Actualidad DEMA

Aldundiak autoenpleguan eta ekintzailetzan egindako inbertsioarekin urtero mila enpresa baino gehiago sortzen laguntzen du

Teresa Laespada eta Marivi Riol

Teresa Laespada eta Marivi Riol

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak iaz 1.171 enpresa eta 1.259 enplegu sortzeko laguntza eman zuen. Hiru urteren ondoren, enpresa horien % 78k martxan jarraitzen du.

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak autoenpleguan eta ekintzailetzan egindako inbertsioarekin urtero mila enpresa baino gehiago sortzen laguntzen du.
Zehazki, sail horren arduraduna den Teresa Laespada foru diputatuak Batzar Nagusien Batzordean gaur azaldu duenaren arabera, iazko laguntza ekonomikoarekin 1.171 enpresa eta 1.259 enplegu zuzen sortu ziren.
Ekintzailetza ekimenen dekretuaren barnean (Enpresak martxan jarri eta sortzeko laguntzen 2. lerroan) 5.000 eta 15.000 euro arteko laguntza zuzenak ematen dira enpresak martxan jartzeko. 2022an 5.590.000 euroko aurrekontu partida dago, hasiera batean iaz helburu horretarako bideratutako zenbatekoarekin alderatuta, 200.000 euro baino zerbait gehiago.
Iaz ezarri zen beste berritasunetako bat da hartzaileak gehitzea izan da. Horren bitartez lortu nahi dena da prekarietate egoeran dauden pertsonentzat errazagoa izatea negozio berri bat sortu eta kalitatezko enplegua lortzea.
2015etik aurrera Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak autoenplegu eta ekintzailetzako 7.036 proiektu sortzeko laguntza eman du, eta 7.858 zuzeneko lanpostu sortu dira. Lanpostu gehienak emakumeek bete dituzte (% 52) eta adinei dagokienez, % 24 30 urte baino gutxiagoko gazteak izan dira eta % 28 45 urte baino gehiagokoak.

 

ENPRESEK BIZIRAUTEA

Negozioen biziraupenari dagokionez, iazko datuen arabera, aurreko bi urteetan sortutakoen % 84k martxan jarraitzen zuen, eta hiru urte lehenago sortutakoen % 78k. Horrek esan nahi du “enpresa proiektu sendoak eta erresilienteak direla”.
Laespada diputatuak azpimarratu du sailak “bermedun ekintzailetza sustatzen duela”, eta “prestakuntza, aholkularitza eta laguntza” eskaintzen dituela. Horretarako, norgehiagoka bidez laguntzak ematen dituzte eta lankidetzan eta koordinazioan jarduten dute Bizkaiko ekintzailetza ekosistemarekin.
Era berean jakinarazi du “bideragarriak diren ekintzailetza ekimenak ez direla ezerezean geratu behar”. “Ezin dugu alferrik galdu errelebo faltarengatik negozio errentagarriak itxi behar dituzten proiektuen gizarte kapitala, ekonomikoa eta ezagutzena”, gehitu du.
Bere ustez, ekintzailetzaren eta autoenpleguaren alde egiten duten horrelako ekintzak foru sailak bultzatzen dituen besteen konturako enplegu programei gehitzen zaizkie, eta horietan ezinbestekoak dira besteak beste proiektu bideragarriei laguntza zuzenak ematea, kultura ekintzailea sustatzea eta ekintzailetza kolektibo zaurgarriak gizarteratzeko tresna gisa promozionatzea.
Ondoren esan du politikak eta inbertsioak ekintzailetza kolektibo berrietara hedatzeko egiten ari direla (langabetuak, enplegua hobetu nahi dutenak eta berrekintzaileak), besteak beste enpresa finkatzea helburu duten proiektuen biziraupena zaintzen dutela eta berrekintzailetza bezalako arloak gehitu dituztela (enpresa transmisioa), adibidez orain dela gutxi aurkeztu duten NegoziOn bezalako programekin. Ekimen Ekintzaileen Dekretuan guztira 7,14 milioi euro daude.
Foru Sailaren jarduera hori guztia babesten eta osatzen du Enpleguaren eta Ekintzailetzaren Foru Agentziak -DEMA-. DEMA ezinbesteko tresna da Bizkaiko Foru Aldundiaren enpleguko politika aktiboak diseinatu eta egikaritzeko.
Laespadak ziurtatu du DEMA “finkatutako erakunde entzutetsua dela eta lantalde profesionala duela” eta “gaitasun handia dutela enpleguak defendatu, sustatu eta hobetzeko”.
Teresa Laespada eta Mariví Riol.

EMALAN PLUSek 30 emakumeren curriculum itsuak egin ditu Bizkaiko enpresetan hautaketa-prozesuak hasteko

  • EMALAN PLUS programak langabezian edo enplegua hobetzen ari diren 50 urtetik gorako 30 emakumeri ematen die arreta, betiere Bizkaian erroldatuta badaude eta erantzukizuneko lanpostu kualifikatuetan esperientzia frogatua badute.
  • DEMAk CEBEKekin eta FVEM, AVEQ-KIMIKA, CECOBI eta ASCOBI sektore-elkarteekin lan egiten du programa horretan, eta Bizkaiko enpresen lanbide-profilen beharrak ezagutzen dituzte, eta egindako curriculum itsuak hainbat enpresatara hurbiltzea ahalbidetzen dute, hautaketa-prozesuak hasteko.

