Abian programari buruzko informazioa

Abian programaren helburua da enpresa negozioak sortzen eta martxan jartzen laguntzea. Prestakuntza, aholkularitza eta laguntza indibidualizatua eskaintzen dizkie negozio ideia bat izanik beren enpresa sortu nahi duten Bizkaian erroldatutako pertsonei. Metodologia espezifiko baten bitartez, negozio plana garatuko dute, beren ideia enpresa proiektu bihurtzeko, definizio eta bideragarritasun indize esanguratsuekin.

 

Norentzat da Abian?

Enpresa ideia bat duten eta Bizkaian erroldatuta dauden pertsonentzat.

 

Nola funtzionatzen du?

Abian programa hiru fasetan garatzen da:

  • I. FASEA – Gestio arloko trebakuntza ekintzaileentzat. Guztira 30 ordu iraungo duten saioetan, honako gai hauek landuko dira: proiektu baten analisiaren puntu nagusiak, lege tramiteak eta alderdi juridikoak, eta enpresa baten gestioaren oinarrizko kontzeptuak.

Enpresa kudeaketa (online kurtsoa)

  • II. FASEA – Negozio planari loturiko aholkularitza. Proiektu zehatz bakoitzean kontuan hartu behar diren aldagaiak aztertu eta negozio plana garatuko da, enpresa martxan jartzeko azken erabakia hartzen lagunduko duena.
  • III. FASEA – Enpresa martxan jartzea

Laguntzak: Gainera, DEMAk Abian programan parte hartzen duten pertsonei lagunduko die enpresarentzako laguntzen mapak egiten eta indarrean dagoen Autoenplegurako Foru Dekretuan ezarritako diru-laguntza tramitatzen.

Epeak: Mugarik gabeko deialdia.

 


Zerikusia duten programak

Ez dago zerikusia duen programarik

Negozio ideia bat duzu, eta laguntza behar duzu hura abian jartzeko?

DEMAN lagun zaitzakegu. Eskatu informazioa:

94 418 90 55

Programa honekin zerikusia duten post-ak Ikusi denak ›

79 negozio-ideiatik gora ‘Enpresari’ LHko ekintzailetza-programaren azken fasean

Ia 800 enpresa-proiektu sortu dira 2001etik hona, Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Foru Sailaren menpeko DEMA foru-agentziak sustatutako programan. […]

14.11.2019

Taldeka Digitala, mundu digitalean ekiten

Autoenplegurako aukerak ugaritu egiten dira ingurune digitalei buruz hitz egitean. