Actualidad DEMA

Bidaia-agentzia alternatiboa den proiektu batek irabazi du LHn ekintzailetza-kultura sustatzeko Enpresari 2020-2021 lehiaketa

Idoia Mendia lehendakariordeak eta Lan eta Enpleguko sailburuak eta Teresa Laespada, Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatuak banatu dituzte Enpresari Sarien hogeigarren edizioko sariak.

2020-2021 edizioko Bizkaiko Lanbide Heziketako ikastetxeetako ikasleen artean ekintzailetza sustatzeko Enpresari Programan aurkeztutako ideien eta proiektuen lehiaketako Lehen Saria jatorriz Marokoarra den Aziz Oulahbib gazteak irabazi du. Bere proposamenaren helburua ‘Oaziz’ sortzea da, zirkuitu turistikoenak alde batera utzita “Benetako Maroko” ezagutzeko ibilbide alternatiboetan espezializatutako bidaia agentzia. Oulahbib Dolores Sopeña Lanbide Heziketako Zentroko ikaslea da  eta 1.500 euro jasoko ditu sariagatik.

Bideoen modalitatean -parte hartzen duten ideia enpresarialak ikus-entzunezko hizkuntzan erakusten dituztenak- sei lan saritu dira; horietako bat San Luis Zentroko Ibone Monge Serranok asmatutako “Gure Tabadul” migratzaileen laguntza-zentroaren proiektuari egokitu zaio.

2020-2021 edizio honetako sariak asteazken honetan Bilboko Euskalduna Jauregian egin den galan banatu dira, aldi berean programa honen 20 urteko bizitza ere ospatuz. Enpresari Programak bi hamarkada daramatza Bizkaiko LHko ikastetxeetako ikasleen eta irakasleen artean enpresa-kultura ekintzailea sustatzen. DEMA- Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak zuzentzen du eta Enplegua Sustatzeko Foru Sailaren eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren laguntza du.

Programa honen balantzearen arabera Bizkaiko LHko ikastetxeetako ikasleek 1.821 tailer egin dituzte, 3.848 ideia aurkeztu dira eta 863 enpresa-proiektu aurkeztu dira. Guztira 48.500 ikasle inguruk parte hartu dute 2001. urteaz geroztik.

Ana Urrutia kazetariak aurkeztu duen ekitaldian, Idoia Mendia,  lehendakariordea eta Lan eta Enpleguko sailburua, eta Teresa Laespada,  Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatua, egon dira. Sari banaketaz gain, ekitaldian zehar Enpresari Programaren 20 urteak gogoratzeko bideoa erakutsi da eta Euskaldunako aretoa bete duen jendeak Maitane Sarralde dantza bertikaleko dantzariaren, Maite Guevara clownaren eta Aukeran dantza konpainiaren emanaldiez gozatzeko aukera izan du.

“Proiektuak eta ilusioa dituzten gazteak”

Enpresari Programaren XX. urteurrena ospatzeko egin dituzten esku-hartzeetan bi erakundeetako arduradunek gazteen artean ekintzailetza sustatzeko defentsa sutsua egin dute.

Laespada diputatuak programa honen hogeigarren urteurrena azpimarratu du. “Hazten eta sendotzen jarraitzen dugu, ikusgarritasunean, parte-hartzean, bizitasunean, ekintzailetzaren erreferente gisa”, gaineratu du.

Halaber, azpimarratu duenez, ekintzailetza “DEMA Agentziaren DNAn dago duela 31 urte sortu zenetik”, 3.000 enpresa baino gehiagoren sorrera babestuz.

