Actualidad DEMA

Entrena Enplegua programaren edizio berria

Entrena Empleo Amatasunaren edo zaintzaren ondoren luzaroan langabezian dauden emakumeentzako Entrena Enplegua programaren edizio berria

  • Urriaren 16ra arte egongo da irekita aurretik izena emateko epea
  • Parte-hartzaileek astean bi saio izango dituzte formatu birtualean. Espezialisten aholkularitza izango dute, enplegu-bilaketa bultzatzeko, curriculuma eguneratzeko, elkarrizketak probatzeko eta enpresekin harremanetan jartzeko.

Bilbon, 2022ko uztailaren 21ean.- Entrena Enplegua programa adingabeak edo senideak zaintzen aritu ondoren edo ama izan ondoren luzaroko langabezian dauden emakumeentzat da.

Programa honek edizio berri bat izango du, eta dagoeneko irekita dago, irailaren 16ra arte, izena aurretik emateko epea, web honetan: https://www.entrenaempleo.org/es.

Enplegua irailaren eta azaroaren amaieraren artean izango da indarrean, eta 18 eta 60 urte bitarteko emakumeek parte hartu ahal izango dute. Astean bi saio izango dituzte formatu birtualean, eta espezialisten aholkularitza izango dute, enplegu-bilaketa bultzatzeko, curriculuma eguneratzeko, elkarrizketak probatzeko eta enpresekin harremanetan jartzeko.

Jarduera horietan, balioa emango diete zainketei eskainitako etapan eskuratu edo indartu dituzten trebetasunei eta gaitasunei, ondoren lan-prospekzioan aplikatzeko.

Lehen edizioan parte hartu duten emakumeek nabarmendu dute beren helburu profesionala bideratzeko, autoestimua hobetzeko, tresna digital berriak ezagutzeko eta enplegagarritasuna areagotzeko jaso duten laguntza.

Programa hori Santa María la Real Fundazioak eta Enplegu eta Ekintzailetzako Foru Agentziak (DEMA, Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Foru Sailaren mendekoa) sustatzen dute, eta Europako Gizarte Funtsaren baterako finantzaketa du.

Bizkaiko Enplegu Atarian programa guztien inguruko informazioa biltzen da eta aurretiko izen-ematea aukera ematen du

Web-plataforma berrian Bizkaiko Foru Aldundiaren eta DEMA-Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziaren enplegu-programa guztiak jaso dira. Webguneaz gain, telefono mugikorraren edo tablet gailuen bitartez sartzeko aplikazioak ditu. Programetan parte hartu nahi dutenek, web-tresna honen bitartez egin dezakete aurretiko izen-ematea:

www.portaldeempleodebizkaia.eus
Teresa Laespada presenta el Portal de Empleo de Bizkaia

Laespada: «Gure programa guztiak egongo dira Enplegu Atarian»

Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko Enplegu Ataria jarri du martxan. Web-espazio horretan (mugikorrerako aplikazioak ere izango ditu) foru-erakundeak eta DEMA-Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak zuzenean sustatzen dituzten enplegu-programa guztien inguruko informazioa ikusteko aukera egongo da, bai eta aurretiko izen-emateak egiteko aukera ere.

Hauxe izango da webgunera sartzeko esteka: www.portaldeempleodebizkaia.eus, Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru-diputatua den Teresa Laesapdak prentsaurrekoan azaldu duen bezala. Bertan, herritarrentzako gardentasun- eta informazio-tresna berri hau aurkeztu du.

Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatzen eta bultzatzen dituen enplegu-programetara sartzeko eta komunikatzeko ohiko bitartekoekin bat egiten duen beste tresna bat da. «Beste pauso bat emango dugu, gure enplegu-programa guztien informazio oso eta berritua eskainiko baitugu», azaldu du Laespada diputatuak.

