Actualidad DEMA

Sarekin Sarearen osoko bilkura Bizkaiko ekintzailetzaren lankidetza-ekosisteman aurrera egiteko bildu da

Plenario Red Sarekin

Usteen arabera hilabete honetan irekitako prozesua abenduan amaituko da, ‘Sarekin Week’ ekimenaren II. edizioarekin.

Laespada: “Inor atzean ez uzteko bermea, inor kanpoan ez uzteko”.

Riol: “Ekintzailetzaren Astea Bizkaiko komunitate ekintzailearen erreferentzia gisa finkatu nahi dugu.”

Bizkaiko foru-erakundeek ekintzailetzaren inguruan sortutako Sarekin Sareak, eragileen ekosistemak, osoko bilkura presentziala egin du ostegun honetan Bilbon elkarlaneko ekosistemen garapenean sakontzeko prozesuaren barruan. Helburuetako bat Sare horren beharrak eta elkarguneak, indarguneak eta ahalmenak identifikatzea da eta, aldi berean, eragileak Sare horren inguruan mobilizatzea.

Prozesua urte amaierara arte luzatuko da eta ‘Sarekin Week’en ekitaldiaren II. edizioarekin amaituko da, Marivi Riolek, ekitaldia antolatu duen DEMA, Enplegu eta Ekintzailetza Agentziako zuzendariak, aurreratu duenez.

Saioan Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Bizkaiko foru diputatua, Teresa Laespada, izan da; diputatuak lurraldeko ekintzailetzaren aldeko apustu garbia berretsi du, ekimen ekintzaile bat bera ere bidean gera ez dadin berak zuzentzen duen erakundeak laguntzarik ematen ez diolako.

Teresa Laespada

Teresa Laespada (Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Bizkaiko foru diputatua)

Diputatuak adierazi duenez, “gizarteak pertsona guztiak behar ditu, pertsona horien gaitasunen % 100, talentuaren % 100”. “Eta hau bermea da inor atzean ez uzteko, inor kanpoan ez uzteko”, gaineratu du.

Gainera, “herritarrek beste ekintzailetza eredu gizatiarrago bat eskatzen dute” zehaztu du eta beraz, ikuspegiak eta konpromisoak “merkatu balioa sortzeaz haratago doan ekintzailetza” behar dute: “balio soziala sortzearen aldeko apustua egiten dugu”.

“Dei diezaiogun baliodun ekintzailetza, helburuak, arima, zentzua edo inpaktua dituena. Enpresaren zeregin sozialaz jabetzen den ekintzailetza”, azpimarratu du.

Ekitaldian Sarekin Sarearen jardueraren balantzea egin da, Bizkaiko Lurraldeko Sareko ekintzailetza-eragileen lankidetza-ekosistema honen sendotasuna azpimarratuz. Saioak, halaber, Sarearen beharrak eta helburuak identifikatzeko balio izan du.

Prozesu honetan, Antonio Gonzálezek eta Manuel Rodriguezek (Impact Hub-ekoek) eta Pablo Ocañak (Urbegi TGN – The Global Network-ekoak) osoko bilkuran partekatutako hausnarketak baliagarriak izan dira Sarekin Sarea bezalako ekosistema kolaboratiboen garapena aurkezteko. Hiru hizlari hauen ekarpenak indartu egin dira Sarearen egungo egoera aztertzeko eta etorkizuneko beharrak eta asmoak identifikatzeko antolatu diren hainbat lan-mahaitan parte hartzeko dinamiken bidez.

 

‘SAREKIN WEEK’

Beste alde batetik, Marivi Riolek, DEMA foru agentziako zuzendari kudeatzaileak, ‘Sarekin Week’ Bizkaiko Ekintzailetzaren Astearen II. edizioaren eduki eta helburu batzuk aurreratu ditu. Ekitaldi hori urte amaieran egiteko ustea dago; azaroaren 29tik abenduares 3ra.

Riolek azaldu duenez, 2020an egin zen ‘SarekinWeek’ Ekintzailetzaren Asteak erakutsi zuen Bizkaiko Eragileen Sarea “indartsuagoa eta eraginkorragoa” dela “elkarlanean lan eginez, baliabideak eta zerbitzuak partekatuz”, horrela  “gure ahalegin honen erdigunea diren Bizkaiko ekintzaileei zerbitzu hobea emateko”.