Bere aldetik, lehendakariordeak parte hartzaile guztiak zoriondu ditu eta Gobernuaren berariazko aitortza helarazi die, “Herrialde moduan daukagun oraina eta, batez ere, etorkizuna erakusten duzuelako”. “Hilabete oso gogorrak igaro ditugula eta oraindik ere zuhurtasun handia eskatzen duten garaietan gaudela”, gogoratu ondoren, Idoia Mendiak baieztatu du  “ateratzeko gizarte-oinarri sendoa dugula. Gobernu guztien eta eragile sozialen konpromisoa dugu, eta proiektuak dituzten eta aurrera egiteko ilusioa duten gazteak ditugu”. “Gizartea eta ekonomia berreraikitzeko bidean gaude”.

2020-2021 Enpresari Sarien edizio honetan, programa honen XX. urteurrena ere badena, 216 enpresa-ideia aurkeztu dira guztira. Ideia horietatik 70 aukeratu ziren. Lau hilabetez DEMA – Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziako aholkularien laguntzarekin ikasle parte-hartzaileak –20 eta 28 urte bitarteko gazteak, gero eta adin handiagoko pertsona gehiago dauden arren– ikasgeletan foru agentziako aholkulariekin egindako bileretan hasierako ideia horiek onduz joan dira, enpresa-proiektuei forma eman arte. Ikasle horietako asko asteazken honetan Euskalduna Jauregira joan dira azkenean DEMAk aintzatetsi dituen ideiak eta proiektuak bertatik bertara ezagutzeko.

2020-2021 edizioko gainerako Enpresari Sariak honako hauek dira:

  • Bigarren Saria (1.200 euro) Alba Rodriguez Salvadorren ‘Fertinfo’ proiektuarentzat; Bilboko Elorrieta Erreka Mari Zentroa.
  • Hirugarren saria (1.000 euro) Silvia Agrafojo Fernéndezen ‘Baratzetik’ proiektuarentzat;  Elorrieta Erreka Mari Zentroa.
  • Laugarren saria (500 euro) Begoña Echabe, Carol Morunas, Emma Esteras, José Larrondo, Mikel García eta Nicolás Tamayoren ‘IzAz3D’ proiektuarentzat; Bilboko Emilio Campuzano Zentroa.
  • Bosgarren saria (500 euro) Ander San José Velascoren ‘AyalaCamperVans’ proiektuarentzat; Basauriko Bidebieta Zentroa.
  • Seigarren saria (500 euro) Beatriz Amenedo, Borja Maleta eta Yanilke María Villacísen ‘Bubble Babies B.B.‘ proiektuarentzat; Sopuertako San Viator Zentroa.
  • Zazpigarren saria (500 euro) Julieth Brito eta Nerea Alonsoren ‘Parafarmacia Dietética, Estética, Bihotza’ proiektuarentzat; Leioako Jose Miguel Barandiaran Zentroa.
  • Zortzigarren saria (500 euro) Ainhoa García, Angie Mikaela Valladarez, Josu Ozalla eta María Barberren ‘Proyectos Ecológicos sin Plástico’ proiektuarentzat; Bilboko Zabalburu Ikastetxea.
  • Bederatzigarren Saria (500 euro) Joana García Belarren ‘Oposikasi Akademia’ proiektuarentzat; Markinako Lea Artibai Zentroa.
  • Hamargarren saria (500 euro) Ander Calvo, Andrea Blanco, María Aurkene Obregón, Nadir Cogollo eta Oier Castañoren ‘Gozogintza’ proiektuarentzat; Santurtziko San José de Calasanz Zentroa.

Bideorik onenen sariak

Aipatu dugun Gure Tabadul horretaz gain;

  • Enaitz Anta Fernándezen ‘4 Art’ proiektuarentzat; Bilboko Emilio Campuzano Zentroa.
  • Aser Ebro Rodríguezen ‘Speedas’ proiektuarentzat; Barakaldoko Nicolás Larburu Zentroa.
  • Marlene López Espinozaren “Ganatxe” proiektuarentzat; Galdakaoko Ostalaritza-Zentroa.
  • Hugo Díez Virizuelaren ‘Diversity Dance School’ proiektuarentzat; Getxoko Fadura Zentroa.
  • Leire Goitia, Maider Seijido eta Maitane Jaioren ‘Naturart’ proiektuarentzat; Gernikako Institutua.

premio Enpresari 20

Enpresari 20 urte

Enpresari Programak 20 urte bete ditu Lanbide Heziketako ikasleen artean enpresa-ekintzailetzaren kultura bultzatzen.

