Trantsizio ekologikorako ingurumen-araudian espezialista
LABORLAN Programa
Trantsizio ekologikorako ingurumen-araudian espezialisten arloan langile eskaera handia dela eta, Larborlan Proiektuak eskaintzen du sektorean espezializatutako prestakuntza-enplegu programa bat.
Dema. Enplegu Foru Agentzia » Lana bila nabil » Prestakuntza eta enplegurako programa mistoak » Trantsizio ekologikorako ingurumen-araudian espezialista
LAN BILA NABIL
sektoreak
Nork kolaboratzen du?
Programa hau sortzeko, ACLIMA – Euskadiko Ingurumen Industrien Klusterra laguntza dugu. Bizkaiko Lurralde Historikoan sektorean ordezkaritza handiena duen erakundea da ACLIMA, eta funtsezko eragilea da bere sektorearen beharrak detektatzeko eta profil eta gaitasun profesionalen eskaintzaren eta eskariaren arteko doikuntza errazteko.
Zeintzuk dira helburuak?
- Pertsonen enplegagarritasuna hobetzea, bultzada emateko enplegutik eta enpleguranzko haien trantsizioei, haien garapen pertsonalari eta sustapen profesionalari.
- Enpresen lehiakortasuna hobetzea, gaitasun profesionalak egokituta merkatuaren egungo eta etorkizuneko premietara.
Zeintzuk dira parte hartzeko baldintzak?
- Adinez nagusia izatea.
- Bizkaian erroldatuta egotea.
- Langabezian edo enplegua hobetzeko prozesuan egotea, egoera horrek programaren jarduera guztietara joatea eragozten ez badu.
- Lan baimena edukitzea, hala badagokio.
- Goi-mailako formakuntza izatea eta ingurumen-sektorean lanean hasteko gogoa izatea.
- Ingurumen-sektorearekin lotutako aurretiko formakuntza baloratuko da.
- B gidabaimena izatea baloratuko da.
Ibilbide honen aldeko apustua egin nahi duten pertsonak hautatu nahi dira, sektorean etorkizun profesional bat izan nahi dutenak.
Zein da izena emateko epea?
Izena emateko epea zabalik 2025ko martxoaren 24ra arte.
Nola emango dut izena?
Izena emateko eskaera telematikoki egingo da, curriculuma erantsita.
Zertan datza prestakuntza?
Aipatutako baldintzak beteko dituzten 15 laguneko talde bat osatu nahi da.
- DATAK: formakuntza emango da egunero 2025eko apiriletik uztailera, 6 ordu egunean.
- KUALIFIKAZIOA: Trantsizio ekologikorako ingurumen-araudiko teknikari espezialista.
- FORMAKUNTZA-PROGRAMA:
Formakuntza teknikoa 300 ordu (150 ordu aurrez aurre eta 150 ordu online)
NON:Bilbo (aurrez aurreko formakuntza)
- Egungo legedia: 102 ordu.
- Datorren legedia: 48 ordu.
- Araudia aplikatzeko tresnak: 150 ordu.
Gaitasun digitalei buruzko formakuntza (15 ordu)
NON: Barakaldo. DEMA – Enplegu eta Ekintzailetzako Foru Agentzia.
Enplegurako gaitasunei buruzko formakuntza (25 ordu)
NON: Barakaldo. DEMA – Enplegu eta Ekintzailetzako Foru Agentzia.
- POLTSA EKONOMIKOA – GARRAIORAKO LAGUNTZA: 10€ formakuntza presentzialera joandako egun bakoitzeko.
LAN-BITARTEKARITZA: Profil kualifikatu honen beharra dela-eta, programaren helburua da formakuntza gaindituko duten pertsonen laneratzea sektoreko enpresetan.
AKONPAINAMENDUA: parte hartzaileek orientazioa jasoko dute, arlo profesionalean aurrera egiteko, eta laguntza, sor daitezkeen oztopoak gainditzeko