Taldeentzako sukaldaritza osasungarri eta jasangarria
Programa LABORLAN
Taldeentzako sukaldaritza osasungarri eta jasangarriko langile kualifikatu eskaera handia dela-eta, Larborlan Proiektuak eskaintzen du sektorean espezializatutako prestakuntza-enplegu programa bat 14 lagunentzat.
Dema. Enplegu Foru Agentzia » Lana bila nabil » Prestakuntza eta enplegurako programa mistoak » Taldeentzako sukaldaritza osasungarri eta jasangarria
LAN BILA NABIL
sektoreak
Nork kolaboratzen du?
Programa hau sortu da elkarlanean Euskadiko Elikadura Klusterra Enpresa Elkartearekin (BASQUE FOOD CLUSTER), sektorean ordezkaritza handiena duen Bizkaiko erakundea, funtsezkoa sektorearen premiak detektatzeko eta profil eta gaitasun profesionalen eskaera eta eskaintza egokitzen laguntzeko.
Zeintzuk dira helburuak?
- Pertsonen enplegagarritasuna hobetzea, bultzada emateko enplegutik eta enpleguranzko haien trantsizioei, haien garapen pertsonalari eta sustapen profesionalari.
- Enpresen lehiakortasuna hobetzea, gaitasun profesionalak egokituta merkatuaren egungo eta etorkizuneko premietara.
Zeintzuk dira parte hartzeko baldintzak?
Ez da beharrezkoa sektorea ezagutzea, baina bai gogoa izatea sektorean lanbide bati ekiteko, baldintza hauek beteta:
- Langabezian egotea, edo izena emanda enplegua hobetzeko prozesuetan.
- Adinez nagusia izatea.
- Bizkaian erroldatuta egotea.
- Oinarrizko formakuntza izatea.
- Lan baimena edukitzea, hala badagokio.
Kontuan hartuko da:
- Sektorean eskarmentua izatea.
- Lanaldi zatituan, txandaka eta jaiegunetan lan egiteko prestasuna.
- B gidabaimena edukitzea.
Kolektibo hauek izango dute lehentasuna:
- Emakumeak
- Iraupen luzeko langabeek (12 hilabetetik gora).
- 45 urtetik gorako langabeek.
- Gazte langabeek (30 urte arte).
Zein da izena emateko epea?
Izena emateko epea itxita dago.
Zelan eman behar dut izena?
Izena emateko eskaera telematikoki egingo da, curriculuma erantsita.
Zertan datza prestakuntza?
- Datak: prestakuntza emango da 2023ko apiriletik ekainera, 5 ordu egunean.
- Lekua: Zalla
- Gaiak:
- Taldeentzako sukaldaritza laguntzaileentzako prestakuntza, elikadura osasungarri eta jasangarrikoa eta kontsumo arduratsukoa (180 h).
- MODULUA (30h)
- Elikagai segurtasuna-alergenoak, elikagaiak manipulatzeko baimena.
- Makineria eta tresneria.
- Terminologia
- MODULUA (100 h)
- Dietetika eta nutrizioa: osasunaren autokudeaketa sustatzen duten jarduerak, elikadura osasungarria sustatuz.
- MODULUA (20 h)
- Ekonomia zirkularra sukaldean: elikadura ekologikoa.
- MODULUA (30 h)
- Bizitza erabilgarriaren luzapena – 4 R-ak.
- Zeharkako gaitasunen modulua: gaitasun digitalak eta lan orientazioa eta aktibazioa (40 h).
- MODULUA (30h)
- Taldeentzako sukaldaritza laguntzaileentzako prestakuntza, elikadura osasungarri eta jasangarrikoa eta kontsumo arduratsukoa (180 h).
Zertan datza enpresako lanbide esperientziaren fasea?
Programaren bigarren fasea izango da praktika profesional bat, lan kontratu baten bidez Bizkaian kokatutako sektoreko enpresetan, ikasitakoa praktikan jartzeko eta benetako lan esperientzia izateko.
- Datak: prestakuntzaldia amaitzean zehaztuko dira.
- Lekua: Bizkaia
- Kontratuaren iraupena: gutxienez 3 hilabetekoa.