Actualidad DEMA

Bizkaiker aurkeztu da, Bizkaiko Lan Behatoki berria

Gaur aurkeztu dute Bizkaiker, Bizkaiko Lan Behatoki berria; Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna sustatzeko Saila eta DEMA Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentzia dira Behatokiaren sustatzaileak. Bizkaiker behatokia hobetu egin dute bigarren bertsio honetan; funtzionaltasun gehiago txertatu dizkiote, Bizkaiko lanarekin lotutako informazioa herritarrei modu erraz eta ulergarrian helarazteko tresna bihurtzeko asmoz.

(gehiago…)

Bizkaiko lan behatokiak detektatu du 2013. Urteko lehen hiruhilekoan iazko aldi berean baino jende gehiagok eskuratu duela lana


 

Bizkaiko Lan Behatokiak detektatu du 2013. urteko lehen hiruhilekoan 2012. urteko aldi berean baino jende gehiagok eskuratu duela lana; hala ere, aurtengo urtarriletik martxora lana galdu dutenak (24.673) gehiago izan dira lana eskuratu dutenak baino (22.450).

 .

Sara de la Rica EHUko katedradunak zuzendu du Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako azterlan hori; haren ustez, datu horrek inflexio-puntu bat adieraz lezake gure lurraldeko lan merkaturi dagokionez, urteko lehen hiruhilekoa ez baita bereziki ona lana lortzeko.

Bada beste datu positibo bat txostenean: 35 urtetik 44 urtera bitartekoen eta 45 urtetik gorakoen kasuan, pertsona gehiago izan dira lana eskuratu dutenak galdu dutenak baino.  

Baina, hala ez da gertatu 35 urtetik beherakoen kasuan, ez eta gizonen artean ere; azken kasu horretan, ikusi da guztira hau izan dela galera garbia: 3.506 pertsona.   Emakumeen artean, berriz, enplegu-sorrera garbia gertatu da: 1.051 pertsona.

Aurtengo lehen hiruhilekoan, zerbitzuen sektorean egon da dinamismorik handiena, 2012. urtean gertatu zen lehen moduan; gainera, sektore horretan izan da enplegu-sorrera garbirik handiena: guztira, 18.252 pertsonak aurkitu dute lana eta 15.711 pertsonak, berriz, galdu.  Industrian, aldiz, datuak ez dira positiboak izan; izan ere, sektore horretan iazko azken hiru hiletan baino handiagoa izan da enplegu-galera garbia. 

Azkenik, Bizkaiko Lan Behatokiak detektatu du aldi baterako lanpostuak lortu dituztenen artean ere gehiago izan direla lana eskuratu dutenak galdu dutenak baino. Eta gaineratzen du aurtengo lehen hiruhilekoan iazkoan baino pertsona gehiagok lortu dutela lan-kontratu mugagabea.