«Gure programa batean parte hartzeko informazioa eta aukerak bilatzen dituen edonork Enplegu Atariaren bitartez aurkitu ahal izango ditu beti, dena delakoa garatzen ari den entitatea edozein izanda ere. Izan ere, gure programa guztiak egongo dira atarian», nabarmendu du.

Diputatuak adierazi du Bizkaian ez dela inor foru-erakundearen eta DEMA agentziaren enplegu-programetatik kanpo geratuko informazio-kontuengatik. «Gure enplegu-programen eskaintza osora sartzeko leiho berri bat dute hemen», esan du.

Bizkaiko Enplegu Atarian, halaber, aipatutako enplegu-programa guztiak jasota dituen atal bat dago, baina, horrez gain, beste espazio batzuk egongo dira, besteak beste, nobedadeena, albisteenak, enplegua bilatzen laguntzeko tutorialenak edo atariari buruzko informazio orokorrekoak.

Informazioarekin batera, interesatzen zaion programa bat ikusten duenak edo informazio gehiago nahi duenak edo aurretiko izen-ematea egin nahi duenak, Atarian bertan egin ahal izango du. Alta eman ahal izango du erabiltzaile gisa.

KANPAINA

Bizkaiko Enplegu Ataria komunikazio-kanpaina baten bitartez emango da ezagutzera. Hauexek izango dira kanpainaren mezua osatuko duten galdera eta erantzuna: «LAN BILA ZABILTZA? ZATOZ ATARIRA».

«Urtean milioika euroko inbertsioa duten eta nola edo hala milaka pertsonengana iristen diren enplegu-programetara modu errazean sartzeko leiho bat da ataria. Izan ere, pertsonen duintasunean, gardentasunean, kalitate oneko enpleguan eta aukera-berdintasunean sinesten dugu», amaitu du diputatuak.

EMALAN PLUSek 30 emakumeren curriculum itsuak egin ditu Bizkaiko enpresetan hautaketa-prozesuak hasteko

  • EMALAN PLUS programak langabezian edo enplegua hobetzen ari diren 50 urtetik gorako 30 emakumeri ematen die arreta, betiere Bizkaian erroldatuta badaude eta erantzukizuneko lanpostu kualifikatuetan esperientzia frogatua badute.
  • DEMAk CEBEKekin eta FVEM, AVEQ-KIMIKA, CECOBI eta ASCOBI sektore-elkarteekin lan egiten du programa horretan, eta Bizkaiko enpresen lanbide-profilen beharrak ezagutzen dituzte, eta egindako curriculum itsuak hainbat enpresatara hurbiltzea ahalbidetzen dute, hautaketa-prozesuak hasteko.

EMALAN PLUS programan parte hartzen duten 30 emakumek enplegua bilatzeko edo hobetzeko ibilbidearekin jarraitzen dute, curriculum itsuak eginez, lan-kontratu berri bat lortzeko hautaketa-prozesuak hasteko aukera emango dietenak.

Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailak, DEMA Enpleguaren eta Ekintzailetzaren Foru Agentziaren bitartez, 50 urtetik gorako emakume langabetuei zuzendutako Laneratzearen aldeko Laguntza Integraleko programa hau gauzatzen du, erantzukizuneko lanpostu kualifikatuetan egiaztatutako lan-esperientzia badute, hala nola zuzendaritzetan, buruzagitzetan, erdi-mailako kargudunetan edo edozein espezialitatetako lanpostu teknikoetan.

Programaren bigarren fasea da, eta jarraipena ematen die parte hartzaile bakoitzak enplegu profesional, integral eta intentsiborako laguntza duen 8 hilabeteetan egin diren lehen urratsei. Garatu diren lehen ekintzak lan-aktibaziora, trebetasun pertsonalen garapenera eta lan-orientaziora bideratu dira, banakako eta taldeko aldizkako saioen bidez.

Programaren bigarren fase honetan, lana bilatzeko ibilbideen jarraipen eta laguntza pertsonalizatua egin da. Horretarako, curriculum itsu bat idatzi da, emakumeei hautaketa-prozesuetarako sarbidea emango diena. Ildo horretan, DEMA CEBEK Bizkaiko Enpresarien Konfederakuntzarekin lankidetzan ari da programa honetan, Bizkaiko enpresa-sarearen agente adierazgarriena baita FVEM, AVEQ-KIMIKA, CECOBI eta ASCOBI sektore-elkarteekin ere.

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatuak, Teresa Laespadak, ohartarazi du “akatsa litzatekeela emakume horien esperientzia profesionala galtzea. 50 urtetik gorako pertsonek oraindik urte dezente dituzte egiteko ibilbide profesionalean eta askotan une profesional onenean aurkitzen dira eta ezagutza eta gaitasun jakin argiak izaten dituzte, eta bidezkoa da horiek aitortzea eta balioestea. Paradoxikoki, pertsona horiek zailtasun handiagoak dituzte laneratzeko, eta emakumeen kasuan, lanera iristeko oztopo bikoitza dute, erantzukizuneko postuetan adinaren eta emakume izatearen aurreiritzi bikoitzagatik”, esan du.

LaborLan programan aurrez izena emateko epea ireki da; programaren xedea kontratazioa sustatzen duen enplegua laguntzea da

DEMA Foru Agentziak bultzatzen duen programaren hirugarren edizioa besteak beste honako sektore hauetan zentratzen da: birgaitze iraunkorra, pertsonen zaintza, obra zibila (indusketak eta lur-mugimenduak), salbamendua eta sorospena, nekazaritza eta teknologia. Aurrez izena emateko epea apirilaren 3ra arte egongo da zabalik.

Informazio gehiago 94 418 90 55 telefonoan.


Laespada: «Kalitatezko enplegua lortzen laguntzen dugu»

LaborLan III Programa
INFORMAZIO GEHIAGO

DEMA Enpleguaren eta Ekintzailetzaren Foru Agentziak LaborLan programaren hirugarren edizioa abiarazi du, laguntza integraleko ekimena, prestakuntza espezializatuarekin eta kontratu profesionalarekin.

DEMAk, Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Foru Sailari lotutako agentziak,  bultzatzen duen programak besteak beste honako sektore hauetan jarriko du arreta edizio honetan: birgaitze iraunkorra, pertsonen zaintza, obra zibila (indusketak eta lur-mugimenduak), salbamendua eta sorospena, nekazaritza eta teknologia (programazioa).

Gainera honako  erakunde eta taldeen laguntza jasotzen du:  Euskadiko baserritar profesionalen nekazaritza-erakundea (ENBA); Euskadiko Ezagutza eta Teknologia Aplikatuko Industrien Elkartea (GAIA); Bizkaiko Gurutze Gorria;  Gizarte Zerbitzu Integratuen Taldea (SSI);  Asociación de Constructores y Promotores de Bizkaia – Bizkaiko Etxegile Sustatzaileen Bazkuna (ASCOBI – BIEBA); eta  Asociación Vizcaína de Excavadores – Bizkaiko Induskari Elkartea (AVE – BIE).

Aurre-inskripzioa martxoaren 27ra arte dago irekita eta informazio gehiago nahi bada DEMA Foru Agentzian eskuratu daiteke  (94 418 90 55 telefono zenbakia).

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko  foru diputatuak, Teresa Laespadak, enpleguari laguntzeko programa integralen beharra nabarmendu du, sektore horietan lanpostuak sortzen dituzten erakunde eta enpresekin lankidetzan diseinatuak. “Pertsonei kalitatezko enplegua lortzen laguntzen diegu”, gaineratu du.

Programaren xedea lan-orientazioa ematea, programan zehar eta ostean laguntza ematea, banakako trebetasunetan oinarritutako trebakuntza pertsonalizatua ematea, prestakuntza espezializatua eta enpresara hurbiltzea errazteko eta elkar hobeto ezagutzeko kontratu profesionala dira, gero kontratu bat egin ahal izateko.