EMALAN PLUS programan parte hartzen duten 30 emakumek enplegua bilatzeko edo hobetzeko ibilbidearekin jarraitzen dute, curriculum itsuak eginez, lan-kontratu berri bat lortzeko hautaketa-prozesuak hasteko aukera emango dietenak.

Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailak, DEMA Enpleguaren eta Ekintzailetzaren Foru Agentziaren bitartez, 50 urtetik gorako emakume langabetuei zuzendutako Laneratzearen aldeko Laguntza Integraleko programa hau gauzatzen du, erantzukizuneko lanpostu kualifikatuetan egiaztatutako lan-esperientzia badute, hala nola zuzendaritzetan, buruzagitzetan, erdi-mailako kargudunetan edo edozein espezialitatetako lanpostu teknikoetan.

Programaren bigarren fasea da, eta jarraipena ematen die parte hartzaile bakoitzak enplegu profesional, integral eta intentsiborako laguntza duen 8 hilabeteetan egin diren lehen urratsei. Garatu diren lehen ekintzak lan-aktibaziora, trebetasun pertsonalen garapenera eta lan-orientaziora bideratu dira, banakako eta taldeko aldizkako saioen bidez.

Programaren bigarren fase honetan, lana bilatzeko ibilbideen jarraipen eta laguntza pertsonalizatua egin da. Horretarako, curriculum itsu bat idatzi da, emakumeei hautaketa-prozesuetarako sarbidea emango diena. Ildo horretan, DEMA CEBEK Bizkaiko Enpresarien Konfederakuntzarekin lankidetzan ari da programa honetan, Bizkaiko enpresa-sarearen agente adierazgarriena baita FVEM, AVEQ-KIMIKA, CECOBI eta ASCOBI sektore-elkarteekin ere.

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatuak, Teresa Laespadak, ohartarazi du “akatsa litzatekeela emakume horien esperientzia profesionala galtzea. 50 urtetik gorako pertsonek oraindik urte dezente dituzte egiteko ibilbide profesionalean eta askotan une profesional onenean aurkitzen dira eta ezagutza eta gaitasun jakin argiak izaten dituzte, eta bidezkoa da horiek aitortzea eta balioestea. Paradoxikoki, pertsona horiek zailtasun handiagoak dituzte laneratzeko, eta emakumeen kasuan, lanera iristeko oztopo bikoitza dute, erantzukizuneko postuetan adinaren eta emakume izatearen aurreiritzi bikoitzagatik”, esan du.

LaborLan III, eman urrats bat enplegurantz

Laborlan 3 banner

LaborLan programaren hirugarren edizioa jarri dugu martxan, parte hartzen dutenen kualifikazioa eta laneratzea bilatzen dituen bitariko programa.

Zertan datza LaborLan III?

LaborLan III programa osoa da eta laguntza integrala, formazio espezializatua eta esperientzia profesionala eskaintzen dizkizu, sektoreko enpresetan lan kontratua barne, formazioan zehar ikasitakoa praktikan jartzeko.

Zer aurkituko duzu programan?

  • Lan-orientazioa
  • Programak irauten duen bitartean laguntza
  • Zure gaitasun pertsonalen araberako gaitze pertsonalizatua
  • Formazio espezializatua
  • Esperientzia profesionala, lan kontratuarekin

Zergatik eskaintzen ditu LaborLan programak espezialitate desberdinak?

Programako parte hartzaile guztien enplegagarritasuna hobetzea eta ahalik eta epe laburrenean lanpostua topatzea da gure helburua. Horretarako, aurretiko ikerketa egin dugu, pertsonal kualifikatu gehien behar duten sektoreak identifikatzeko helburuz. Horrela, hirugarren edizio honetan sei ibilbide desberdin eskaintzen ditugu:

Laborlan 3:Sector rehabilitación sostenible Laborlan 3: Sector cuidados a las personas Laborlan 3: Sector Obra Civil
Laborlan 3: Sector Salvamento y socorrismo Laborlan 3: Sector Agrícola Laborlan 3: Sector Tecnología

Egin klik sektore bakoitzean eta informa zaitez nola parte hartu LaborLan III programan!

 

“Sarekin Week” ekimenaren II. edizioari amaiera ematen diogu. 2.950 inskripzio baino gehiago lortu dira

t

Baieztatu egin da Ekintzailetzaren Astea “Bizkaiko komunitate ekintzailearen erreferente nagusia” dela.

 

Bizkaiko Ekintzailetzaren astea, “Sarekin Week” ekimenaren bigarren edizioa ostiral honetan, abenduaren 3an, itxi da, eta parte-hartze handia izan du nagusiki online garatutako jardueretan.

Aste osoan zehar -joan den astelehenean Bilboko Iberdrola Dorrean egindako aurrez aurreko kongresuarekin hasi zenetik- bost egun hauetan egin diren hogeitik gorako hitzaldi, solasaldi, adituen tailer, ekintzaileen testigantza eta eztabaida-mahainguruetan 2.951 inskripzio baino gehiago izan dira. Lehenengo edizioko inskripzio kopurua gaindituz.

Horrela baieztatu egin da Sarekin Week Lurralde honetako ekintzailetzaren erreferente nagusia dela, eta Bizkaiko ekosistema ekintzailea osatzen duten pertsonei positiboan eragiteko eta laguntzeko tresna aparta dela.