DEMA Foru Agentziaren programa honen balantzearen arabera, Bizkaiko LHko ikastetxeetako ikasleek 1.821 tailer egin dituzte, 3.848 ideia aurkeztu dira eta 863 enpresa-proiektu aurkeztu dira. Guztira, 48.500 ikasle inguruk parte hartu dute 2001. urteaz geroztik.
Teresa Laespada: “Enpresari-rekin gure gazteak ausartzera, ahalegintzera eta elkarlanaren, berdintasunaren edo iraunkortasunaren moduko balioak sustatzera animatu nahi ditugu”.

Enpresari Programak 20 urte daramatza Bizkaiko Lanbide Heziketako ikastetxeetako ikasleen eta irakasleen artean ekintzailetzaren kultura sustatzen. DEMA – Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziako teknikarien laguntzarekin eta Enplegua Sustatzeko Foru Sailaren eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren laguntzarekin, lurraldeko LHko hogeita hamar zentrok aintzatespen zabala eman diote ekintzailetza eta autoenplegua sustatzeko programa honi.

Programa hau baliagarria dela Enpresarik enpresa-kultura ekintzailea sustatzeko bi hamarkada hauetan izan dituen emaitzetan egiaztatu da. Guztira, 2001az geroztik – Programaren hasiera-data – 1.821 tailer egin dira, eta LHko zikloetako 37.397 ikaslek parte hartu dute.
Gainera, 20 urte hauetan, 3.438 ideia sortu dira LHko ikasgela horietan, eta 8.790 ikasle arduradunek hartu dute parte. Eta, azkenik, DEMAko teknikarien laguntzarekin aurkeztu eta ondutako ideia guzti horietatik 863 proiektu argitaratu dira, benetako errealitateari itsatsita daudenak, eta horietan 2.310 ikaslek parte hartu dute.
Azken batean bi hamarkada hauetan Enpresari Programak 48.500 ikasle inguru mobilizatu ditu bere tailerretan, ideiak prestatzen eta proiektuak aurkezten.

DEMA Foru Agentziako teknikariak dira, ikastetxeetako tutoreen, irakasleen eta zuzendarien laguntzarekin, tailer horietan guztietan ikasleen ideiak garatu ahal izatea ahalbidetu dutenak, ideia, proiektu eta, kasu batzuetan, enpresa-errealitate bihurtu arte.
Enpresari-ren azken helburua ez da horrenbeste enpresak sortzea, baizik eta autoenpleguaren eta enpresa-ekintzailetzaren kultura zabaltzea ikasleen artean; izan ere, jakin dakigu gaurko ikasle horiek biharko enpresaburu izan daitezkeela Bizkaian.

Ildo horretatik, historian zehar hainbat enpresa-esperientzia izan dira, paperetik errealitatera igaro direnak: foru programa honen babesean irekitako negozioen artean enpresa asko daude, batzuk oso finkatuta daudenak, 20 urte baino gehiagorekin, Emilio Campuzano ikastetxeko Diluz kasu; Auspola, Peñascal Fundazioko arotzeria metalikoa; Durangoko DDS Informática; Tartangako Megasound edo Irekisoft; Sampler, Zabalburu Ikastetxekoa; Hárika, Errepelegakoa; Felicitarte, Emilio Campuzano ikastetxekoa, etab.