LaborLanen lehen edizioak 73 pertsonari kontratuarekin lan-esperientzia lortzeko aukera eman zien. Bigarren edizioan gutxienez 83 pertsonak lortu zuten lan-esperientzia.

LaborLan III Programa
INFORMAZIO GEHIAGO

LaborLan III, eman urrats bat enplegurantz

Laborlan 3 banner

LaborLan programaren hirugarren edizioa jarri dugu martxan, parte hartzen dutenen kualifikazioa eta laneratzea bilatzen dituen bitariko programa.

Zertan datza LaborLan III?

LaborLan III programa osoa da eta laguntza integrala, formazio espezializatua eta esperientzia profesionala eskaintzen dizkizu, sektoreko enpresetan lan kontratua barne, formazioan zehar ikasitakoa praktikan jartzeko.

Zer aurkituko duzu programan?

  • Lan-orientazioa
  • Programak irauten duen bitartean laguntza
  • Zure gaitasun pertsonalen araberako gaitze pertsonalizatua
  • Formazio espezializatua
  • Esperientzia profesionala, lan kontratuarekin

Zergatik eskaintzen ditu LaborLan programak espezialitate desberdinak?

Programako parte hartzaile guztien enplegagarritasuna hobetzea eta ahalik eta epe laburrenean lanpostua topatzea da gure helburua. Horretarako, aurretiko ikerketa egin dugu, pertsonal kualifikatu gehien behar duten sektoreak identifikatzeko helburuz. Horrela, hirugarren edizio honetan sei ibilbide desberdin eskaintzen ditugu:

Laborlan 3:Sector rehabilitación sostenible Laborlan 3: Sector cuidados a las personas Laborlan 3: Sector Obra Civil
Laborlan 3: Sector Salvamento y socorrismo Laborlan 3: Sector Agrícola Laborlan 3: Sector Tecnología

Egin klik sektore bakoitzean eta informa zaitez nola parte hartu LaborLan III programan!

 

EMALAN PLUS programak 50 urtetik gorako emakumeei lagunduko die lana bilatzen

  • Programak langabezian edo enplegua hobetzeko egoeran dauden eta Bizkaian erroldatuta dauden eta erantzukizuneko lanpostu kualifikatuetan esperientzia frogatua duten 30 emakume artatuko ditu.
  • Marivi Riolek, DEMAko zuzendari kudeatzaileak, adierazi du plan honen helburua honakoa dela: “pertsona ahulekin lan egitea lan-merkatuan sartzeko, adibidez 50 urtetik gorako emakumeekin, euren une profesionalik onenean egonik ere eragozpen bikoitzari egin behar diotelako aurre, generoarena eta adinarena, erantzukizuneko postuak hartzeko”.

Bilbon, 2022ko martxoaren 9an. Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak, DEMA Enplegu eta Ekintzailetzaren Foru Agentziaren bitartez, 50 urtetik gorako emakume langabeei zuzendutako Laneratze-Laguntza Integraleko Programa jarri du abian.

EMALAN PLUS programak Bizkaian erroldatuta dauden eta langabezian edo enplegua hobetzeko egoeran dauden eta erantzukizuneko lanpostu kualifikatuetan egiaztatutako lan-esperientzia duten 30 emakumeri emango die laguntza. Lanpostu kualifikatu horien artean, besteak beste, edozein espezialitatetako zuzendaritzak, buruzagitzak, erdi-mailako agintariak edo lanpostu teknikoak sartzen dira.

Programak irauten duen 8 hilabeteetan parte-hartzaile bakoitzak enplegu profesionala, integrala eta intentsiboa lortzeko laguntza izango du. Lehenengo ekintzak lan-aktibaziora, trebetasun pertsonalen garapenera eta lan-orientaziora bideratuko dira, banakako eta taldeko aldizkako saioen bidez.

