Actualidad DEMA

Enkarterriko Taldeka ekintzailetza taldeen programarako deialdia zabalik

Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak eta DEMA-Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak, Enkarterri osatzen duten udalekin batera, Taldeka-Ekintzaile Taldeen programarako beste deialdi bat egin dute. Programa honen helburua autoenplegua sustatzea da, ekintzailetza profila duten eta beren lan egoera bideratzeko enpresa propio bat sortzeko aukera ikusten duten langabeentzat. Taldekan parte hartzeko, ez da beharrezkoa aldez aurretik enpresa ideia bat edukitzea.

Taldeka Enkarterri

Enkanterriko Taldeka-Ekintzailetza Taldeen programa hiru fasetan garatzen da:

Lehenengoak hilabete eta erdi inguru irauten du, eta bertan, parte hartzaileek prestakuntza sakona jasotzen dute tailerren bidez, non pertsonarteko eta pertsonabarneko gaitasunak garatzen eta prestatzen diren eta coaching talde gidatuen teknika lantzen den. Fase honetan, 500 €-ko beka bat emango da gehienez partaide bakoitzeko, joan-etorri, dieta eta antzekoen gastuak ordaintzeko.

Bigarren faseak 2 hilabete inguruko iraupena du, eta fase horretan ekiteko alderdi nagusiak lantzen dira; sormena eta negozio aukera berriak. Prestakuntza guztia lankidetzaz egiten da, sinergiak eta ezagutza nahiz esperientzien transmisioa bultzatuz, diziplina anitzeko talde heterogeneo batean.

Aldi berean, negozio eredua garatzeko eta bideratzeko lan pertsonalizatua egiten da, DEMAk babestutako banan banako aholkularitzaren bidez.

Hirugarren fasean, proiektua abian jarri, eta laguntza ematen da haren kudeaketarako. Laguntza hori hamabi hilabetez eskainiko da. Fase horretan, ekintzailetza taldeko kideek Foru Arauak indarrean den urtean ezarritako autoenplegurako laguntzak jasotzeko aukera izango dute.

Enkanterriko Taldeka programan parte hartzeko deialdia zabalik egongo da 2018ko urriaren 31a arte, Lanbiden inskribatuta egonda, lanik gabe edo enplegua hobetzeko prozesuan dauden Enkanterriko pertsonentzat. Programa emateko lekua: Enkarterri etorbidea, 13, Balmaseda.