Actualidad DEMA

Berrogeita hamar ideiatik gora ‘Enpresari’ DEMA agentziaren LHko ekintzailetza-programaren azken faserako

  • urtetik hona, 700 enpresa-proiektuk baino gehiagok hartu dute parte programa honetan
  • DEMA agentziak egiten du ‘Enpresari’ programa, lanbide heziketako zentroekin batera.

DEMA Enpresa Garapenerako Agentziak enpresa-ekintzailetzari buruzko 55 ideia aukeratu ditu ‘Enpresari’ programaren azken fasean parte hartzeko; Bizkaiko lanbide heziketako ikasleek aurkeztu dituzte proiektuok.

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Foru Sailaren menpe dagoen DEMA agentziak urtero sustatutako programa bat da ‘Enpresari’; haren bidez, kultura ekintzailea bultzatu nahi da gure lurraldeko lanbide heziketan.

Oraingo deialdian, 230 negozio-ideietatik gora aurkeztu dira, eta lanbide heziketako mila ikaslek baino gehiagok egin dute ideia horien defentsa. Haietatik 55 ideia aukeratu dira, eta enpresa-proiektuen prestakuntza-fasera igaro dira; fase hori datorren urteko lehen erdialdean amaituko da eta bukatutako proiektuen sari-banaketa eginda. DEMAk zentro eta ikastetxeen eskua jarriko du talde aholkulari bat, proiektu bakoitzaren tutoretza, orientazioa eta jarraipena egiteko. 2001. urtetik hona, ‘Enpresari’ programan guztira 710 proiektu-ideia kudeatu dira programaren azken faseetan.

Lehiaketaren azken urratsa da proiektuak aurkeztu eta defendatzea eta, ondoren, diplomak eta sariak banatzea. Deialdi honetan, 1.500 € emango zaizkio lehen saria lortzen duen proiektuari, 1.200 € bigarrenari, 1.000 € hirugarrenari eta 500 € laugarren postutik hamargarrenera geratzen direnei. Proiektuaz gainera, beste alderdi batzuk ere baloratuko dira, hala nola enpresa-espiritua eta enpresa-mundura bideratutako gaitasunen garapena.

Gaur, Teresa Laespada Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saileko diputatuak parte hartu du aukeratutako 55 ideien egile diren ikasleekin eta irakasleekin eginiko topaketan, eta gogorarazi die ‘Enpresari’ programaren barruan eginiko proiektu hauek lortu dutela enpresa bihurtzea: Diluz, Emilio Campuzano zentrokoa; Auspola, Peñascal Fundazioaren arotzeria metalikoa; DDS Durangoko informatika, eta Tartangako Megasound.

Berrietan bilatu