Programaren bigarren faseak enplegua bilatzeko ibilbideetan eta egiten diren hautaketa-prozesuetan jarraipen eta laguntza pertsonalizatua egitea proposatzen du, lan-kontratua itxi arte. Era berean, Bizkaiko enpresen artean eskaintzen diren hautagaitzak aztertuko dira eta horien enpresa-prospekzioa baloratuko da.

DEMAko zuzendari kudeatzaileak, Mariví Riolek, berretsi egin du Enpleguaren eta Ekintzailetzaren Foru Agentziak genero-ikuspegia duten politikak aurrera eramateko duen konpromisoa, hau da, kolektibo kalteberetan enplegua sustatzen dutenak, eta talde horien artean daude adineko emakumeak. “Funtsezkoa da langabeziaren kostu soziala murriztea; izan ere, 50 urtetik gorako emakumeok une profesionalik onenean gaude, aitortu eta baloratu beharreko jakintza eta gaitasunak baitauzkagu”.

Hala ere, Riolek esan duenez, laneratzearen eremuan “emakumeok lan-merkatuan sartzeko bi oztopo ditugu, adina eta emakume izatea bezalako bi baldintzengatik, eta oztopo hori handiagoa da erantzukizun-postuetan”. Horregatik, EMALAN PLUSek proiektu profesional berrietan lan-esperientzia luzea duten emakumeen talentua indartu nahi du.

DEMAK Bizkaiko Enpresarien Konfederazioarekin lankidetzan garatu du programa hau. CEBEKek, bere elkarte sektorialak diren FVEM, AVEQ, CECOBI eta ASCOBI elkarteekin batera, lurralde honetako enpresen lanbide-profilen beharrak ezagutzen ditu eta programa hainbat ekintza dituzten enpresetara hurbilduko du. Programan laneratze-prozesuetan adituak diren aholkularitza-enpresa batzuek ere parte hartzen dute, eta laguntza integrala emango diete parte-hartzaileei.

Langabeziaren profila Bizkaian

Bizkaiker, Bizkaiko Enplegu Behatokiaren datuen arabera, 2021eko abenduan  lurraldean lanik ez zuten pertsonen % 52 iraupen luzeko langabeak ziren, eta horietatik % 59 emakumeak. Gainera, 45 urtetik gorako 10 langabetik 6 emakumeak dira. Ildo horretatik, DEMAko zuzendariak adierazi du “heldutasuna, lan-merkatuan sartzeko balio erantsia izan beharrean, bere esperientziagatik, kontaktuen sareagatik eta abarrengatik, ez dela ezaugarri baliagarritzat hartzen enpresa-sarean, eta egoera hori EMALAN PLUS bezalako programekin irauli behar dugula”.

 

Entrena Empleon izena emateko azken egunak, zaintzan edo amatasunean aritu ondoren lanik ez duten emakumeentzako programa

  • ‘Entrena Empleo’ proiektu pilotua da, eta martxoaren 11ra arte du zabalik izena emateko epea.
  • Santa Maria La Real Fundazioak DEMA Foru Agentziarekin eta Europako Gizarte Funtsaren laguntzarekin garatzen du ekimen hau.
  • Emakumeek aurrez aurreko eta online jarduerak izango dituzte lana hobeto bilatzeko

Bilbo, 2022ko otsailaren 25a. DEMA – Enplegu eta Ekintzailetzaren Foru Agentziak Santa María La Real Fundazioarekin elkarlanean jarduten du Europako Gizarte Funtsak babestutako ‘Entrena Empleo’, programa pilotuan. Programa hau zaintzan jardun edo ama  izan ondoren lanik ez duten emakumeentzat da eta martxoaren 11ra arte dago irekita aurrez izena emateko epea.

‘Entrena Empleo’ proiektuaren xedea ama izan edo senideen zaintzan aritu ondoren iraupen luzeko langabezian (etenik gabe urtebete baino gehiago langabezian) eta lan-merkatuarekiko deskonektatuta dauden emakumeen enplegagarritasuna eta laneratzea hobetzea da.

