Actualidad DEMA

Antzerkiarekin lotutako Banbalina arteko lanbideak programaren bigarren edizioko ikasleei bisita egin diegu

Bizkaiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saileko foru diputatu Teresa Laespadak bisita egin die gaur Enplegua-formakuntza programako Banbalina arteko lanbideak programako bigarren edizioko ikasleei. Programa hori antzerkiaren munduko lan aukerekin lotuta dago, Pabillón 6 elkartean egiten da eta Demak (Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziakudeatzen du. 

Gaur egun, guztira 16 emakume ari dira parte hartzen ekimen honetan. Horri esker, bost hilabeteko lan kontratu bat sinatu dute eta praktikak eta prestakuntza jaso dute antzerkiarekin lotutako lanbideetan, hala nola agertokiko jantziak, ile apainketa eta makillajea (tutoretzapeko jarduerak, masterclass direlakoak, benetako muntaketetan parte hartzea…). 16 emakumeetatik bost 30 urtetik beherakoak dira, eta beste zazpiak, berriz, 44 urtetik gorakoak. 

Bost hilabeteko lan kontratuen fase honek jarraipena ematen dio aurretiko prestakuntza fase bati. Prestakuntza fasean, ikasleek autoenpleguari, berdintasunari edo sormenari buruzko edukiak jaso ahal izan dituzte, Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziari (DEMA) eta Pabellón 6 elkarteari esker. 

  

Profesionalen gabezia  

“Antzerkian pentsatzean, interpreteak eta dramagileak etortzen zaizkigu burura, baina gutxitan tramoiariak, jantzigileak eta makillaje, ile apainketa eta karakterizazioko arduradunak. Zineman eta telebistan argiago ikusten da, baina, nolanahi ere, ez da pentsatzen banbalina arteko lan irteeretan”. Pabellón 6 elkartearen bultzatzaile nagusi Ramón Bareak adierazi du “sektore honetan profesionalak falta” direla, eta enplegu-prestakuntza programa gisa, eskaera horri erantzun nahi zaiola, antzerkiarekiko zaletasuna kutsatu eta arte eszenikoen lanbidea aldarrikatu, diru asko mugitzen duen lan irteera handitzat ikus daitekeelako eta ez “jolas” gisa.  

Alba Sánchez, Jasone Alday eta Cinthya Cubillo dira Banbalina arteko lanbideak programaren bigarren edizio honetan parte hartu duten ikasleetako hiru eta horiek arduratuko dira Pabellón 6 elkartearen hurrengo estreinaldi Ubú, finantzen errege laneko jantziez, makillajeaz eta ile apainketaz. Une oro, Betitxe Saituaren (Agertokiko jantzigintza diziplinaren arduraduna) eta Alicia Suárez, Lola López eta Iciar Arrietaren (Ile apainketa eta makillajea ikastaroko buruak) tutoretzapean izango dira. Programa hori nagusiki Pabellón 6 elkartearen instalazioetan egiten den arren, ikasleek beste antzoki eta ikuskizun areto batzuk ezagutzeko aukera ere izango dute.  

 

Enplegagarritasun hobia 

Teresa Laespadaren arabera, enplegu-prestakuntza programak lantzen dituzte maitasun handienarekin, besteak beste. Pertsonen lanari duintasuna ematen diote eta prestakuntza eta kontratazioa batzeko aukera ematen dute garatzeko bidean dagoen proiektu batekin lotutako benetako lana egiteko.  Pertsonei lanbide bat ikasten laguntzen diete, hain zuzen ere, prestakuntza mailan sarbide errazak nekez aurki daitezkeen lanbideetan, eta, aldi berean, enpleguarekin lotuta egiten dute hori. 

“Banbalina arteko lanbideak programaren kasuan, 16 emakume ari dira lanean (arte eszenikoak), non profesionalizazioa erabat salbuespenezkoa den, eta uste dugu enplegu modu berriak sartzeko aukera ematea ia ezinezkoa dela”. Teresa Laespada, Foru Aldundiko Enplegu Saila. 

Diputatuarentzat funtsezkoa da enplegua beste arlo batzuetara zabaltzea, ohikotik ateraz Bizkairako enplegagarritasun bide eta hobi berriak aurkitzeko. Horregatik, Foru Aldundia laborategi berritzaileen aldeko apustua egiten ari da, horietan lurraldeko enplegua bultzatzeko bide berriak esperimenta daitezen. 

   

Aurretik emaitza handiak 

Iaz eginiko Banbalina arteko lanbideak programaren lehen edizioaren ardatzak antzerki arotzeria, argiztapena, soinua, biltegiko eta eszenografiako mantentzea eta produkzioari eta zuzendaritzari laguntzea arloak izan ziren, eta parte hartzaileen lan egoera hobetzea lortu zuen kasuen % 80an. Gainera, muntaketa jakinetan lan hauek egin zituzten: Pabellón 6 elkartearen Gazte Konpainiak iazko maiatzean antzeztutako Zer gertatu ote zitzaion Ana Garciari? lanaren eszenografia eta maskarak; irailean antzeztutako Ramón Barearen Ay Carmela lanaren eszenografia; eta Calixto Bieitok zuzendutako Mendi mendiyan ekoizpenean praktikak Arriaga Antzokian. 

 

Banbalinen arteko lanbideak gehiago jakitea.