Actualidad DEMA

Irekita dago Taldeka Digitala programarako izen-ematea

DEMA Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak, C2b-rekin batera (proiektu teknologiko eta digitalak sustatzen dituen enpresa sustatzailea) beste deialdi bat egin du Taldeka Digitala proiekturako. Programaren xedea beraien enpresa propioa sortzeko aukera ikusten duten profil ekintzaileko pertsonen autoenplegua mundu digitalean sustatzea da.

(gehiago…)

Taldeka Digitala programaren izen ematea irekita.

Bizkaiak, Taldeka Digitala programako deialdi berri bat izango du, Bizkaiko Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak, C2b-kin batera kudeatuta, Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila bultzatuz eta finantziatuz. Honek, bere enpresa sortzeko aukera begiesten duten profil ekintzailearekiko pertsonen autoenplegua bultzatzen du mundu digitalean.

(gehiago…)

Enkarterriko Taldeka ekintzailetza taldeen programarako deialdia zabalik

Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak eta DEMA-Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak, Enkarterri osatzen duten udalekin batera, Taldeka-Ekintzaile Taldeen programarako beste deialdi bat egin dute. Programa honen helburua autoenplegua sustatzea da, ekintzailetza profila duten eta beren lan egoera bideratzeko enpresa propio bat sortzeko aukera ikusten duten langabeentzat. Taldekan parte hartzeko, ez da beharrezkoa aldez aurretik enpresa ideia bat edukitzea.

(gehiago…)

Taldeka bat, profil ekintzaileko profesional immigranteentzat

Bilbo, 2017ko martxoak 27
  • Programan parte hartzen dutenek autoenplegurako laguntzak eskuratzeko aukera izango dute
  • Taldeka-Ekintzailetza Taldeak programak kolektibo horrentzako negozio aukerak landuko ditu

Gaurtik hasita eta 2017ko apirilaren 25a arte, interesdunek izena eman dezakete Taldeka-Ekintzailetza Taldeak programaren deialdi berrian. Deialdia Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak eta DEMA Enplegu eta Ekintailetza Foru Agentziak bultzatu dute. Bestalde, deialdi espezifikoa da lanik gabe edo lana hobetzeko prozesuan dauden immigrante ekintzaileentzat, eta immigrante profesionalen ELKARTEAren laguntzaz egingo da (ANMR Nuevo Modelo de Relación).

Taldeka-Ekintzailetza Taldeak programa aukera berritzaile bat da hainbat kolektiboren langabezia egoerari erantzuteko, eta kolektibo horietako kideak sentsibilizatu, motibatu eta bultzatu nahi dira autoenpleguaren bidea hartzera. Horretarako, pertsona horiek prestakuntza eta laguntza jasoko dute, negozio ideiak sortzeari begira. Taldeka programak bilatzen du, gainera, parte hartzaileen arteko sinergiak batzea, eta horien bidez enpresa berriak sortzea, non enpleguak sortuko diren bai norberarentzat bai hirugarren pertsonentzat. Ekintzailetza taldearen lana koordinatzaile baten zaintzapean egiten da.

Hiru fase
Taldeka programa hiru fasetan egiten da:

  • I. fasea (2 hilabete). Pertsona barneko gaitasunetan trebatzeko lankidetza prozesu bat da, ekintzailetza profila indartzera bideratuta, coaching tekniken bitartez. Fase honetan, 500 €-ko gehienezko beka jaso dezake parte hartzaile bakoitzak, dietak, joan-etorriak… ordaintzeko.
  • II. fasea (2 hilabete). Fase honetan, programan parte hartzen duten pertsonek negozio plan bat egiten dute, aholkulari espezifikoen laguntzaz.
  • III. fasea. Proiektua abian jartzea eta haren gestiorako laguntza teknikoa. Fase honetan, ekintzailetza taldeko pertsonek aukera izango dute, puntuazio gehigarriarekin (10 puntu Taldekan parte hartzeagatik), negozioa martxan jartzeko 15/2017 Foru Dekretuaren edo 2018an argitaratuko den Dekretuaren laguntzak eskuratzeko. (5.000 euro enpresa sustatzaile bakoitzeko).

Profesional immigranteentzako deialdi honetan parte hartu nahi duten pertsonek baldintza hauek bete behar dituzte:

  1. Unibertsitateko titulu akademikoa, teknikoa –ertaina edo goi mailakoa– eta/edo Lanbide Heziketako titulua edukitzea.
  2. Bizkaiko udalerri batean bizitzea eta erroldatua egotea.
  3. Langabezian egotea edo enplegua hobetzeko prozesuan.
  4. LANBIDEn izena emanda egotea.