Erabat doakoa den programan parte hartu nahi duten emakumeek martxoaren 11ra arte izango dute izena emateko formularioa betetzeko. Formulario hori https://www.entrenaempleo.org/es/inscribete web orrian  dago.

Bilboko lehen proiektu pilotuan 20 plaza prestatuko dira, 18 eta 60 urte bitarteko emakumeentzat, iraupen luzeko langabezian badaude eta senitartekoak (aurrekoak edo ondorengoak) badituzte euren kargu eta zaintzapean.

Horien guztien artean lehentasuna izango dute premia bereziak dituzten kolektibo jakin batzuek, ama bakarreko familiek adibidez. Parte hartuko duten emakumeek Santa María la Real Fundazioko adituen laguntza eta aholkularitza izango dute hiru hilabete hauetan  egungo lan-merkatuan lana bilatzeko plan integrala bultzatzeko. Astean hiru egunetan aurrez aurreko bileretara eta/edo bilera birtualetara joango dira (9:30etatik 13:30etara), lan-orientazioko jarduerak garatzeko; jarduera horiei esker lana bilatzeko estrategia berraktibatzeko, zeharkako gaitasunak eta trebetasun digitalak indartzeko, posizionamendua hobetzeko eta laneratzea sustatzeko aukera izango dute.

Ekimena beste sei autonomia-erkidegotan ere garatzen da eta DEMA, Enpleguaren eta Ekintzailetzaren Foru Agentziaren lankidetza eta kofinantzaketa eta, halaber, Europako Gizarte Funtsaren baterako finantzaketa du Gizarte Inklusiorako eta Gizarte Ekonomiako Programa Operatiboaren (POISES) barruko 6. lehentasunezko ardatzean.

Lehen urratsak 2021ean

“Entrena Empleo” programaren lehen fasea joan den urtean garatu zen, eta amatasunak edo senideen zaintzak eragindako iraupen luzeko langabeziak eragiten dituen ondorio psikosozialei eta horiek lan-merkatuan duten eraginari buruzko ikerketa soziala egitea izan zen.

Horretarako 2.000 inkesta baino gehiago egin zitzaizkien Kanarietako, Gaztela-Mantxako, Madrilgo Erkidegoko, Extremadurako, Galiziako eta Euskadiko iraupen luzeko emakume langabeei, bai eta 40 elkarrizketa gizarte-eragileekin eta bost eztabaida-talderekin ere.

Azterlanetik ondorioztatzen denez galdetutako emakumeen % 60,9k egunean bost ordu baino gehiago inbertitzen ditu adingabeak edo ardurapeko adinekoak zaintzen; eta familia-erantzukizun edo -karga horien ondorioz hamarretik zazpik ez du egunero lanik bilatzen.

Erakundeen sarea

Proiektuaren fase bakoitzerako ezarritako helburuekin batera, enpleguaren eta emakumearen arloetako ekimenetan lan egiten duten erakunde publiko eta pribatuen sarea sortzea sustatzen du Santa María la Real Fundazioak. Sare horren helburua esperientziak eta jardunbide egokiak partekatzea, sinergiak eta lankidetzak sortzea, eta iraupen luzeko langabezian dauden emakumeekin esku-hartze sozialean metodologia eta ekimen berritzaile berriak elkarrekin sortzen laguntzea.

Gaur egun hamaika erakunde daude atxikita, besteak beste Acción Contra el Hambre, Cáritas, CEAR, CEPAIM, Federación de Mujeres Progresistas eta Red Española de Entidades por el Empleo.

