Actualidad DEMA

Bizkaian martxan dauden 8 enplegu anezkek beren esperientziak partekatuko dituzte ostegun honetan

Bilbo, 2017ko martxoak 8

• Programaren bitartez, ehun pertsonak baino gehiagok egiten dute lan beren enplegagarritasunaren alde hainbat eskualdetan.
• Topaketak aukera emango die anezketako kideei networking gune bat partekatzeko haien hautagaitzak jaso eta enplegua eskain diezaieketen enpresekin.

Gaur egun Bizkaian 8 enplegu anezka daude martxan: bi Bilbon eta beste sei Ezkerraldean, Meatzealdean, Uribe Kostan, Nerbioi-Ibaizabalen, Busturialdean eta Durangaldean. Guztiak dira Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak, DEMA ¬- Enpresa Sorkuntza eta Garapenerako Agentziaren bitartez, eta Santamaria La Real Fundazioaren lankidetzarekin, sustaturiko Enplegu eta Ekintzailetzako ANEZKA programaren zati. Bilboko bigarrenak eta Ezkerraldekoak –eskualdeko bigarrena– Telefónica Fundazioaren babesa eta Europako Gizarte Funtsaren baterako finantzaketa dute, gainera.

Programa abian jarri zenetik, 2016. urtearen hasieran, ez zen halako anezka kopuru handirik egon martxan Bizkaian. Elkar ezagutzeko eta esperientziak partekatzeko parada hau aprobetxatzea ezinbestekoa da haientzat; bai beren ibilbidearen amaierara iristen ari direnentzat, bai garapen prozesu betean den Bilboko bigarrenarentzat.

Topaketa
Xede horrekin, bihar, osteguna, martxoak 9, Bizkaiko Anezken Arteko Azken Topaketa egingo da Abando hotelean 10:00etatik 14:00etara. Topaketa irekitzeko Teresa Laespada (Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saileko foru zinegotzia), Gloria Mugica (DEMAko zuzendari kudeatzailea), Álvaro Retortillo (Ondare Historikoaren Santa María la Real Fundazioko Enplegu Anezkak programako zuzendaria) eta Matías Figueroa (Telefónica Fundazioko enplegagarritasun programetako arduraduna) izango dira bertan.

Ekitaldiak bi zati izango ditu: lehenengo zatia mahai inguru bat izango da, eta bertan, Human, Adecco, Confebask, Eroski eta Matrici enpresetako ordezkariek “Zer bilatzen dute enpresek?” gaia izango dute hizpide Bizkaiko Foru Aldundiko Enpleguko zuzendari Alfonso Garcíaren gidaritzapean. Bigarren zatiak hiru aldibereko jarduera bilduko ditu:

enpresekiko networking gune bat anezketako kideek bitartekotza egin eta beren hautagaitzak aurkezteko; adimen emozionaleko lantegi bat, Cristina Zurita espezialistaren eskutik; eta anezketako koordinatzaileek eta kideek dinamizaturiko komunikazio lantegi bat.

Bizkaiko Anezken Arteko Azken Topaketa ez da publikoari irekitako saioa izango, eta anezketako kideek, antolatzaileek, lankideek eta prentsak bakarrik parte hartu ahalko dute.

Berrietan bilatu