Actualidad DEMA

Prestik Ezkerraldea 2016 Azokan izandako “industria gogoetarako mahai sektorialaren” ondorioak

Bilbo, 2016ko abenduak 21

Prestik Ezkerraldea 2016 Azokan izandako “industria gogoetarako mahai sektorialaren” ondorioak

  • Enpresa txiki eta ertainek 4.0 Industrian sarbidea izatea eta zeharkako prestakuntza etengabea, horiexek dira Ezkerraldean eta Meatzaldean industria enplegua bultzatzeko erronkak nagusiak.
  • Prestiken industria gogoetarako mahai sektorialean parte hartutako eragileen ustez industria enplegua da eskualdeko lanaren etorkizunaren giltzarria.

Urriaren 20an eta 21ean Prestik Ezkerraldea 2016 Enplegu Azoka izan zen Portugaleteko Nautika Eskolan. Azoka hori Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Departamentuak antolatu eta finantzatu du, eta Enplegua eta Ekintzailetza sustatzeko DEMA Foru Agentziak kudeatu eta koordinatu du. Hilak 21ean “industria gogoetarako mahai sektoriala” egin zen, azokara bildutako beste jardueren osagarri.

Azoka izan aurreko asteetan, Ezkerraldeko eta Meatzaldeko industria arloko enpleguaren etorkizunari buruzko gogoeta ariketa bat egin zuten lan esparru horretako 25 eragile ordezkarik, eta enplegua industrian sustatzeko eskualdeko erronka nagusiak zein ziren zehaztu zituzten. Lau kategoria aztertu zituzten eragile parte hartzaileek: Enpresak/Enplegu emaileak, Prestakuntza Zentroak, Tokiko Garapen Agentziak eta Enplegu Zerbitzuak.

Prestiken hitzaldietan ahotsa jarri zieten gogoeta horiei Jaime Fernándezek (Metalgintzako Euskal federazioko Zuzendaria), Iñaki Calvok (BIC-Bizkaia Ezkerraldeko Zuzendaria) eta Javier Laisecak (Somorrostroko Prestakuntza Zentroko Zuzendaria); Innobasqueko Gizarte berrikuntza arloko Zuzendari Gotzon Bernaola izan zuten moderatzaile.

Behin ondorioak azaldu eta eztabaidatu eta gero, dagoeneko eskuragarri dagoen txosten bat idatzi da, oso interesgarria bera Ezkerraldeko eta Meatzaldeko arlo honetan ari diren eragile guztientzat.

Informazio gehiago: http: //www. prestik. net/es/blog/210-industria-4-0-en-las-pymes.

PRESTIKen webgunean dago eskuragarri txostena nahi duen ororentzat. http://www.prestik.net/IndustriaMargenIzquierda.pdf

Berrietan bilatu