Actualidad DEMA

Taldeka bat, profil ekintzaileko profesional immigranteentzat

Bilbo, 2017ko martxoak 27
  • Programan parte hartzen dutenek autoenplegurako laguntzak eskuratzeko aukera izango dute
  • Taldeka-Ekintzailetza Taldeak programak kolektibo horrentzako negozio aukerak landuko ditu

Gaurtik hasita eta 2017ko apirilaren 25a arte, interesdunek izena eman dezakete Taldeka-Ekintzailetza Taldeak programaren deialdi berrian. Deialdia Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak eta DEMA Enplegu eta Ekintailetza Foru Agentziak bultzatu dute. Bestalde, deialdi espezifikoa da lanik gabe edo lana hobetzeko prozesuan dauden immigrante ekintzaileentzat, eta immigrante profesionalen ELKARTEAren laguntzaz egingo da (ANMR Nuevo Modelo de Relación).

Taldeka-Ekintzailetza Taldeak programa aukera berritzaile bat da hainbat kolektiboren langabezia egoerari erantzuteko, eta kolektibo horietako kideak sentsibilizatu, motibatu eta bultzatu nahi dira autoenpleguaren bidea hartzera. Horretarako, pertsona horiek prestakuntza eta laguntza jasoko dute, negozio ideiak sortzeari begira. Taldeka programak bilatzen du, gainera, parte hartzaileen arteko sinergiak batzea, eta horien bidez enpresa berriak sortzea, non enpleguak sortuko diren bai norberarentzat bai hirugarren pertsonentzat. Ekintzailetza taldearen lana koordinatzaile baten zaintzapean egiten da.

Hiru fase
Taldeka programa hiru fasetan egiten da:

  • I. fasea (2 hilabete). Pertsona barneko gaitasunetan trebatzeko lankidetza prozesu bat da, ekintzailetza profila indartzera bideratuta, coaching tekniken bitartez. Fase honetan, 500 €-ko gehienezko beka jaso dezake parte hartzaile bakoitzak, dietak, joan-etorriak… ordaintzeko.
  • II. fasea (2 hilabete). Fase honetan, programan parte hartzen duten pertsonek negozio plan bat egiten dute, aholkulari espezifikoen laguntzaz.
  • III. fasea. Proiektua abian jartzea eta haren gestiorako laguntza teknikoa. Fase honetan, ekintzailetza taldeko pertsonek aukera izango dute, puntuazio gehigarriarekin (10 puntu Taldekan parte hartzeagatik), negozioa martxan jartzeko 15/2017 Foru Dekretuaren edo 2018an argitaratuko den Dekretuaren laguntzak eskuratzeko. (5.000 euro enpresa sustatzaile bakoitzeko).

Profesional immigranteentzako deialdi honetan parte hartu nahi duten pertsonek baldintza hauek bete behar dituzte:

  1. Unibertsitateko titulu akademikoa, teknikoa –ertaina edo goi mailakoa– eta/edo Lanbide Heziketako titulua edukitzea.
  2. Bizkaiko udalerri batean bizitzea eta erroldatua egotea.
  3. Langabezian egotea edo enplegua hobetzeko prozesuan.
  4. LANBIDEn izena emanda egotea.

Deialdi honetan izena eman nahi dutenek telematikoki egin behar dute eskaera, helbide honetan: http://www.dema.eus/taldekapi.
Gainera, eskaera egiteko epearen barnean, curriculuma entregatu eta ekintzailetza nortasunari buruzko test bat egingo dute, honako bulego hauetako edozeinetan:

  • DEMAren Barakaldoko bulegoa: Fanderia 2, Barakaldo Elkartegia eraikina, 104 mod. (944 189055)
  • ELKARTEAren bulegoa: Unamuno Plaza 2 (2. lokala, atzealdea, Prim kalea), Alde Zaharra, Bilbo (946 075 399)

Berrietan bilatu