Kongresuaren inaugurazioan guztira 450 pertsonek eman zuten izena eta bertan Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko diputatuak, Teresa Laespadak, “enpresa-eredu eta ekintzailetza berriaren aldeko” apustua egin zuen”, jarduera ekonomikoak pertsonengan eta kliman duen eragina kontuan hartuko duena. “Inpaktua eta arima dituen ekintzailetza”, laburtu zuen.

Foru Aldundiarekin batera “Sarekin Week” antolatzen duen DEMAk, Enplegu eta Ekintzailetzako Foru Agentziak, aurrez aurreko biltzarraz gain guztira bost ekitaldi gehit ditu programan jasotako 25etatik: horietako bi klima-aldaketarekin lotuta egon dira, eta bana hirien eraldaketarekin, ekiteko garaian negozio-planak duen garrantziarekin eta ekiteko formula gisa hartzen den enpresa-transmisioarekin. Horiek guztiak Iñaki de Rojok,  komunikazio korporatiboan espezializatutako kazetariak, aurkeztu eta moderatu ditu.

Gainera, Ekintzailetzaren Astean Aholkularitza Zerbitzu pertsonalizatua, espezializatua eta doakoa jarri da izena eman duten pertsonen eskura. Horrela, ehun kidetik gora dituen Bizkaiko Sarekin Sareko erakunde eta eragileek aukera izan dute ekintzaileei euren baliabide guztiekin laguntzeko eta aholkuak emateko. Lehen edizioan bezala, Sarekin Weekek ere «matchmaking» formula arrakastatsua erabili du  ekintzaile izateko urratsa eman nahi duten pertsonak   antolakuntzekin, start-upsekin, enpresekin, enpresa txiki eta ertainekin eta autonomoekin harremanetan jartzeko  lankidetzei ekiteko, negozioak bultzatzeko edo harreman-sarea zabaltzeko.

“Sarekin Week” ekimenaren II. edizioa baliagarria izan da Sare gisa indartzeko eta ekimen hau Bizkaiko komunitate ekintzailearentzat erreferentzia gisa sendotzeko. Aste  hau funtsezkoa izan da geure artean joerei eta gure  Lurralderako nahi dugun  ekintzailetza motari buruzko eztabaidei ekiteko. Belaunaldi berriei zer ekintzailetza mota helarazi nahi diegun eztabaidatzean jarri dugu arreta: Helburua duen ekintzailetza, inpaktua duena, gizartea eta ingurumena eraldatuko dituena” azpimarratu du Mariví Riolek, Enplegu eta Ekintzailetzako Foru Agentziako zuzendari-kudeatzaileak.

‘Sarekin Week’ II. edizioa ekimena gizartean eta ingurumenean balioa sortuko duen ekintzailetzaren alde agertu da

  • Bizkaiko komunitate ekintzailearen jarduera naguzian parte hartzeko 450 lagunek izena iadanik eman dute eta jarduera ezberdinetan dauden inzkripzioak 2670 baino gehiago dira
  • Gaur jarri da martxan Sarekin Week astea, aurrez aurre eta online egindako kongresu batekin. Hala, gaurtik ostiralera bitartean hainbat jarduera garatuko dira, “streaming’ formatuan
  • Ekintzailetzaren aste honetako jarduera guztia www.sarekinweek.eus webgunean jarraitu ahal izango da. Sarekin Sareak, zehazki, gure lurraldean ekintzailetzaren alde lan egiten duten ia ehun eragile biltzen ditu
  • Laespada: “Eragina duen ekintzailetza, bihotza duena”

Gaur hasi da ‘Sarekin Week’ bigarren edizioa izeneko ekintzailetzaren astea, kongresu batekin (aurrez aurre eta online), gizartean eta ingurumenean balioa sortuko duen ekintzailetzaren aldeko apustua indartzeko.

Ekintzailetzaren aste hau, Enplegu eta Ekintzailetzaren Foru Agentziaren –DEMA– laguntzarekin garatu dena, Sarekin Sarearen jardueren barruan kokatzen da. Sare horretan, zehazki, Bizkaian ekintzailetzaren ale diharduten ehun eragile inguru daude. Ekintzailetzaren aste honen jarduera guztia www.sarekinweek.eus webgunean jarraitu ahal izango da.

Gaur goizeko kongresuaren inaugurazioan, Teresa Laespada Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru-diputatuak berariaz gogorarazi du ekintzailetzan aritzeak “arriskuak hartzea” eta “ziurgabetasunez aritzea” dakarrela. Gaineratu duenez, enpresa-ekimen berri hauen atzean “aurpegiak daude, ekintzailetzan aritzeko arrazoiak dituzten pertsonak. Kalkulu-orriak eta euroak, baina, batez ere, ilusioa”.

Era berean, Bizkaia “lurralde ekintzaile” bihurtzeko asmoa duenez, “enpresa eta ekintzailetzaren eredu berri baten” alde apustu egiteko beharra azpimarratu du. Eredu horrek, gainera, kontuan hartu beharko du jarduera ekonomikoak pertsonengan eta kliman duen eragina.

“Herritarrek eredu berri bat behar dute. Gizatiarragoa. Gizarte-erantzukizuna ondo dago, baina mugatua da; ez da aski. Irabazi-asmoa duten enpresak, inklusiboak eta ekologikoak behar dira. Onurak ez ezik, gauza gehiago lortu nahi dutenak. Gauza asko gehiago”, gehitu du.

