Gure blog-a

Enplegu-anezkek 50 edizioak gainditu dituzte

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna  Sustatzeko diputatuak, Teresa Laespadak, topaketa bat izan du gaur gure Lurralde Historikoan garatu diren Enplegu eta Ekintzailetza Anezketako partaideekin; enplegu-anezka hauek  dagoeneko berrogeita hamar edizio baino gehiago bete dituzte.

Enpleguaren eta enplegagarritasunaren aldeko ekimen hau DEMAk, Enplegu eta Ekintzailetzako Foru Agentziak kudeatzen du eta, gaur egun, abian jarritako azken lau anezkak ari dira lanean.

Enplegu-anezken programa Fundación Santa María la Real Fundazioarekin lankidetzan sustatu da.

Laespada diputatuak programa honen garrantzia azpimarratu du, enplegua modu solidarioan bilatzearen alde egindako apustua eta lanpostua aurkitzeko aukera galdutzat eman zuten pertsona askori lan-merkatuan sartzeko eskaintzen dizkien aukerak. Era berean, gogorarazi du parte-hartzaile guztien % 60 inguruk lana lortzen duela.

Parte-hartzaileekin egindako topaketan, halaber,  programaren sortzailea den “Peridis”-en, José María Pérezen, bideo-testigantza eta etorkizuneko lanari buruzko  Raquel Rocaren hitzaldia izan dira.