Actualidad DEMA

Millennials 1000×1000 programa erdibidean. “Coach enpresatik erronka enpresara”

Joan den azaroan, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak, DEMA Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziaren bidez, abian jarri zuen Millennials 1000×1000 proiektuaren bigarren edizioa, unibertsitarioentzako programa berritzaile bat, lan merkatura ateratzear dauden graduko ikasle gazteak enpresen mundura hurbiltzea eta haien enplegagarritasuna hobetzea helburu duena.

(gehiago…)

Millennials 1000 x 1000’ programa pilotua gazteen eta enpresetako ordezkarien arteko topaketa batekin amaitu da.

‘Ez deitu millennial, deitu aukera’, izenburupean garatu den topaketak eman dio amaiera ‘Millennials 1000 x 1000’ programa pilotuari, curriculumetik kanpoko praktika programa berritzailea enpresen mundua eta gazte millennialak elkarrengana hurbiltzeko, gazteen enplegua lortzeko aukerak handitu ahal izateko.

Joan den otsailean jarri zen abian programa, eta ongi prestatuak dauden eta enplegua aurkitu nahian dabiltzan gazteei zuzendua dago, Millennial deituriko belaunaldiko gazteak, hauxe da, enplegurako motibazio eta gaitasun bereziak eta aurreko belaunaldien aldean guztiz bestelakoak dituztenak.

(gehiago…)

Millennials praktiken lehenengo fasearen amaiera

Joan den otsailean, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak, DEMA Enplegu eta Ekintzailetzarako Foru Agentziaren bidez, abian jarri zuen Millennials 1000×1000 izeneko proiektua, curriculumetik kanpoko praktiken programa berritzaile bat, UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko millennial gazteak enpresen mundura hurbiltzeko, haien enplegagarritasuna hobetzeari begira.

(gehiago…)