Horrenbestez, “bihotza” duen ekintzailetza aldarrikatu du, eta, hori lortzeko, eremu publikoaren babesa eta laguntza ezinbestekoak dira, baldin eta balioa sortu nahi bada bai enpresan, bai haren inguruan (kultura, gizartea, ingurumena edo ekonomia).

Bestalde, nabarmendu duenez, erakunde publikoek eta ekintzailetzaren aldeko gainerako eragileek lan handia egin behar dute, “bideragarria eta desiragarria den ezein ekimen gauzatu gabe geratu ez dadin”, babes faltagatik.

Hori horrela, eta bere Saileko aurrekontuko zenbateko batzuk aipatuz, gogorazi du datorren urterako enplegu-politiken partida % 10,3 igoko dela ekitaldi honetako partidaren aldean; igoera hori % 41era igotzen da, baldin eta 2016. urteko foru-aurrekontuak hartzen badira erreferentziatzat.

 

KONGRESUA

Kongresua Iberdrola Dorrean egin da, Ana Fernández Laviada Espainiako Ekintzailetzaren Behatokiko buruaren hitzaldiarekin. Era berean, María Sáiz Santos Ekintzailetzaren Euskal Behatokiko buruak ere parte hartu du.

Zegaitik ekiten da? Beharragitik, aukeratik… batez ere gaur egun bizitza bilatu nahidute motibazioa nagusi gisa, Fernandez Laviadak esan du.

Sarekin Weeken eta bere eragile eta erakundeen sarearen helburu nagusia, izan ere, ekintzaileen enpresa proiektu eta ideietan laguntza, orientazioa, eta, azken batean, babesa ematea da, ideia horiek aurrera irten daitezen. Hamar pertsonatik hiruk beharragatik ekiten du.

Bestalde, María Saiz Santos-ek adierazi du Euskadin biztanleriaren %5,5a Estatuko batez bestekoaren gainetik ari dela ekiten. Pandemian puntu erdi egin du aurrera, baina nabari da datozen urteetan ekiteko gogoa gutxitu egin dela.

Carlos Riosek –ekintzailea, Real Fooding mugimenduaren sortzailea-  kongresuan ere parte hartu du.

Bizkaiko komunitate ekintzailearen jarduera naguzian parte hartzeko 450 lagunek izena iadanik eman dute eta jarduera ezberdinetan dauden inzkripzioak 2670 baino gehiago dira

Aste osoan zehar, online formatuan, ‘streaming’ bidez, ekintzailetzaren munduko berrikuntza ugari azaleratuko dira: merkatuaren joerak eta horiek sortzen dituzten merkatu aukerak. Bost egun hauetan, konferentziak, adituen tailerrak, eta eztabaidatzeko eta lekukotzak partekatzeko mahai-inguruak egingo dira.

Edizio honetan, gainera, Aholkularitza Zerbitzu pertsonalizatu, espezializatu eta doakoa jarri da izena eman duten pertsonen esku. Hala, Bizkaiko Sarekin Sarea osatzen duten ehun erakunde horiek laguntza eta aholkularitza emango dizkiete ekintzaileei, beren baliabide guztien bidez.

Sarekin Weeken lehen edizioan (pandemia betean) 68 hitzaldi, 30 ekitaldi, 1.740 bisualizazio eta 175 matchmaking baino gehiago egon ziren. Guztira, 2.824 inskripzio egin ziren.

 

 

Zabalik daude jada SAREKIN WEEK-Bizkaiko Ekintzailetzaren Astearen II. ediziorako izen-emateak

Sarekin Week 2021 Bizkaiko Ekintzailearen Astearen II. edizioko egitaraua kontsultatzeko moduan dago jada, eta izena ere eman dezakezu. Aurten, helburu bat duen ekintzailetza izango da ardatz nagusia, gizartean, ingurumenean… eragin positiboa duen ekintzailetza.

 Ekintzailetzari laguntzeko Sarekin sarearen helburua laguntza, orientazioa eta gomendioak ematea da; azken batean, eskura ditugun baliabide guztiekin laguntzea, zuen enpresa proiektuak gauzatu daitezen.

Asteari hasiera emateko, Irekiera Biltzarra azaroaren 29an izango da, Iberdrola dorrean; askotariko gaiak lantzeko luxuzko hizlariak izango ditugu eta jardunaldi biziki interesgarria izango dela esan dezakegu. Parte hartu nahi izanez gero, dela presentzialki, dela online, izena eman behar da nahitaez.

Arratsaldean hasiko da jardueren egitaraua, eta etenik gabe luzatuko da aste osoan, 09:00etatik 18:00etara bitarte. Merkatuko joerei eta sortzen dituzten negozio-aukerei buruz hitz egingo dugu hitzaldi interesgarrietan, adituen tailerretan eta eztabaidarako mahai-inguruetan, eta ekintzaileen lekukotzak inspirazio-iturri izango dira zuretzat, proiektua martxan baldin baduzu edo oraindik negozio-aukera bat bilatzen ari bazara.

Gainera, Aholkularitza Zerbitzu pertsonalizatua eskaintzen dizugu, espezializatua eta doan. Bizkaian Sarekin sarea osatzen dugun 100dik gora erakundeek ekintzailetzari laguntzeko geure baliabide guzti-guztiak jarriko ditugu zure esku. Zure kasuari buruzko kontsultarik egin nahi izanez gero, hautatu entitatea eta egin zure kontsulta online.  Hautatutako entitateko kide bat zurekin harremanetan jarriko da, planteatu duzun gaiari erantzuteko.