“SarekinWeek’ ekimenaren II. edizioak Sare gisa indartzeko balioko du; gure xedea ekitaldi honek Bizkaiko komunitate ekintzailearentzat duen erreferentzia-izaera finkatzea da. Gure lurraldeko ekintzailetzaren joerak eta etorkizuna aztertzeko eta eztabaidatzeko aste garrantzitsua da. Belaunaldi berriei zer ekintzailetza helarazi nahi diegun eztabaidatzean jarriko dugu arreta: inpaktua izango duen ekintzailetza, gizartearen eta ingurumenaren eraldaketa eragingo duena “, azpimarratu du.

Ostegun honetan Bizkaia Aretoan (UPV/EHU) egin den osoko bilkura presentziala osatzeko hiru tailer egingo dira datozen hilabeteetan, hauek ere presentzialak: lehenengoak ekintzailetza-ekosistemak aztertuko ditu, bai eta Bizkaian nola sustatu ere; bigarrenean, elkarlan-sarea osatzen duten eragileekiko komunikazio- eta lankidetza-prozesuak ezarriko dira; eta, hirugarrenean, komunitateak eta lankidetza izango dira ardatz, horiek baitira etorkizuneko gakoak.

Bizkaiko Foru Aldundiak ekintzailetzaren alde azken urteotan garatu duen foru-estrategia Espainiako Gobernuak Espainia Puede Planean garatu duen politikarekin bat dator. Plan horren arabera pandemiari aurre egiteko baliabideen % 17 (72.000 milioi 2023ra arte) herrialde honetako industriaren ekoizpen-sarea modernizatzera eta Espainia Nazio Ekintzailea Estrategia bultzatzera bideratuko dela aurreikusten da.

‘Sarekin Week’ ekimenaren I. edizioan -pandemia betean egin zena 2020ko urrian- antolatzaileek ezarritako bi helburuak bete ziren. Alde batetik, pertsona ekintzaileak eta haien ideiak Bizkaiko lurraldean laguntza eman diezaieketen erakundeekin harremanetan jartzea, errealitate bihur daitezen. Gainera, ekintzailetzaren asteak Bizkaian ekintzailetzaren inguruan sortutako ekosistemaren dinamismoa erakusteko balio izan zuen: pertsona guztientzako topagune eta aholkularitza pertsonalizatua emateko tokia, garai hartan zalantzak nagusi izan arren eta, neurri txikiagoan, baita Covid-19ak eragindako pandemiaren ondorioz enpresa berri bat sortzea erabaki duten edo erabakiko duten pertsonentzako esparrua ere.

Lehen edizioan, aurrez aurreko biltzarraz gain, 68 hizlarik baino gehiagok parte hartu zuten, eta 30 ekitaldi, 1.740 bistaratze eta 175 matchmaking egin ziren. Guztira, 2.824 inskripzio egon ziren.

‘Sarekin Week’ ekimenaren I. edizioak ekintzaileen komunitatearen barruko jarduera % 15 handitzea ekarri zuen eta webguneak 4.299 erabiltzaile izan zituen guztira, 5,276 saiorekin, eta 14.469 orrialde ikusi ziren.

Mariví Riol, DEMA foru agentziako zuzendari kudeatzailea

 

Bizkaiko ekintzailetzaren hitzordua, Bilbon

“Gure lurraldeko talentu ekintzaileari ahalik eta erraztasun gehien eman behar dizkiogu gaur hemen elkartu garen erakundeek eta entitateek”. Hitz horien bidez ekin zion Teresa Laespada Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatuak Sarekin – Bizkaiko Ekintzailetzaren Sarea osatzen duten erakundeen arteko osoko bilkurari. DEMA Bizkaiko Enplegu eta Ekintzailetza Agentziaren bidez kudeatutako proiektua da Sarekin. Adela Balderasek gidatutako jardunaldia gaur egin da San Mames estadioan, Bilbon, Bizkaiko ekintzailetzaren arloko arduradunen aurrean, eta bertan, sarearen hastapenak eta mugarri nagusiak izan dituzte hizpide.

(gehiago…)

PRESTIK Enpleguaren Azokarekin bat garatzen den ekintzailetasunerako SAREKIN Aretoa

Sarekin Ekintzailetasunaren Aretoak aukera emango du gure Lurraldeko ekintzailetasunaren arloko eragileen eta arloan interesa duten pertsonen lan erkiderako; Prestik Enpleguaren Azokarekin batera egingo da, abenduaren 12an eta 13an, Bilboko Euskalduna Jauregian.