“Enpresari ez da soilik kultura ekintzailea sustatzeko programa bat; ez da soilik DEMA, Lanbide edo Enplegua Sustatzeko Foru Saila bezala kalitatezko enplegua sortzeko konpromisoa duten erakundeak inplikatzen dituen programa bat. Mugiarazten gaituena ez da ideiarik onena aurkitzea, ezta enpresa-proiekturik onena sortzea ere. Enpresari-rekin gure gazteak ausartzera, ahalegintzera eta elkarlanaren, berdintasunaren edo iraunkortasunaren moduko balioak sustatzera animatu nahi ditugu” azpimarratu du Teresa Laespadak, Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko diputatuak.

Enpresa-Ideia eta -Proiektuen Lehiaketaren 20. edizioko sariak emateko DEMA-Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak ekitaldi berezia antolatuko du ekainaren 23an Bilboko Euskalduna Jauregian enpresa-kultura ekintzailea sustatuz bete diren bi hamarkada horiek ospatzeko.

Gaur egungo 2020-2021 deialdian, pandemiak zailtasunak eragin baditu ere, 122 tailer egin dira (1.908 parte-hartzailerekin), 216 ideia aurkeztu dira (563 parte-hartzailerekin) eta 70 proiektu egin dira (184 parte-hartzailerekin).

DEMA Foru Agentziak, inplikatutako irakasleekin eta zentroekin batera, kontuan hartuta edukierak murriztu egin direla ahalegin handia egin du saioen kopurua handitzeko. “Covid-19aren ondorioz zailtasun eta eragozpen gehiago egon arren, guztion artean programa aurrera atera dugu LHko gazteen artean enpresa-ekintzailetzaren kultura bultzatzeko”, onartu du Marivi Riolek, DEMAko zuzendari-kudeatzaileak.

 

Taller de maduración en San Viator

TALDEKA DIGITALA: izen emateak itxita

Taldeka Digitalerako deialdo berrian izena emateko epea itxita dago

Taldeka Digitala DEMAk (Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak) antolatzen duen programa da eta deialdi berri bat martxan jarri du, mundu globalizatuan ekintzaile izan nahi duten eta jarduera digitalekin zerikusia duten ideiak dituzten pertsonei laguntzeko.

banner-taldeka-digitala-2021

Programa honetan parte hartzen duten ekintzaileen % 60k beharrezko tresnak jasotzen ditu negozioa martxan jartzeko, eta, azkenean, lanpostu propioa sortzen du.

DEMAk Taldeka Digitala foru programaren deialdi berria ireki du otsailaren 8tik aurrera. Ekimen horren helburua, ekintzaile profila eta negozio baten ideia propioa duten pertsonek esparru digitalean autoenplegua sortzea eta ekintzaile horiei laguntzea da, geroz eta globalizatuagoa den munduan enpresa bat sor dezaten.

Hauek dira programan parte hartzeko betekizunak:

  • Bizkaian bizitzea.
  • Langabezian egotea edo egungo lana hobetu nahi izatea edo ikaslea izatea.
  • Adin nagusikoa izatea.
  • Ez da beharrezkoa teknologiarekin lotutako prestakuntza izatea.

Foru programa horrek ekintzaileak lehenengo unetik identifikatuko ditu; horiek, era berean, jakin beharko dute azkar mugitu behar dutela ekintzailetza tradizionalarekin alderatuta handiagoa den eremu batean. Arriskuak zure gain hartzeko gaitasuna izateaz gain, iniziatiba eta bezeroenganako orientazioa badituzu eta informazioa aztertzeko eta merkatu digitala ulertzeko gaitasuna baldin baduzu, Taldeka Digitalak zure helburuak lortzen lagunduko dizu.

Honakoak ikasiko dituzu:

  • Zure ‘startupa” martxan jartzeko ezinbesteko alderdiak identifikatzea.
  • Zure produktua kontzeptualizatzeko metodologia.
  • Zure proiektua defendatzeko tresnak erabiltzea.
  • Zure negozioa planifikatzea, garatzea eta handitzea.

Edizio berrian izena emateko epea otsailaren 8an hasiko da eta otsailaren 22an bukatuko da.