Eta ez ahaztu! Networking-a funtsezkoa da! Aste osoan egongo da aktibo Matchmaking dinamika, balizko laguntzaileekin, hornitzaileekin edo bezero potentzialekin kontaktua egin ahal izan dezazun. Zeren, ez ahaztu, zure kontaktu-sarea zenbat eta handiagoa izan, orduan eta aukera gehiago izango baitituzu arrakasta lortzeko.

Izena emateko epea zabalik dago jada

Kontsulta itzazu EGITARAU OSOA eta IZEN-EMATEAK sarekinweek.eus webgunean.

sarekinweek.eus

Beraz, gogoan izan: zeu ere arimadun ekintzailetzaren aldekoa baldin bazara, ezin duzu hutsik egin! Gorde ezazu azaroaren 29tik abenduaren 3ra bitarteko astea!

II ‘Sarekin Week’, Bizkaiko Ekintzailetzaren Astearen atarian

Hasiak gara, jada, Bizkaiko Ekintzailetzaren Astearen beste edizio bat prestatzeko lanetan. Aurten, II Sarekin Week 2021 ekitaldiaren ardatza gure ingurunean inpaktua duen ekintzailetza izango da, eta interes handiko gaiak landuko dira, hain zuzen ere, askotariko proiektuen bitartez, haien talentua eta sentsibilitatea inguruko gizartearen zerbitzura jartzea erabakitzen duten ekintzaileentzat.

Azken batean, hitzaldiak eta tailerrak antolatu ditugu adituekin, mahai-inguruak eztabaidarako eta ekintzaileen lekukotzak jasotzeko, zuretzat inspirazio iturri izan daitezen zure asmoa ekintzailetza proiektu bat abiaraztea bada, zure ingurune hurbilean eragin positiboa izatearren.

Laster iragarriko dugu egitarau osoa, eta izena emateko epea ere zabalduko dugu; beraz, zeu ere arimadun ekintzaile izatekotan bazaude, ezin duzu hutsik egin!

Gorde ezazu azaroaren 29tik abenduaren 3ra bitarteko astea.

Zure zain gaude.

Sarekin Sarearen osoko bilkura Bizkaiko ekintzailetzaren lankidetza-ekosisteman aurrera egiteko bildu da

Plenario Red Sarekin

Usteen arabera hilabete honetan irekitako prozesua abenduan amaituko da, ‘Sarekin Week’ ekimenaren II. edizioarekin.

Laespada: “Inor atzean ez uzteko bermea, inor kanpoan ez uzteko”.

Riol: “Ekintzailetzaren Astea Bizkaiko komunitate ekintzailearen erreferentzia gisa finkatu nahi dugu.”

Bizkaiko foru-erakundeek ekintzailetzaren inguruan sortutako Sarekin Sareak, eragileen ekosistemak, osoko bilkura presentziala egin du ostegun honetan Bilbon elkarlaneko ekosistemen garapenean sakontzeko prozesuaren barruan. Helburuetako bat Sare horren beharrak eta elkarguneak, indarguneak eta ahalmenak identifikatzea da eta, aldi berean, eragileak Sare horren inguruan mobilizatzea.

Prozesua urte amaierara arte luzatuko da eta ‘Sarekin Week’en ekitaldiaren II. edizioarekin amaituko da, Marivi Riolek, ekitaldia antolatu duen DEMA, Enplegu eta Ekintzailetza Agentziako zuzendariak, aurreratu duenez.

Saioan Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Bizkaiko foru diputatua, Teresa Laespada, izan da; diputatuak lurraldeko ekintzailetzaren aldeko apustu garbia berretsi du, ekimen ekintzaile bat bera ere bidean gera ez dadin berak zuzentzen duen erakundeak laguntzarik ematen ez diolako.

Teresa Laespada

Teresa Laespada (Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Bizkaiko foru diputatua)

Diputatuak adierazi duenez, “gizarteak pertsona guztiak behar ditu, pertsona horien gaitasunen % 100, talentuaren % 100”. “Eta hau bermea da inor atzean ez uzteko, inor kanpoan ez uzteko”, gaineratu du.

Gainera, “herritarrek beste ekintzailetza eredu gizatiarrago bat eskatzen dute” zehaztu du eta beraz, ikuspegiak eta konpromisoak “merkatu balioa sortzeaz haratago doan ekintzailetza” behar dute: “balio soziala sortzearen aldeko apustua egiten dugu”.

“Dei diezaiogun baliodun ekintzailetza, helburuak, arima, zentzua edo inpaktua dituena. Enpresaren zeregin sozialaz jabetzen den ekintzailetza”, azpimarratu du.

Ekitaldian Sarekin Sarearen jardueraren balantzea egin da, Bizkaiko Lurraldeko Sareko ekintzailetza-eragileen lankidetza-ekosistema honen sendotasuna azpimarratuz. Saioak, halaber, Sarearen beharrak eta helburuak identifikatzeko balio izan du.

Prozesu honetan, Antonio Gonzálezek eta Manuel Rodriguezek (Impact Hub-ekoek) eta Pablo Ocañak (Urbegi TGN – The Global Network-ekoak) osoko bilkuran partekatutako hausnarketak baliagarriak izan dira Sarekin Sarea bezalako ekosistema kolaboratiboen garapena aurkezteko. Hiru hizlari hauen ekarpenak indartu egin dira Sarearen egungo egoera aztertzeko eta etorkizuneko beharrak eta asmoak identifikatzeko antolatu diren hainbat lan-mahaitan parte hartzeko dinamiken bidez.

