Actualidad DEMA

DEMA-Enpresa Garapenak 2015-2016eko ENPRESARI sariak banatu ditu

enpresariIragan asteartean, maiatzaren 31n, DEMAk amaiera bikaina eman zion 2015-2016eko ENPRESARI Programaren edizioari, hamar enpresa-proiektu hoberenei Bilborock aretoan egindako sari banaketaren bidez.
Teresa Laesada (Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Saileko foru diputatua), Alfonso García (DEMAko presidentea) eta Gloria Múgica (DEMAko zuzendari-kudeatzailea) ekitaldiaren buru izan ziren. Bizkaiak Lanbide Heziketaren ekintzailetza-kulturaren beharra duela adierazi zuen Laespadak bere agerraldian. “Bizkaian behar zaituztegu, Bizkaian pertsona sortzaileak, ausartak eta berritzaileak” behar ditugulako, esan zuen programan parte hartu duten ikasleei buruz.

Programa zenbakitan

Aurtengo deialdian, Bizkaiko Lanbide Heziketako 41 ikastetxek parte hartu dute: 571 ikasle, 89 irakaslek lagunduta. Guztira 234 enpresa-ideia aurkeztu dira bideo bidez egindako zirriborroetan. Horietatik 50 azaroan hautatu zituzten eta hiru hilabetean zehar DEMAko aholkularien gainbegiratzepean garatuz joan ziren.
Iragan asteartekoa 10 proiektu hoberenetarako sari banaketa izan zen. DEMAko epaimahai baten aurrean defendituak izan ondoren aukeratu ziren horiek. Era berean, DEMAk aipamen berezia eskaintzen die bideo bidezko enpresa-ideien aurkezpen hoberenei: bat irizpide propioaren arabera –Nitro Zombie-k jaso du aurten– eta bestea Facebook-en bozka gehien jaso dituen bideoari –D3Gunea-ri eman zaio–.

Saritutakoak

ENPRESARI Programak, zeina duela 15 urte abian jarri zenetik gazteen artean ekintzailetza-kultura sustatzeko ahaleginean dabilen, proiektu hauei eman dizkie 2015-2016 deialdiaren sariak:

  • 1.a 1.500€ “BIZI”, minbizia dutenendako estetika zentroa; SAN JORGE GLHBI
  • 2.a 1.200€ “OREKA”, surf-oholerako gailu orekatzailea; EMILIO CAMPUZANO BHI
  • 3.a 1.000€ “G3”, aholkularitza merkataritza txikiari eta ertainari; MIKELDI IKASTETXEA
  • 4.a 500€ “AQUAVITAE”, gizakiak edateko ura arazteko sistema eramangarria; ZABALBURU IKASTETXEA
  • 5.a 500€ “EGURETXE”, energetikoki buruaskiak diren zurezko etxebizitzak; ERAIKUNTZA
  • 6.a 500€ “EUSKOLOKALA”, gazte-lonjak eta eremu komunak barne hartzen dituen pabiloia; SAN JOSE DE CALASANZ IKASTETXEA
  • 7.a 500€ “EL HADA MÁGICA”, arreta osoa haurtzaroari: eskola, etxez etxeko laguntza eta hezkuntza indartzea; SAN VIATOR IKASTETXEA
  • 8.a 500€ “ESTRUCTURAS EGURRA”, egurrezko egituren muntaia, instalazioa eta zaharberritzea; OTXARKOAGA PRESTAKUNTZA ZENTROA
  • 9.a 500€ “MOVE IT”, zinemari buruzko mahai-jolasa; TARTANGA
  • 10.a 500€ “LOVE SALAD”, elikagai orekatuak eta nutritiboak; ÁNGELES CUSTODIOS

2015-2016 ENPRESARI sarien banaketa Ana Urrutiak gidatu zuen eta, ekitaldian zehar, Euskal Dun Dun perkusio-jotzaileen eta Jamming inprobisaziozko antzerki taldearen emankizunez gozatzeko aukera izan zen.