Teknologia sektorea

LABORLAN Programa

Teknologiaren eta programazioaren munduan dagoen pertsonal kualifikatuen eskari altua ikusita, LaborLan Proiektuak sektorean espezializatutako enplegu-formazio programa eskaintzen du.

Hurrengo deialdia: harpidetu zaitez posta-zerrendan informazioa jasotzeko

Nork kolaboratzen du?

Programa hau sortzeko Euskal Herriko Ezagutzaren eta Teknologia Aplikatuaren Industrien Elkartearekin, GAIA, lankidetza dugu. Sektore honetako 260 enpresa baino gehiago biltzen dituen elkartea funtsezko eragilea da sektoreko beharrak detektatzeko eta errazteko eta profil eta gaitasun profesionalen eskaintza eta eskariaren arteko egokitzapena  egiteko.

Zeintzuk dira helburuak?

  1. Langabezian dauden parte-hartzaileen laneratzea, beharrezko gaitasunak emanez (teknikoak, pertsonalak eta esperientziari lotutakoak) ezagutzaren eta aplikatutako teknologiaren industrien sektorean eskari altua duen lanbide bati ateak irekitzeko.
  2. Bizkaian kokatutako enpresen lehiakortasuna hobetzea, gaitasun profesionalak egungo eta etorkizuneko eskakizunetara egokituz.

Zeintzuk dira parte hartzeko baldintzak?

  • Langabe edo lanpostua hobetzeko prozesuan egotea.
  • Adin nagusikoa izatea.
  • Bizkaian erroldatuta egotea.
  • Gutxienez 250 orduko aldez aurretiko prestakuntza edukitzea Programazioan edo zientzia edo ingeniaritzako unibertsitateko edo arlo teknikoetako Lanbide Heziketako goi-mailako zikloetatik etortzea.
  • Hala badagokio, lan-baimena ekartzea.

Baloratuko dena:

  • Ingeles ezagutza.
  • Programazioan profesionaltasun ziurtagiria izatea edo programazio Bootcamp batean parte hartzea.

Ondorengo kolektiboek izango dute lehentasuna:

  • Emakumeak
  • Iraupen luzeko pertsona langabeak (12 hilabete baino gehiago).
  • 45 urte baino gehiagoko pertsona langabetuak.
  • Langabezian dauden gazteak (30 urtera arte).

Zein da izena emateko epea?

Deialdia itxita dago.

Datozen deialdietarako informazioa jaso nahi baduzu posta-zerrendan harpidetu zaitez:

Zelan eman behar dut izena?

Izena emateko eskaera telematikoki egingo da, ondorengo formularioa bidaliz eta Curriculum Vitaea erantsita:

Eta izena eman ostean, zer?

Hautatutako pertsonek gamifikatutako trebetasunen autoebaluazioa eta hautaketa elkarrizketa egingo dituzte.

Zertan datza prestakuntza?

  • Datak: formazioko edukiak 2022ko apiriletik abuztura emango dira.
  • Tokia: Bilbao
  • Gai zerrenda:
    • Spring Framework-ekin Javan garatzea (350 h).
      • Javan programatzea.
      • Helburuei zuzendutako programazioa. Aplikazioen garapena klase egiturak eta oinordetza erabiliz, SOLID printzipioak erabiliz.
      • Spring MVC eta Hibernate.
      • Datu-baseak eta ER eredua. ORM eta Hibernate.
      • CRUD Hibernate eta Spring-ekin.
    • Praktikak enpresetan (80 eta 142 ordu artean).
    • Metodologia arinetan trebatzea (15 h). Profesional-Scrum-Master Azterketa Ziurtagiria egiteko aukera.
    • Gaitasun transbertsalen modulua: digitalak, orientazioa eta lana abiaraztekoak (40 h).

Zertan dautza enpresa praktikak?

  • Datak: formazio aldia bukatzean erabakiko dira.
  • Tokia: Bizkaia
  • Iraupena: gutxienez 3 hilabete

Informazio gehiago

Erakunde laguntzailea