Actualidad DEMA

DEMAk WORKinn Industria Enpleguaren Foroan parte hartuko du

 

  • Foru Agentziak stand bat ipiniko du, enpleguari eta ekintzailetzari buruzko informazioa emateko. Gainera, foroaren programazioaren barnean, DEMAko teknikariek Marka pertsonala izeneko tailerra emango dute lan bila dabiltzan pertsonentzat.
  • WORKinn Industria Enpleguaren Foroa bat etorriko da denboran Makina-Erremintaren Biurtekoarekin

Workinn Foro de Empleo Maquina y herramienta

 

Bilbo, 2018ko maiatzaren 23a

Maiatzaren 30 eta 31n, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak eta DEMA Enplegu eta Ekintzailetzarako Foru Agentziak WORKinn Industria Enpleguaren Foroaren hirugarren edizioan parte hartuko dute. Urteko hitzordu horrek biltzen ditu enpresak, enplegu bila dabiltzan profesionalak eta sektoreko azken ikasturteko ikasleak. Aurreko urteetan bezala, hitzaldiak, tailerrak eta enpresen aurkezpenak egingo dira, BEC erakustazokan (Bilbao Exhibition Center), bat etorrita denboran eta lekuan Makina Erremintaren Biurtekoarekin.

DEMAk stand bat ipiniko du, enplegu eta ekintzailetza arloan egiten duen lanaren eta eskaintzen dituen zerbitzuen berri emateko.

Gainera, maiatzaren 30ean, WORKinn azokaren programazioaren barnean, DEMAko teknikariek Marka pertsonala izeneko tailerra emango dute, honako hauek izanik aztergaiak: sare sozialetan nork bere irudia zaintzeak duen garrantzia, norberaren gaitasunak eta trebetasunak “saltzeko”; on-line eta of-line ospea hobetzeko gakoak; eta enplegu bilaketan sare sozialetan erabili beharreko estrategiari buruzko jarraibideak. Gainera, tailerrean, ANEZKA enplegu programari buruzko informazioa emango da, lana aktiboki bilatzen ari diren pertsonentzat, datorren irailean edizio berri bat izango duena. Tailerra 04.01/04.02 aretoan egingo da, 13:15etik 14:00etara.

 

Informazio gehiago nahi izanez gero DEMAk WORKinn azokan izango duen parte hartzeari buruz: deitu 94 418 90 55 telefonora edo ikus azokaren webgunea.

Berrietan bilatu