 

‘SAREKIN WEEK’

Beste alde batetik, Marivi Riolek, DEMA foru agentziako zuzendari kudeatzaileak, ‘Sarekin Week’ Bizkaiko Ekintzailetzaren Astearen II. edizioaren eduki eta helburu batzuk aurreratu ditu. Ekitaldi hori urte amaieran egiteko ustea dago; azaroaren 29tik abenduares 3ra.

Riolek azaldu duenez, 2020an egin zen ‘SarekinWeek’ Ekintzailetzaren Asteak erakutsi zuen Bizkaiko Eragileen Sarea “indartsuagoa eta eraginkorragoa” dela “elkarlanean lan eginez, baliabideak eta zerbitzuak partekatuz”, horrela  “gure ahalegin honen erdigunea diren Bizkaiko ekintzaileei zerbitzu hobea emateko”.

“SarekinWeek’ ekimenaren II. edizioak Sare gisa indartzeko balioko du; gure xedea ekitaldi honek Bizkaiko komunitate ekintzailearentzat duen erreferentzia-izaera finkatzea da. Gure lurraldeko ekintzailetzaren joerak eta etorkizuna aztertzeko eta eztabaidatzeko aste garrantzitsua da. Belaunaldi berriei zer ekintzailetza helarazi nahi diegun eztabaidatzean jarriko dugu arreta: inpaktua izango duen ekintzailetza, gizartearen eta ingurumenaren eraldaketa eragingo duena “, azpimarratu du.

Ostegun honetan Bizkaia Aretoan (UPV/EHU) egin den osoko bilkura presentziala osatzeko hiru tailer egingo dira datozen hilabeteetan, hauek ere presentzialak: lehenengoak ekintzailetza-ekosistemak aztertuko ditu, bai eta Bizkaian nola sustatu ere; bigarrenean, elkarlan-sarea osatzen duten eragileekiko komunikazio- eta lankidetza-prozesuak ezarriko dira; eta, hirugarrenean, komunitateak eta lankidetza izango dira ardatz, horiek baitira etorkizuneko gakoak.

Bizkaiko Foru Aldundiak ekintzailetzaren alde azken urteotan garatu duen foru-estrategia Espainiako Gobernuak Espainia Puede Planean garatu duen politikarekin bat dator. Plan horren arabera pandemiari aurre egiteko baliabideen % 17 (72.000 milioi 2023ra arte) herrialde honetako industriaren ekoizpen-sarea modernizatzera eta Espainia Nazio Ekintzailea Estrategia bultzatzera bideratuko dela aurreikusten da.

‘Sarekin Week’ ekimenaren I. edizioan -pandemia betean egin zena 2020ko urrian- antolatzaileek ezarritako bi helburuak bete ziren. Alde batetik, pertsona ekintzaileak eta haien ideiak Bizkaiko lurraldean laguntza eman diezaieketen erakundeekin harremanetan jartzea, errealitate bihur daitezen. Gainera, ekintzailetzaren asteak Bizkaian ekintzailetzaren inguruan sortutako ekosistemaren dinamismoa erakusteko balio izan zuen: pertsona guztientzako topagune eta aholkularitza pertsonalizatua emateko tokia, garai hartan zalantzak nagusi izan arren eta, neurri txikiagoan, baita Covid-19ak eragindako pandemiaren ondorioz enpresa berri bat sortzea erabaki duten edo erabakiko duten pertsonentzako esparrua ere.

Lehen edizioan, aurrez aurreko biltzarraz gain, 68 hizlarik baino gehiagok parte hartu zuten, eta 30 ekitaldi, 1.740 bistaratze eta 175 matchmaking egin ziren. Guztira, 2.824 inskripzio egon ziren.

‘Sarekin Week’ ekimenaren I. edizioak ekintzaileen komunitatearen barruko jarduera % 15 handitzea ekarri zuen eta webguneak 4.299 erabiltzaile izan zituen guztira, 5,276 saiorekin, eta 14.469 orrialde ikusi ziren.

Mariví Riol, DEMA foru agentziako zuzendari kudeatzailea

 

Abian da Laborlan enplegu-prestakuntza programaren bigarren edizioa, 111 pertsona biltzen dituena

TERESA LAESPADA LABORLAN II DEMA

Teresa Laespada: Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Foru Diputatua.

 

  • Guztira 73 pertsonak izan dute kontratudun lan-esperientzia bat programaren lehen edizioan, eta, ondoren, 23k lortu dituzte kontratuak Laborlanetik harago.
  • Bigarren edizioak lau hilabetera arteko lanaldi osoko lan-esperientzia izango du sei sektore ekonomikoko enpresetan.
  • Teresa Laespada: “Enpresei estu lotutako programa egin nahi genuen, sorteen ziren unetik bertatik.  Programa pertsonalizatua, neurrira egina, garien eta denboren arabera doitua.  Beharrak enpresen arazo, proiektu, aldaketa eta bilakaeran sortzen direlako”.

Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu eta Ekintzailetzaren Foru Agentziak (DEMA) sustatutako LaborLan enplegu eta prestakuntzarako programa mistoaren bigarren edizioa abian jarri da aurten sei sektore berrietan prestakuntza- eta lan-esperientzia garatuko duten 111 pertsona aukeratuta.

