Enplegu Anezka – 2020ko martxoa deialdia

Lanik gabe zaude? Eman izena DEMAk martxotik aurrera Bizkaian martxan jarriko dituen bi enplegu-anezka berrietako batean. Lagunduko dizugu lan arloko zure helburuak zehazten eta zure gaitasun pertsonalak eta enplegagarritasuna hobetzen. Lana aurkitzeko aukera handiagoa izango duzu!

Deialdia Itxita.

Gehien interesatzen zaizun eskualdea aukeratuz izena eman!

📍 BILBO 📍 EZKERRALDEA, Barakaldon

Zer eskeintzen dizute enplegu-anezkek?

Bakarkako eta taldeko saioak, prestakuntza pildorak, talde dinamikak, enpresekin kontaktu zuzena eta giza baliabideen arduradunekin tailerrak, foroen antolaketa eta parte-hartzea, topaketak eta ekitaldiak… eta askoz gehiago!

Nola parte hartu enplegu-anezka batean?

Enplegu-anezka batean parte hartzea oso erraza da. Hiru baldintza bete behar dituzu eta nahi duzun enplegu-anezkan parte hartu ahal izango duzu, zure bizilekua gorabehera. Baldintza hauek betetzen dituzten pertsonek parte hartu ahal izango dute enplegu-anezken hautapen prozesuetan:

  • langabezian egotea edo izena emanda egotea enplegua hobetzeko prozesuetan, Lanbiden
  • Lanbiden erregistratuta egotea
  • Bizkaian erroldatuta egotea

Deialdi honen epeak:

  • Eskaerak aurkezteko epea: otsailaren 24ra arte (egun hori ere bai).
  • Parte-hartzaileak hautatzeko epea: otsailaren 28ra arte (egun hori ere bai).
  • Anezka gauzatzeko epea: anezka osatzen duen taldeak zuzenean jarduteko 4 hilabeteetan jardungo du, hau da, 2020ko martxoaren 2tik uztailaren 1era bitarte, gehi beste bi hilabete jarraipena egiteko, uztailean eta irailean.

Informazio gehiago eta deialdiaren oinarriak.