Taldeka Digitala martxoaren 1ean irekiko da modu ofizialean eta martxoaren 25ean bukatuko da. Azkenean programan parte hartuko duten pertsonek ikastaro batean parte hartuko dute astelehenetik ostegunera 10:00etatik 14:00etara. Prestakuntza saioak bukatzean, ekintzaileek proiektua defendatuko dute “Demo Day” delakoan; egun horretan, beraien negozio ideia defendatuko dute ekintzailetza digitaleko agenteen aurrean (enpresak, sustatzaileak, adituak, inbertsio funtsak, eta abar).

DEMA Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren menpeko Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentzia da, eta bertako zuzendaria Teresa Laespada foru diputatua da.

 

 

Turistei Euskadiren berri emateko “webapp” batek ENPRESARI lehiaketa irabazi du

DEMAk eta Enplegu Sailak 2019-20 enpresa-proiektuen lehiaketako sariak eman dituzte

 

Joan den asteazkenean, Rebeca López Llarenak XIX. Enpresari Programaren lehen saria jaso zuen Bilboko Azkuna Zentroko Auditorioan. Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak DEMA agentziaren bidez sustatutako programa honetako lehen saria Galdakaoko Andra Mari LH Zentrora joango da Kaixo Euskadi”-ri esker, euskal kulturari buruzko informazioa aurkitu edo Erkidegoaren barruan hainbat jarduera bilatu nahi dituzten turistei zuzendutako webapp bat. Aplikazioak ibilbideen, tailerren, ekitaldien agendaren, tokiko merkataritzaren edo artisautzaren berri ematen du. 

(gehiago…)

Dena prest ENPRESARI programako enpresa-ideia eta -proiektuen lehiaketaren sari-banaketarako

Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak sustatzen duen DEMA Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziaren bidez, Bizkaiko Lanbide Heziketako finalisten ahalegina eta asmamena sarituko duen En-presari programaren ideia eta enpresa-proiektuen lehiaketako 19. sari-banaketa antolatu du asteazken honetanirailaren 9an, 19:00etan, Bilboko Azkuna Zentroko auditorioan. 

(gehiago…)

Bizkaiko ekintzailetzaren hitzordua, Bilbon

“Gure lurraldeko talentu ekintzaileari ahalik eta erraztasun gehien eman behar dizkiogu gaur hemen elkartu garen erakundeek eta entitateek”. Hitz horien bidez ekin zion Teresa Laespada Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatuak Sarekin – Bizkaiko Ekintzailetzaren Sarea osatzen duten erakundeen arteko osoko bilkurari. DEMA Bizkaiko Enplegu eta Ekintzailetza Agentziaren bidez kudeatutako proiektua da Sarekin. Adela Balderasek gidatutako jardunaldia gaur egin da San Mames estadioan, Bilbon, Bizkaiko ekintzailetzaren arloko arduradunen aurrean, eta bertan, sarearen hastapenak eta mugarri nagusiak izan dituzte hizpide.

(gehiago…)

Berdintasunerako bere I. Plana 2019-2022

DEMA Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak genero berdintasunerako bere I. Plana (2019-2022) jarri du martxan, eta horren bidez, besteak beste, sexua, genero identitatea, sexu orientazioa, jatorria, adina eta dibertsitate funtzionala direla eta emandako bazterkeriak lekurik izango ez duen ingurune bat bermatu nahi die bai erakundea osatzen duten kideei bai zerbitzuen erabiltzaileei.

(gehiago…)

Irekita dago Taldeka Digitala programarako izen-ematea

DEMA Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak, C2b-rekin batera (proiektu teknologiko eta digitalak sustatzen dituen enpresa sustatzailea) beste deialdi bat egin du Taldeka Digitala proiekturako. Programaren xedea beraien enpresa propioa sortzeko aukera ikusten duten profil ekintzaileko pertsonen autoenplegua mundu digitalean sustatzea da.

(gehiago…)