Actualidad DEMA

40 lagunen enplegagarritasuna hobetuko da Bilboko eta Ezkerraldeko Enplegu Anezka berrietan.

Bi Enplegu Anezka berri gehituko zaizkie 2016. urtean metodologia hori lurraldera iritsi zenetik garatu diren 27 anezkei. Anezkak doakoak eta boluntarioak dira, eta honako baldintza hauek bete behar dira parte hartu ahal izateko: 18-60 izatea, Bizkaian erroldatuta egotea eta langabezian egotea edo enplegua hobetu nahi izatea, betiere ikasketa maila, lanbide arloa edo aurretiazko lan esperientzia edozein izanik ere.

Enplegu, Gizarte Inklusio eta Berdintasun Sailetik, Bilboko eta Ezkerraldeko bi Enplegu Anezkak bultzatu eta finantzatzen dira DEMA agentziaren bitartez; anezka horien helburua langabeen gaitasun pertsonalak eta enplegagarritasuna hobetzea da, haien laneratzeko prozesuan lagunduta. Bi horiekin, 29 dira jada Bizkaian egindako anezkak; guztira 450 lagunek baino gehiagok parte hartu dute horietan, eta laneratze indizea % 61 da.

Horretarako, parte-hartzaileek taldean jardungo dute hainbat hilabetez, taldekide guztien ahaleginak bat eginez lanpostua aurkitzeko aukerak areagotzearren, lana bilatzeko estrategia hobetu eta indartuta taldeko saioen bitartez, eta hori guztia lantzeko hainbat proiektu egingo dituzte, prestakuntza pilulak, talde dinamikak eta talde lanak, saio pertsonalizatuak koordinatzailearekin, giza baliabideen arduradunak dituzten tailer eta enpresekin zuzeneko harremanak, foro, topaketa eta ekitaldiak antolatu eta horietan parte hartu, ekintzailetza tailerrak eta negozio ideia bat dutenentzako ibilbide praktikoa.

Programan parte hartzeko interesa dutenek informazio gehiago lor dezakete DEMA Enplegu eta Ekintzaletza Foru Agentzian: https://www.dema.eus/eu/lanzaderas-de-empleo-convocatoria-marzo-2020/, telefonoz deituta 944 189 055 zenbakira, edo bertatik bertara (Fanderia 2, Barakaldo).