Actualidad DEMA

Taldeka Digitala programaren izen ematea irekita.

Bizkaiak, Taldeka Digitala programako deialdi berri bat izango du, Bizkaiko Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak, C2b-kin batera kudeatuta, Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila bultzatuz eta finantziatuz. Honek, bere enpresa sortzeko aukera begiesten duten profil ekintzailearekiko pertsonen autoenplegua bultzatzen du mundu digitalean.

Dohanekoa eta presentziala den programa honek, mundu digitalean era egoki batean hasi nahi duten partaideentzat, metodologia, ikuspegi eta gomendiorik hoberenak ematea du helburu; hau da, norberaren proiektua identifikatzeko tresnak eta mundu digitalarekin lotutako negozio ideia abiaraztea.

Taldeka Digitala programan sartzeko oinarriak dira: adinduna izatea, Bizkaian bizilekua izatea, langabezian egotea edo enplegu bera hobetzeko asmoa izatea. Baldintza bakarra da mundu digitalarekiko erlazionatutako ideia bat izatea eta ekintzailea izateko asmoa. Ez da beharrezkoa teknologiarekiko formakuntzarik izatea. Ez da beharrezkoa ere negozio ideiarik izatea, baina gomendagarria izango litzateke.

Epeak eta Kronograma

Taldeka Digitaleko, online izena emateko epea deialdi berri honetan, martxoak 28an amaitzen da, www.dema.eus/forms/taldekadigitala.php barne eta programak apirilak 8 hasiko da.

Ekintzailetzaren bidez, mundu digitalean murgiltzeko ahalbidetzen duen deialdi berri honek, gutxi gorabeherako 4 asteko iraupena du, DEMA-ko instalazioetan aurrez aurreko formakuntza emango delarik. Programa amaitu ondoren, ideia edo proiektu bakoitza Demoday batean (aurkezpen eguna) defendatuko da, ekintzailetza agente batzuen aurrean (inbertsio-funtsa, enpresak, sustatzaileak, adituak). Beste Taldekakoen moduan, Autoenplegu Foru Dekretuaren laguntza ekonomikoei sarbide sustatua izango du. 2019 honetarako, diru-laguntza 5000€-tan dago ezarrita enpresa sustatzaileentzako.

Programa honetan parte hartzean interesdunak, informazio gehigarria bilatu dezakete Enplegu Foru Agentzian eta DEMA Ekintzailetzan (www.dema.eus/eu/programas-dema/taldeka-equipos-de-emprendimiento/), 944 189 055 zenbakira deitzen edo aurrez aurre Fanderia Kalea, 2 Barakaldora urbilduta.

OINARRI OROKORRAK

OINARRI BEREZIAK