Actualidad DEMA

Millennials 1000×1000 programa erdibidean. “Coach enpresatik erronka enpresara”

Joan den azaroan, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak, DEMA Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziaren bidez, abian jarri zuen Millennials 1000×1000 proiektuaren bigarren edizioa, unibertsitarioentzako programa berritzaile bat, lan merkatura ateratzear dauden graduko ikasle gazteak enpresen mundura hurbiltzea eta haien enplegagarritasuna hobetzea helburu duena.

Guztira 96 hautagai egon ziren, eta haien artetik aukeratutako 15 parte hartzaileak graduko ikasketak amaitzen ari dira, adar hauetan: Informazioaren Zientziak, Gizarte Zientziak, Enpresen Administrazioa eta Marketina. Lehenengo praktika Bizkaiko puntako enpresetan –Coach Enpresetan- egin dute, haien kudeaketa eredu aurreratuan murgildu daitezen. Hala, hiru hilabetez Gorabide, Gariza Produkzioak SL (Azurmendi), Bcam, Bizitegi, Gizakia, Histocell, Lantegi Batuak, Parke eta AXA enpresetako parte izan dira eta haietan praktikan jarri dituzte hainbat konpetentzia eta trebetasun, beharrezkoak direnak kudeaketa eredu aurreratu bat izateagatik Euskaliten ziurtagiria lotu duten enpresetan lan egiteko.

Millennials 1000×1000 programako parte hartzaileetatik 11k bigarren fasean parte hartuko dute, eta komunikazioarekin, giza baliabideekin edo marketinarekin erlazionatutako erronka enpresarial bati ekingo diote Erronka Enpresetan, coach enpresetan barneratutako ikaskuntzak eta jardunbide egokiak baliatuz. Datozen bost hilabeteetan, Eskena, Contenedores Vascos, Laluca, Euskaditalia, AVC, Ideilan, Etorki eta Aisilan enpresetan jardungo dute.

Amaiera jardunaldia topagune bat izan da, programan parte hartu duten ikasle, coach enpresa, erronka enpresa eta programaren arduradunentzat. Coach enpresek eta “millennials” gazteek haien esperientzia pertsonala partekatu dute eta erronka enpresek haien proiektua aurkeztu dute.

Progama Millennials baino gehiago jakitea.