Gure blog-a

Sare bitarteko negozioak

Gaur egun ekintzaile izateak gutako asko pixka bat beldurtzen gaitu, baina ideia bat gogoan badaukazu, zure helmuga ideia hori ateratzea da, eta, ez egiteko zergatiak aurkitu arren, azkenean egiteko zio bat aurkituko duzu.

Negozio bat abian jartzeko kapital handirik ez badaukazu, baliteke aukera bat Interneten sortzea izatea, eta horrela lokal fisiko batean edukiko zenituzke gastu asko (alokairua, lokala egokitzea, altzariak, etab.) aurreztu egingo dituzu. 

Baina kontuz! Ez zaitez fidatu eta ez ezazu pentsa zure negozioa Interneten antolatzea erabat doakoa dela; abantaila da kostu baxuagoak dauzkala.


Negozio bat sarean antolatzeak, gaur egun, ekintzaile askori langabeziatik irteten eta krisia apur bat atzean uzten laguntzen die. Webgunerik ez badaukazu, sarean saltzeko beste modu batzuk ere badaude. Nola? Online merkataritza-plataformen bidez; horrelakoak hodeian daude, eta zuk zeure produktuak igo besterik ez duzu egin behar. Aukera hori ez da hain pertsonalizatua, baina ziurrenik askoz ere errazagoa da.


Azken urteotan beren produktuak edo zerbitzuak Internet bidez saltzen dituzten ETEen kopuruak gora egin du. Orain pentsatu: zer saldu nahi dut Internet bidez? Saltzen dudana erosteko prest egongo al da norbait? Eta zergatik? Argi eduki galdera horietarako erantzunak erabakia hartu baino lehen. Eta gero, saiatu negozio-plan on bat egiten. Badakizu DEMAn zuri laguntzeko irrikan gaudela.
Zure zain gaude!

Esteka hauetan informazio zehatzagoa aurkitu ahalko duzu:


Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /var/www/dema.eus/www/wp-includes/class-wp-hook.php on line 287