IZEN EMATEA

EmalanPlus, lanpostu teknikoetan esperientzia duten 50 urtetik gorako emakumeentzako enplegu-programan, aurrez izena emateko epea ireki da

  • DEMA Foru Agentziak bultzatzen duen programak 30 plaza ditu.
  • EmalanPlus programak CEBEK, Bizkaiko Enpresarien Konfederazioaren lankidetza du.
  • Laespada: “Akatsa litzateke emakume horien esperientzia profesionala galtzea”.

Bilbo, 2022ko otsailaren 24a. Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Foru Sailak, DEMA, Enplegu eta Ekintzailetzaren Foru Agentziaren bitartez, martxoaren 3ra arte ireki du EmalanPlus programan izena emateko epea. EmalanPlus 50 urtetik gorako emakumeentzako enplegu-programa pilotua da, lanpostu teknikoetan lan bila ari badira eta aurretik esperientzia badute.

EmalanPlus programak lana bilatzeko ibilbide pertsonalizatuak eskainiko dizkie hogeita hamar bat emakumeri. Gainera, emakume horiei modu integral eta indibidualizatuan lagunduko zaie etorkizun profesionala planifikatzeko, balio-proposamena sortzeko eta enplegua bilatzeko ekintza-plana abian jartzeko. Jarduera hauek guztiak aurtengo apirila eta azaroa bitartean garatuko dira.

Programa honi buruzko informazio gehiago: https://www.dema.eus/programas-dema/emalan-plus/ helbidean edo 94 418 90 55 telefonoan aurki daiteke.

Programa hau Cebek – Bizkaiko Enpresarien Konfederazioaren lankidetzarekin  burutzen da, gure lurralde historikoko enpresa-sarearen eragile adierazgarriena den aldetik; izan ere, bere sektore-elkarteekin batera, konfederazioa etengabe harremanetan dago enpresekin eta profil profesionalen beharrak ezagutzen ditu.

Bizkaiko Lan Demografiaren Mapan (Bizkaiker.eus) eskuragarri dauden azken datuen arabera, 2021eko abenduan Bizkaiko langabeen % 52 iraupen luzekoak ziren eta, horietatik % 59 emakumeak ziren. Beste alde batetik, Bizkaiko langabeen % 54k 45 urte edo gehiago ditu, eta horietatik % 54 emakumeak dira.

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatuak, Teresa Laespadak,  ohartarazi du “akatsa litzatekeela emakume horien esperientzia profesionala galtzea. 50 urtetik gorako pertsonek oraindik urte dezente dituzte egiteko ibilbide profesionalean eta askotan une profesional onenean aurkitzen dira eta ezagutza eta gaitasun jakin argiak izaten dituzte, eta bidezkoa da horiek aitortzea eta balioestea. Paradoxikoki, pertsona horiek zailtasun handiagoak dituzte laneratzeko, eta emakumeen kasuan, lanera iristeko oztopo bikoitza dute, erantzukizuneko postuetan adinaren eta emakume izatearen aurreiritzi bikoitzagatik” esan du.

EmalanPlus programa honek Bizkaiko Enplegu Plana betetzen du; plan honek politika publikoen erdigunean kokatzen ditu, langabetuekin batera, enpresa-erakundeak. Ildo horretatik, enpresei lotutako politikak eta programak bultzatzen dira, horietan sortzen baitira prestakuntza- eta enplegu-beharrak.

IZENA EMATEKO EPEA ITXITA

EMALAN PLUS Programa – Zurekin enplegurako bidean

Emakumea bazara, 50 urte baino gehiago badituzu, profil kualifikatuarekin, Bizkaian erroldatuta zaude eta aukera profesionalaren bila zabiltza #EmalanPlus zuretzat pentsatuta dago.

Hogeita hamar emakume proaktibo bilatu nahi ditugu, lana bilatzeko bide luze bat egiteko.

Zer eskaintzen du EMALAN PLUSek?

Ehunean enplegua lortzeko laguntza integrala eta intentsiboa izateko aukera da. Horretarako, Bizkaiko Enpresarien Konfederazioaren (CEBEK) laguntza izango dugu. Konfederazio hori Bizkaiko enpresa-sareko agente adierazgarriena da, baita laneratzeko prozesuetan adituak diren hainbat aholkularitza-enpresa ere.

