Ekitaldi ederrra egin zen Euskalduna Jauregian. Bertan, DEMAko Enpresari taldeaz gain, ekintzailetza-programa honen 20.edizioko parte-hartzaileak eta aurtengo eta beste edizio batzuetako irakasleak bildu ziren. Ekitaldia Ana Urrutia kazetariak gidatu zuen eta aretoa betetzen zuen publikoak Maitane Sarralde dantza bertikaleko dantzariaren, Aukeran dantza konpainiaren eta Maite Guevara clown-aren emanaldiez gozatu zuen.