Actualidad DEMA

Ehun pertsona baino gehiago haien esperientzia lan-anezkan partekatzen dute.

Gaur, Bilbon, langabezian dauden pertsonen gaitasun pertsonalak eta enplegagarritasuna hobetzeko asmoz, Bizkaian lan-anezkan dauden sei enpresen topaketa izan da. Bukatzear dauden lau anezketako parte-hartzaileak joan dira bertara: Bilbo, Ezkerraldea, Eskuinaldea eta Nerbioi-Ibaizabal, eta hasi berri diren biak: Bilbo eta Ezkerraldea. Guztiak Anezka Enplegu eta Ekintzailetza programaren parte dira. Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailak sustatu du, DEMA Enpleguaren eta Ekintzailetzaren Foru Agentziaren bidez.

(gehiago…)

40 lagunen enplegagarritasuna hobetuko da Bilboko eta Ezkerraldeko Enplegu Anezka berrietan.

Bi Enplegu Anezka berri gehituko zaizkie 2016. urtean metodologia hori lurraldera iritsi zenetik garatu diren 27 anezkei. Anezkak doakoak eta boluntarioak dira, eta honako baldintza hauek bete behar dira parte hartu ahal izateko: 18-60 izatea, Bizkaian erroldatuta egotea eta langabezian egotea edo enplegua hobetu nahi izatea, betiere ikasketa maila, lanbide arloa edo aurretiazko lan esperientzia edozein izanik ere.

(gehiago…)

Bizkaian lanean ari diren 4 anezka elkartu dira elkar ezagutzeko eta taldean lan egiteko

Abenduaren 10ean, asteartez, Anezken arteko Topaketa egin zen Bilboko Campos Eliseos Antzokiaren Kupula Aretoan, elkar ezagutzeko eta harremanak estutzeko, ez bakarrik egun Bizkaian aktibo dauden lau anezketako pertsonentzat, baita programan parte hartzen duten erakundeentzat ere: Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila, DEMA Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentzia eta Santa Maria La Real Fundazioa. Gainera, taldean gogoeta egin eta gauzak birpentsatzeko ere balio izan zuen.

(gehiago…)

ENPLEGU ANEZKA.IZENA EMAN

ANEZKA programaren bi deialdi berriak ireki dira (Bilbokoa eta Ezkerraldekoa)

Bilboko eta Ezkerraldeko anezketarako izena emateko epea otsailaren 4ra arte zabalik.

Langabezian edo lanpostua hobetzeko prozesuan Lanbide-n izena emandako edonork parte hartu dezake, Bizkaian erroldaturik badago (ez du zertan Bilbo edo Ezkerraldea eskualdeetan erroldatua izan behar).

(gehiago…)

Ireki da Bizkaian 80 plazako lau Enplegu Anezka berri osatzeko deialdia

Lau Enplegu Anezka berriak Bilbon, Eskuinaldean, Ezkerraldean eta Durangaldean izango dira, eta haien helburua parte hartzen duten 80 langabeen gaitasun pertsonalak eta enplegagarritasuna areagotzea izango da, hala lan munduan txertatzeko dituzten aukerak biderka ditzaten.

(gehiago…)

Enplegu anezkak San Ignazioren harreran

Gaur goizean San Ignazio eguneko harrera egin da ohi bezala, Foru Jauregian.

Unai Renteria diputatu nagusiak Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziaren eta Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren bidez bultzatutako Enplegu Anezketako zenbait pertsona aipatu ditu bere hitzaldian. Enplegu Anezkak lagungarri izaten ari dira hainbat pertsonak lana aurkitzeko, haien autoestimua indartzeko eta langabeziaren aurrean jarrera hobea izateko.

(gehiago…)

DEMAk enplegu eta ekintzailetzako ANEZKA programaren deialdi gehiago egingo ditu irailean

Bilbo, 2017ko ekainaren 8a

• Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Foru Sailak eta DEMAk dagoeneko 8 anezka sustatu ditu 2017. urtean, 2016an programa abian jarri zenez gero, 11.

• Programaren helburua da, hain zuzen, Bizkaiko langabeei edo enplegua hobetzeko prozesuan dauden pertsonei enplegagarritasunerako tresnak ematea.

Halaxe azaldu zuen atzo, WORKinn ekimenean, Enplegu eta Ekintzailetzako ANEZKA programaren zuzendari Pilar Carranzak: Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak, DEMA-Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziaren eskutik, eta Santa María la Real Fundazioarekin lankidetzan, urri amaieran beste bost enplegu anezka abian jartzea dauka aurreikusita. Deialdien irekieraren berri irailean emango da; alabaina, programako hautapen prozesuan izena eman nahi dutenek edo programari buruzko informazioa eskatu nahi dutenek horretarako aukera izango dute, aurrerantzean, bi bide hauetatik: dema.eus helbidera idatzita edo 944 18 90 55 telefono zenbakira deituta.