Programak lan aktibazioan eta gaitasun pertsonalak garatzean, lana bilatzeko laguntza pertsonalizatuan eta Bizkaiko enpresetan kandidaturak sustatzean oinarritutako jarduerak biltzen ditu.

IZENA EMATEKO EPEA ITXITA

Zaintzan edo ama izan ondoren iraupen luzeko langabezian dauden emakumeentzat, “Entrena Enplegu” programan izena emateko epea ireki da, beren lan-bilaketa berraktibatzen laguntzeko.

  • ‘Entrena Empleo’ proiektu pilotua da, eta martxoaren 11ra arte du izena emateko epea zabalik. Santa Maria La Real Fundazioak DEMA Foru Agentziarekin eta Europako Gizarte Funtsaren laguntzarekin garatzen du ekimen hau.
  • ‘Entrena Empleo’ proiektuaren xedea ama izan edo senideen zaintzan aritu ondoren iraupen luzeko langabezian (etenik gabe urtebete baino gehiago langabezian) eta lan-merkatuarekiko deskonektatuta dauden emakumeen enplegagarritasuna eta laneratzea hobetzea da.
  • Erabat doakoa den programan parte hartu nahi duten emakumeek martxoaren 11ra arte izango dute izena emateko formularioa betetzeko. Formularioa: https://www.entrenaempleo.org/es/inscribete web orrian dago.
  • Bilboko lehen proiektu pilotuan 20 plaza eskainiko dira, 18 eta 60 urte bitarteko emakumeentzat, eta martxotik ekainera egingo da.
  • Parte-hartzaileek teknikarien laguntza izango dute hiru hilabetez. Astean hiru egunetan, goizeko ordutegian, saio presentzial eta birtualetara joango dira, prospekzioa hobetzeko eta laneratzea sustatzeko.

Emakume guztien artean, lehentasuna izango dute premia bereziak dituztenek, adibidez, guraso bakarreko familietako emakumeek.

Parte-hartzaileek Santa María la Real Fundazioko adituen laguntza eta aholkularitza izango dute hiru hilabetez, egungo lan-merkatuan lana bilatzeko plan integral bat bultzatzeko. Astean hiru egunetan, aurrez aurreko bileretara eta/edo bilera birtualetara joango dira (9: 30etik 13: 30era), lan-orientazioko jarduerak garatzeko. Jarduera horiei esker lana bilatzeko estrategia berraktibatzeko, zeharkako gaitasunak eta trebetasun digitalak indartzeko, posizionamendua hobetzeko eta laneratzea sustatzeko aukera izango dute.

Ekimena beste bost autonomia-erkidegotan ere garatzen da: Kanarietan, Gaztela-Mantxan, Madrilgo Erkidegoan, Extremaduran eta Galizian. Europako Gizarte Funtsaren baterako finantziazioa du, Gizarteratzeko eta Gizarte Ekonomiako Programa Operatiboaren (POISES) barruan, 6. lehentasunezko ardatzean; eta DEMA – Bizkaiko Foru Aldundiaren Enpleguaren eta Ekintzailetzaren Foru Agentziaren eta beste erkidegoetako beste administrazio publiko batzuen lankidetza ekonomikoa du.

Bilbon

Bilboko lehen proiektu pilotuan 20 plaza eskainiko dira, 18 eta 60 urte bitarteko emakumeentzat, iraupen luzeko langabezian badaude eta senitartekoak (aurrekoak edo ondorengoak) badituzte beren kargu eta zaintzapean.

Izen-emate irekia

Erabat doakoa den programan parte hartu nahi duten emakumeek, martxoaren 11ra arteko epea dute webgunean izena emateko dagoen formularioa betetzeko: https://www.entrenaempleo.org/es/inscribete

Berrietan bilatu