Actualidad DEMA

TALDEKA DIGITALA DEIALDI BERRIA

Taldeka digitala

Taldeka Digitala programa biribil bat da, eta helburu hau du: ideia batetik abiatuta mundu digitalarekin erlazionatutako negozio bat sortu nahi dutenei ekiten laguntzea. Programan parte hartzen baduzu, 5.000 €-ko laguntza jaso ahal izango duzu, bai eta zure proiektua aurrera ateratzeko behar dituzun tresna, metodologia, ikuspegi eta gomendio guztiak ere. Hori guztia helburu argi batekin: gutxienez parte hartzaileen %60k zuen lanpostua sortu dezazuen lortzea.

Zertan lagunduko dizu Taldeka Digitalak?

  1. Erakundeen benetako erronkak bururatu, zehaztu eta identifikatzeko prozesua gauzatzen, horietatik abiatuta enpresa proiektuak sortzeko.
  2. Startupen errealitatean oinarritutako lan metodo bat garatzen.
  3. Sektore digitaleko profesional, enpresa eta funtsezko eragileekin harreman handiagoa izaten.

Taldeka Digitaleko parte bazara, indarrean dagoen autoenpleguari buruzko Foru Dekretuan ezarritako dirulaguntzak eskuratzeko aukera izango duzu.

Taldeka Digitaleko kide izateko:

  • Mundu digitalarekin lotutako enpresa ideia bat izatea baloratuko dugu, baina ez da ezinbesteko baldintza. Zure ideia digitala izan daiteke (app, game, programa, e-commerce…), edo sektore tradizional bateko osagai baten garapen edo eraldaketa digitala.
  • Ez da nahitaezkoa teknologiarekin zerikusia duen prestakuntza izatea. Ekintzailetza digitalaren munduko ateak irekita daude profil ez-teknikoetarako ere!

Parte hartzeko baldintzak:

  • Langabezian edo enplegua hobetzeko prozesuetan izena emanda egotea, eta, kasu horretan, gehienez ere lanaldi erdiko kontratua izatea, programan parte hartzeko aukerarekin.
  • Bizkaian erroldatuta egotea.
  • Bizkaian enpresak sortzeko eta martxan jartzeko laguntzak arautzen dituzten Foru Dekretuen bidez emandako dirulaguntzen esleipenduna ez izatea.
  • Zergen arloan, Administrazio Publikoekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea.
  • Taldekaren beste deialdi batean edo DEMAren Eskualdea Berraktibatzeko beste deialdi batean parte hartu ez izatea.
  • Dirulaguntza publikoak eskuratzeko debekurik ez izatea, arau hausteak egin izateagatik.

Nola antolatzen da programa?

Izen ematea: izena emateko epea 2022ko maiatzaren 12an amaituko da, 23:59an.

Programa: eskolak 4 astez egingo dira. Prestakuntza saioak astean 4 egunez egingo dira, eta saio bakoitza 4 ordukoa izango da.

Jorratuko diren gaiak: espezialistek emandako eskoletan, parte hartzaileek prestakuntza trinkoa jasoko duzue, negozio digital bat abian jartzeko eta kudeatzeko funtsezkoak diren hiru gai nagusiei buruz:

  • Ezagutza.
  • Produktua.
  • Harremanak.

Gaiak:

  • modulua: marketin digitala
  • modulua: bazkide ituna
  • modulua: merkataritza estrategia eta salmenta plana
  • modulua: capital meeting
  • modulua: enpresa plana

Proiektuaren defentsa: programa amaitu aurretik, parte hartzaileok zuen proiektuaren defentsa egiteko aukera izango duzue Demo Day batean, ekintzailetza digitaleko eragileen eta balizko business angelsen (inbertsio bideratzaileak) aurrean.

Epea maiatzsren 12an amaitzen da!

 

Berrietan bilatu

Archivos