Deialdi honetan izena eman nahi dutenek telematikoki egin behar dute eskaera, helbide honetan: http://www.dema.eus/taldekapi.
Gainera, eskaera egiteko epearen barnean, curriculuma entregatu eta ekintzailetza nortasunari buruzko test bat egingo dute, honako bulego hauetako edozeinetan:

  • DEMAren Barakaldoko bulegoa: Fanderia 2, Barakaldo Elkartegia eraikina, 104 mod. (944 189055)
  • ELKARTEAren bulegoa: Unamuno Plaza 2 (2. lokala, atzealdea, Prim kalea), Alde Zaharra, Bilbo (946 075 399)

Azkeneko astea Bizkaiko Foru Aldundiaren enplegua sustatzeko ANEZKA eta TALDEKA programetan izena emateko

• Anezkaren lehenengo deialdiak % 65etik gora laneratze lortu zituen
• Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak, bestalde, ekintzailetza taldeak sortzera bideraturiko Taldeka ekimena bultzatzen du

Bilbo, 2016ko irailak 19. ANEZKA-Enpleguko eta Ekintzailetza Solidarioko programaren lehen edizioak izandako arrakastaren ondoren, Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak babesturiko DEMA-Enpresa Garapena agentziak berriz ireki du programen deialdia Bilbo ezkerraldean eta Bilbon (biak ala biak Europako Gizarte Funtsak eta Telefonica fundazioak finantzaturikoak), eta talde berriak bultzatu ditu Bizkaiko beste sei eskualdetarako: Uribe-Kosta, Nerbioi-Ibaizabal, Busturialdea, Durangaldea, Meatzaldea eta Txorierri-Mungialdea. Izena emateko epea irailaren 25ean amaituko da.

Enplegua sustatzeko programa honen aurreko edizioan % 65etik gora laneratze egiaztatu ziren (norberaren kontura eta besteren kontura) Bilboko, Ezkerraldeko eta Enkarterriko anezketan.

ANEZKA-Enpleguko eta Ekintzailetza Solidarioko proiektuak (Santa María la Real fundazioaren babesarekin gauzatua) metodologia berritzailea erabiltzen du enplegua bilatzeko. Anezka deritzo beren borondatez eta inolako kontraprestaziorik gabe ekimenean parte hartzea erabaki duten pertsona langabe, dinamiko, konprometitu eta solidarioz osaturiko talde heterogeneo bati. Coach batek koordinatzen ditu guztiak, eta haren laguntzaz, beren gaitasunak indartu, jakintza kolektiboa sortu, ikusgarri egin eta guztiek partekatzen duten helburu bat lortzeko lan egiten dute: enplegua lortzea, bai norbere kontura, bai besteren kontura.

ANEZKA bakoitzak 20 pertsona biltzen ditu, eta bost hilabetez hainbat jarduera egingo dituzte, bai taldekoak, bai pertsonalak, eta gainera, enpresekin zuzeneko kontaktuak eta aholkularitza ere jasotzen dute, norbaitek bere negozioa ireki nahi duen kasuetan.

Taldeka

Era berean, Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak, DEMA agentziaren bitartez eta ANEZKA programarekiko paraleloan, enplegua sustatzeko beste ekimen bat jarri du abian: TALDEKA-Ekintzailetza programa; azken horretan izena emateko epea irailaren 25ean amaituko da. TALDEKA ekimenak bi deialdi eskaintzen ditu: bata Getxo – Leioa- Uribe-Kosta – Erandio eremuan, eta bestea, Mungialdea-Txorierrin.

TALDEKA-Ekintzailetza Taldeak programaren helburu nagusia bertan parte hartzen duten langabetuak sentsibilizatzea eta ekintzailetzari hel diezaioten motibatzea da; horretarako prestakuntza eta laguntza eskaintzen die, negozio-ideiak sor daitezen bultzatuta. Helburu hori lortzeko parte hartzaileen arteko kooperazioan eta lankidetzan, taldeak osatzera eramango dituzten elkarren arteko sinergien sorreran, eta negozio-ideia komunen garapenean oinarrituriko laneko metodologia bat aplikatzen da.

Programak hiru fase ditu:
• Lehenengoak hilabete eta erdiko iraupena du, gutxi gorabehera, eta bertan gizakiaren portaera aztertzeko tekniketan eta coaching-ean oinarrituriko metodologia berezi bat baliatuko da.
• Bigarren faseak bi hilabete eta erdiko iraupena du, gutxi gorabehera, eta negozio-ideiak sorraraztea, haien bideragarritasunaz taldean hitz egitea eta negozio-plana garatzea da helburua.
• Azkenik, hirugarren fasearen xedea negozio-plana abian jartzea eta 12 hilabetez haren jarraipena egitea izango da, behar bezala funtzionatzen duela bermatzeko. Azken fase horretan 5.000 eurora arteko diru-laguntza emango zaie proiektua abian jartzeko, eta 2.000 eurora arte jarraipen fasean eginiko aldez aurreko diagnostikoan oinarrituriko kanpoko aholkularitza lanetarako.