(gehiago…)

SAREKIN: Bizkaiak sarean ekiten dio!

Ideia, iradokizun eta eskaera horiei guztiei erantzuteko, Foru Aldundiak eta DEMAk Ekintza Plan egoki eta bideragarri bat sortu dute, bi fasetan banatua: martxan jartzea eta sendotzea.

Lehenengo fasean, sarea martxan jartzeko (2018-2019), Bizkaian Ekintzailetza Sare bat sortzen saiatuko da, sare iraunkor eta jasangarria denboran, gai izango dena gure lurraldeak eta biztanleek unean-unean behar dituzten efizientzia, gardentasun, lankidetza, fidagarritasun eta profesionaltasun helburuak betetzeko. Sakon aztertuko dira Agenteen Sarearen egitura eta antolakuntza, eta batera abian jarri beharreko ekintzak edo proiektuak.

(gehiago…)

Sarekin, Bizkaia Ekinean! jaio da

Teresa Laespada Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saileko foru diputatuak ‘Sarekin, Bizkaia Ekinean’ Ekintzailetzaren aldeko Bizkaiko Sarea aurkeztu du gaur Bilboko Itsas Museoan. Gloria Múgica Enplegu eta Ekintzailetza Agentziako kudeatzaileak eta bere taldeko zenbait kidek Ondorioen Txostenak aurkeztu dituzte, eta baita 2018-19ko Ekintza Plana ere, gure lurraldean ekintzailetzarekin erlazionatuta dauden erakunde eta eragileekin elkarlanean eta kontsentsuan oinarrituta egina izan dena.

(gehiago…)

Aldundiak ETEei zein autonomoei krediturako aukera hobetzea hitzartu du bizkaiko finantza-erakunde nagusiekin

 

Finantza-babeserako “AFA eta AFIPYME 2013” planeko laguntzak eskatzeko epea irailaren 30ean amaituko da.

Foru erakundeak 3.475.000 euroko diru-laguntzak emango ditu, lankidetza-hitzarmenari atxikitako finantza-erakundeekin sinatutako maileguen korrituetarako.

.

Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiak gaur goizean lankidetza-hitzarmena sinatu du Lurralde Historikoko hamahiru finantza-erakunderekin, jarduera ekonomikoaren iraupena eta enpresen nahiz autonomoen lehiakortasunaren hobekuntza errazteko. Foru erakundeak diru-laguntza agindu du inbertsioen finantzaketarako eragiketen korrituak ordaintzeko, edo, saltoki txikien kasuan, zirkulatzailea finantzatzeko kreditu-eragiketen korrituetarako.

Ahaldun nagusia buru zela, akordioa sinatzeko ekitaldia egin da harrera-aretoan, eta hainbat finantza-erakunderen ordezkariak bertaratu dira (Kutxabank, BBVA, Banco Santander, Banco Sabadell, Euskadiko Kutxa – Ipar Kutxa, CaixaBank, Bankinter, Banco Popular, Targobank, Deutsche Bank, Bankoa, Ibercaja eta Nafarroako Rural Kutxa).

Bere hitzaldian Jose Luis Bilbaok eskertu egin du finantza-erakundeen ordezkariak ekitaldian izatea, eta hau esan die: “Denok batzen gaituen helburua da Bizkaiko ekonomia suspertzea”.

“Gai izan behar dugu gure enpresek aberastasuna sortzeko behar dituzten tresnak aurkitzeko, eta badakit ez gabiltzala bakarrik bide horretan”, adierazi du azkenik Jose Luis Bilbaok.

Finantza-babeserako “AFA eta AFIPYME 2013” planak hiru eremu ekonomiko desberdin biltzen ditu. Lehenengoa mikroenpresei, autonomoei eta nortasun juridikorik gabeko erakundeei dagokie; bigarrena, saltoki txikiei, eta hirugarrena enpresa txiki eta ertainei. Aldundiak guztira 3.475.000 euro bideratuko ditu plan horretara, honela banaturik: 875.000 euro autonomoentzat, 600.000 euro txikizkako merkatarientzat eta 2.000.000 euro ETEentzat. Eskabideetan diru kopuru hori gainditzen bada, foru erakundeak diru-laguntzaren zenbatekoa handitu ahal izango du 500.000 euro gehiago emanez, gehienez ere. Diru-laguntza eskatzeko epea 2013ko irailaren 30ean amaituko da.

 

Berrietan bilatu