Aurreko deialdietan, Bizkaiko eskualdeak izan ziren ardatz nagusi. Oraingoan, baina, irisgarritasun arrazoiak direla tarteko eta zerbitzua ahalik eta pertsona gehienei eskaintzeko asmoz, anezkak Bilbo Handia eremuan antolatuko dira. Dagoeneko badakigu horietako bat Meatzaldean egingo dela, eta gainerakoak, Bilboko metropoli eremuan.

lanzadera.

Atzo eman zuten, hain zuzen, datorren ikasturterako enplegu eta ekintzailetzako beste bost anezka abian jartzeko asmoaren berri; zehazki, BECen egindako WORKinn Enplegu eta Prestakuntza Foroan DEMAk programari buruz emandako hitzaldian. WORKinn ekimena batez ere industriaren sektoreko profesionalei zuzendutakoa da, eta bere helburua da enpresen, azken ikasturteko ikasleen eta sektorean enplegu bila dabiltzan profesionalen arteko topagunea izatea. Foro honen helburuak, hain justu, talentua identifikatzea eta enpresen lehiakortasuna indartzea da, enpresak ahalik eta profilik gaituenez hornituz. Ekimen ekintzaileak, enpresen sorkuntza, prestakuntza eta laneko orientabidea izan dira, besteak beste, Foroaren beste osagai batzuk. 

WORKinn ekimenak atzo, ekainak 7, ireki zituen ateak, eta gaur ere irekita jarraitzen du, 11:00etatik 17:00etara.

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Foru Sailak eta DEMAk erakusmahai bana dute Foroan. Interesa duten pertsonek informazioa eska dezakete han; esaterako, enplegua eta ekintzailetza sustatzeko eskaintzen diren programei eta tresnei buruzkoa.

Foroaren egitarauaren baitan, hitzaldia izan zen atzo. Bertan, langabezian dauden eta euren enplegagarritasuna hobetu nahi duten Bizkaiko pertsonei zuzendutako Enplegu eta Ekintzailetzako ANEZKA programari buruzko zehaztasunak eman zituzten. Izan ere, anezkari esker, gaitasunak indartzen dira, ezagutzak trukatu eta parte hartzaileen artean jarrera positiboa, aktiboa eta elkartasunezkoa sortzen da.

Busturialdeko anezkaren koordinatzaile Oiane Lunak zehaztu zuenez, anezkan hainbat alderdi lantzen dira; besteak beste, auto-ezagutza, laneko bitartekaritza, ekintzailetza, coachinga, marka pertsonala, taldeko lana, ekimenen antolakuntza eta horietako parte hartzea, laneko elkarrizketetarako teknikak, curriculumak egiteko modu berriak… Bestalde, Ezkerraldeko bigarren anezkako kide Tensi Garduñok lehen pertsonan azaldu zuen zer ekarri dion berari programan parte hartzeak: gazte-gazte ez zela, lan munduan baztertua izateko arriskuan, lanik gabe geratu zen, eta aktibo egon ezinak egoera emozional korapilatsura eraman zuen. Anezkari esker, ordea, aurrera egin ahal izan zuen. Emakume honen ikuspuntutik, anezkan hiru fase bereizi daude, baina aldi berean, elkarrekin harremanetan daudenak: lehenengoa, berak “motibazio fase” deitua; bigarrena, partekatzeko fasea, taldean lan egitekoa, enplegu teknikak ikastekoa, curriculuma hobetzekoa, jendaurrean egoten ikastekoa eta marka pertsonala sare sozialetan lantzekoa. Hirugarrena, azkenik, laneko bitartekaritzarena da; alegia, “enplegurako giltza eman diezazukeen” fasea. “Zure etxean zaudela -ohartarazi zuen- ez zara ezertaz ohartzen. Anezkan, inguruan mugitzen ari den guztiaz jabetu eta enplegua bilatzeari buruzko gaietan eguneratu egiten zara”.

Pilar Carranzak, hitzaldia amaitzeko, ideia garrantzitsu batzuk gogorarazi zituen: “Anezkak arrakastatsuak izango badira, ezinbestekoa da jendeak serio hartzea” eta “lana bilatu nahi badugu, behar-beharrezkoa da horri begira lan egitea”. Eta enplegu anezka da, hain zuzen, horretarako toki egokiena!

“enLANzar” programak laguntza eskainiko die Bizkaiko enplegu anezketatik igaro diren pertsonei

Bilbo, 2017ko apirilak 12

• Programa berriaren hiruhilekoko jardueren artean daude hauek, besteak beste: enpresetara bisitak, hitzaldiak, lantegiak, networking eta sektoreko jardunaldiak.
enLANzar programaren helburua da Foru Aldundiak DEMAren bitartez sustatzen dituen enplegu programetako parte hartzaileei laguntzea.