Programaren edizio berri honetan, Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Foru Sailari lotutako agentzia honek hautatutako sei sektoreak honako hauek dira: Nekazaritza, Bioosasuna, Eraikuntza, Zaintzen Ekonomia, Basogintza, Galdaketa eta Metala.  Parte hartzen duten enpresek (guztiak Bizkaian kokatuak) konpromisoa hartzen dute programa honetan esku hartzen duten ehun pertsona luzeri lan-esperientzia bat —gehienak programak berak finantzatutako kontratuarekin— eta tutore baten figura duen laguntza eskaintzeko.

Laborlanen bigarren edizio honetarako hautatutako 111 pertsonek parte hartu dute gaur goizean izandako topaketa batean; ekitaldi horretan parte hartu duten beste eragileak honakoak izan dira: Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Foru Saileko diputatu Teresa Laespada, Urdaiabaiko ekintzaile eta arraunlari ohi Eneko van Hoerenbeke (Conquistador del Fin del Mundo saioaren 2005eko lehen edizioaren irabazlea), enpresa eta erakunde laguntzaileak, eta DEMAko zuzendari kudeatzaile Mariví Riol.

Laespada diputatuak adierazi duenez, Laborlanen lehen edizioa pandemiaren urtean jarri zen martxan, “Tsunamiaren erdian”, eta 112 pertsonari lagundu zien, besteak beste, psikologian, fabrikazio mekanikoan, gozogintzan, programazioan eta garraioan.

“Enpresei estu lotutako programa egin nahi genuen, sorteen ziren unetik bertatik.   Programa pertsonalizatua, neurrira egina, garien eta denboren arabera doitua.  Beharrak enpresen arazo, proiektu, aldaketa eta bilakaeran sortzen direlako.  Programa misto bat, prestakuntza eta lanbide-esperientzia dituena, iraupen aldakorreko lan-kontratu baten bidez.  Ekintzara bideratua. Praktikoa. Eta tutoreen laguntzaz ibilbide osoan”, azaldu du.

Ildo horretan, pandemiaren oztopoak eta uholdeak gorabehera, “73 pertsonak bi eta hiru hilabete arteko esperientzia profesionalak izan zituzten lanaldi partzialean 56 enpresatan”, eta horietatik 23k, gutxienez, kontratazio berriak lortu dituzte Laborlandik harago.

Laespadak gaineratu duenez, Laborlanek “langabeei laguntzen die modu integralean”.  “Ez da enplegu programa bat gehiago, prestakuntza, amaierara arteko laguntza, lan-kontratu baten bidezko esperientzia profesionala eta enpresetara hurbiltzea eskaintzen dituen programa bat baita”, azpimarratu du.

KONTRATUDUN LAN-ESPERIENTZIA

Lan-esperientzia lanaldi osoko aldi baterako lan-kontratu baten bidez gauzatuko da, gehienez ere lau hilabetez.  Kontratuak 2021eko urriaren 31ra arte iraungo du, gehienez ere. Programa Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak finantzatzen du; 1.335.000 euro guztira.

PANEL 2 LABORLAN II DEMA

José Luis Fuente, Iñaki Urresti, Mertxe Arribas, Karmele Acedo, Patricia Gutiérrez e Iñigo Bilbao.

 

Laborlanen bigarren edizio hau sei sektoretan banatuta dago: Nekazaritza, Bioosasuna, Eraikuntza, Pertsonen Zaintzen Ekonomia, Galdaketa eta Metala.

  • Nekazaritza-sektorean Euskadiko Baserritar Profesionalen Nekazaritza Erakundearekin (ENBA) lankidetzan egin da, erakunde horrek baitu ordezkaritza handiena nekazaritza-sektorean Bizkaian. Guztira 29 lagunek hartuko dute parte.
  • Bioosasunaren sektorean Euskal Autonomia Erkidegoko Osasunerako Zientzia eta Teknologiako Enpresen Klusterrarekin egin da (Basque Health Cluster), gure lurraldean biozientzien eta osasunaren sektorean ordezkaritza handiena duen erakundea baita. Guztira 15 lagunek hartuko dute parte.
  • Eraikuntzaren sektorean enplegu-prestakuntzako programa bat sustatu da Bizkaiko Etxegile Sustatzaileen bazkunarekin (ASCOBI-BIEBA) lankidetzan. Guztira 20 lagunek hartuko dute parte.
  • Pertsonak Zaintzeko Ekonomiaren sektorean aurrera eraman da Gizarte Zerbitzu Integratuak kooperatiba-sozietatearen lankidetzarekin. Talde horrek gizarte-ekimeneko eta onura publikoko enpresak (SSI) biltzen ditu, sektore horretan Bizkaian ordezkaritza handiena duen erakundea baita. Guztira 20 lagunek hartuko dute parte.
  • Galdaketaren sektorean Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako galtzaileen Elkartearekin (AFV) koordinatu da, gure lurraldean sektorean ordezkaritza handiena duen erakundea baita. Guztira 12 lagunek hartuko dute parte.
  • Azkenik, 45 urtetik gorakoentzako metalaren sektorean (espezialitate industriala, elektronikoa eta aeronautikoa) Fundación Urbegi, lankidetzan sustatu da. Irabazi asmorik gabeko erakunde horren helburua da Bizkaian laneratzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonak sustatzea. Guztira 15 lagunek hartuko dute parte.
PANEL LABORLAN II DEMA

Asier Albisu, Víctor Maté, María Pascual, Javier Larrañaga, José Ignacio de la Peña y Marcial Alzaga.

