasunen modulua: lan-aktibazioa eta -orientazioa eta trebetasun digitalak (40 ordu).
- Cloud aplikazioak garatzea .net teknologiarekin (510h), IFCD 0210 “Aplikazioen garapena web teknologiarekin” profesionaltasun-ziurtagiria eskuratuz.
- Praktikak: 175 ordu sektoreko enpresetan.
- Diru laguntza: 10€ enpresetako formakuntza teorikora eta praktiketara bertaratutako egun bakoitzeko.
Zertan datza enpresako lanbide esperientziaren fasea?
- Datak: formazio aldia bukatzean erabakiko dira.
- Tokia: Bizkaia
- Iraupena: gutxienez 3 hilabete