DEMA enLANzar1

Iragan astelehenean, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak eta DEMA-Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak enLANzar aurkeztu zuten. Programa horrek lagundu egingo die Bizkaiko Enpleguko eta Ekintzailetzako Anezka programan eta Taldeka Ekintzailetza Taldeak programan parte hartu dutenei eta enplegua aktiboki bilatzen jarraitzen dutenei.

Teresa Laespada foru diputatua eta Gloria Mugica DEMAko zuzendari kudeatzailea izan ziren jardunaldia irekitzearen arduradunak. Jardunaldian parte hartzaile ugari izan ziren, Bizkaian orain arte abian jarritako anezkatakoak. Hain zuzen, anezketako kideek helarazi zioten Foru Aldundiari horrelako ezaugarriak zituen programa baten premia zegoela: enLANzar programak babesa, orientazioa eta laguntza eskainiko die, arlo bakoitzeko adituen eta DEMAko teknikarien tutoretzapeko zerbitzuen eskaintza zabalarekin. Parte hartzaile bakoitzak gehien interesatzen zaizkionetan parte hartu ahal izango du, bere helburua betetzeko: lan merkatuan sartzea. “Foru Aldundiarentzat lehentasuna du zuen lan profilak merkatuak eskaintzen duenarekin bat etortzea”, ziurtatu zuen Laespadak.

Etorkizuneko enplegua
Anezketako kideei euren bidea egiten laguntzeko tresnak helarazteko asmoz, jardunaldian Lanbideren zerbitzu berria ere aurkeztu zen : FUTURE Lan (enplegu prospektiben behatokia). Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusi ohi eta ikerketen kabinete teknikoko egungo buru Javier Ramosek azaldu zuen “erabakiak hartzen laguntzeko zerbitzua” dela; izan ere, EAEko sektore ekonomiko eta talde okupazionaletako enplegu proiekzioak ditu 2030. urtera arte. FUTURE Lan zerbitzuak euskal enpresetako langileen eskaera aurreikusteko aukera ematen du (“estatistikek ematen diguten argiari esker”), bai eta etorkizunean izan daitezkeen bat ez etortzeak ere Euskadiko lan merkatuko langile gaituei dagokienez.

Enplegua eskuratzen laguntzea
Ramosek hitz egin ondoren, Pilar Carranzak eta Myriam Márquezek, enLANzar proiektuaren arduradunak eta teknikariak, hurrenez hurren, programak eskaintzen dituen zerbitzuak aipatu zituzten. Carranzak azaldu zuenaren arabera, programa “DEMAk jarraipena eskaintzeko zuen kezkari, jarduerari eta pertsonen arteko konexioari zor zaio”.

EnLANzar programak orientazio zerbitzu bat izango du. Horren bitartez, nahi dutenei banakako tutoretzak (aurrez aurre eta online), taldeko tutoretzak eta aholkularitza eskainiko zaizkie autoenplegurako.

Halaber, programa baliatuko dutenen esku geratuko da DEMAko lan eremu bat (Barakaldon). Ordenagailuak, inprimagailua, telefonoa eta wifia izango dira bertan, lan egiteko, biltzeko, enpresekin bitartekaritzak egiteko, bai eta enplegua bilatzearekin zuzenean lotutako beste ekintza batzuk egiteko ere.

enLANzar programak jardueren programazio zabala du, eta hiru hilez behin aurkeztuko dira. Horien xedea da informazioa lortzea lan merkatuari buruz eta enplegagarritasuna hobetzea. Hauek nabarmendu daitezke: enpresetara bisitak, hitzaldiak, lantegiak, networking eta sektoreko jardunaldiak.

Bestalde, komunikazio tresnak aktibatuko dira, programaren hartzaileak informatuta izateko langabeentzako interesgarriak diren enplegu eskaintzei, foroei, ekitaldiei, azokei eta abarri dagokienez.

Myriam Márquezek adierazi zuen moduan, “programa nahieran egina dago”; enLANzar jada Bizkaiko enplegu anezketako parte hartzaile ohiak direnek DEMAri eskatu ziotenaren isla da.

Taldeka Ekintzailetza Taldea anezkenen antzeko enplegu programa bat da, baina ekintzailetza gehiago bultzatzen da bertan. Programa horretako parte hartzaileek ere era berean baliatu ahal izango dituzte DEMAk eta Sailak enLANzar programaren bitartez haien esku jartzen dituzten aukerak. Aukera horiek baliatzeko, bide hauetakoren batera jo behar da:

• Telefonoa: 94 418 90 55
• WhatsAppa: 656 796 287
• Helbide elektronikoa: enlanzar@dema.eus

Lana aurkitzeko gakoak
enLANzar programa aurkezteko jardunaldia amaitzeko, Elena Huergak, garapen profesionalaren arloko coachak, hitzaldi bat eskaini zuen. Elenak “zure lana aurkitzeko ezinbesteko bost gako” eskaini zituen. Hain justu ere, gako horiek lan munduan izan duen esperientziarekin indartu eta arrakasta ereduekin irudikatu zituen.