 

Enplegu- eta prestakuntza-programa misto honetan parte hartu duten erakunde guztiak funtsezko eragileak dira beren sektoreen beharrak hautemateko eta, batez ere, lanbide-profilen eta -gaitasunen eskaintzaren eta eskariaren arteko doikuntza errazteko.

 

 

Sei dira Laborlan enplegu eta prestakuntza programaren bigarren edizioko sektoreak, eta izena emateko epea zabalik dago martxoaren 21era arte

Azkenik, LaborLan II programak sei sektoretan eskaintzen ditu laguntza integrala, prestakuntza eta esperientzia profesionala (kontratazioa eta guzti): Biomedikuntza, Pertsonen Zainketen Ekonomia, Nekazaritza sektorea, galdaketa, eraikuntza, eta –berrikuntza– seigarrena, metalaren sektorean sartu nahi duten 45 urtetik gorako langabeentzat, industria-, elektronika- edo aeronautika-adarretan.

Interesatuek martxoaren 21era arte eman dezakete izena

Teresa Laespada: “LaborLan ez da enplegu-programa bat gehiago: pertsonei enplegurantz laguntzen die eta prestakuntza eta esperientzia profesionala eskaintzen ditu lan-kontratu baten bidez”

Astelehen honetan, martxoaren 1ean, hasi da LaborLan programan izena emateko epea. Enplegu eta prestakuntzako programa misto hori Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren mendeko Enplegu eta Ekintzailetzaren Foru Agentziak (DEMA) sustatzen du.

Laburbilduz, enpleguaren arloko politika publiko horrek laguntza integrala eskaintzen die parte-hartzaileei, prestakuntza bat hautatutako sektorean, bai eta funtsezko zerbait ere, Covid-19aren pandemiaren ondoriozko krisi-une hauetan: lau hilabete arteko lan-kontratua eta -esperientzia eta Bizkaiko benetako enpresa-ehunera hurbiltzeko aukera.

Teresa Laespada foru diputatuak azpimarratu duenez, Laborlanek “langabeei laguntzen die” modu integralean. “Ez da enplegu programa bat gehiago, prestakuntza, amaierara arteko laguntza, lan-kontratu baten bidezko esperientzia profesionala eta enpresetara hurbiltzea eskaintzen dituen programa bat baita”, gaineratu du.

Gainera, azaldu duenez, eskulana behar duten sektoreetan egingo da, enpresa munduarekin batera egindako azterketa eta ebaluazioaren arabera.

Laborlanen bigarren edizio hau sei sektoretan banatuta dago: Biomedikuntza, Pertsonen Zainketen Ekonomia, Nekazaritza, Galdaketa, Eraikuntza eta Metala (adar industriala, elektronikoa eta aeronautikoa).

  • Biomedikuntzaren sektoreko programa Euskal Autonomia Erkidegoko Osasunerako Zientzia eta Teknologiako Enpresen Klusterrarekin egin da (Basque Health Cluster), gure lurraldean biozientzien eta osasunaren sektorean ordezkaritza handiena duen erakundea baita.
  • Pertsonak Zaintzeko Ekonomiaren programa aurrera eraman da Gizarte Zerbitzu Integratuak kooperatiba-sozietatearen lankidetzarekin. Talde horrek gizarte-ekimeneko eta onura publikoko enpresak (SSI) biltzen ditu, sektore horretan Bizkaian ordezkaritza handiena duen erakundea baita.
  • Nekazaritza-sektoreko enplegu- eta prestakuntza-programa Euskadiko Baserritar Profesionalen Nekazaritza Erakundearekin (ENBA) lankidetzan egin da, erakunde horrek baitu ordezkaritza handiena nekazaritza-sektorean Bizkaian.
  • Galdaketaren sektoreko programa Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako galtzaileen Elkartearekin (AFV) koordinatu da, gure lurraldean sektorean ordezkaritza handiena duen erakundea baita.
  • Eraikuntzaren sektorean enplegu-prestakuntzako programa bat sustatu da Bizkaiko Etxegile Sustatzaileen bazkunarekin (ASCOBI-BIEBA) lankidetzan.
  • Eta, azkenik, metalaren sektorea (industria-, elektronika- eta aeronautika-adarra), 45 urtetik gorakoentzat edo adin horretatik gorakoentzat, Urbegi Gizarteratzearekin lankidetzan diseinatu da. Irabazi asmorik gabeko erakunde horren helburua da Bizkaian laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonak sustatzea.

Enplegu- eta prestakuntza-programa misto honetan parte hartu duten erakunde guztiak funtsezko eragileak dira beren sektoreen beharrak hautemateko eta, batez ere, lanbide-profilen eta -gaitasunen eskaintzaren eta eskariaren arteko doikuntza errazteko.

Gaur egun bizirik dirau LaborLan I programak, iaz hasi zenak, eta beste sei sektore eta/edo lanbide hartzen ditu bere baitan: Gozogintza, Psikologia, Programazioa, Industria Fabrikazioa, Autobuseko Gidaria eta Fabrikazio Mekanikoa-Soldadura. DEMAren aurreikuspenen arabera, aurtengo maiatzean amaituko da enplegu eta prestakuntza programa mistoaren lehen edizioa

Informazio gehiago eta izen ematea

laborlan 11 euskera

Berrietan bilatu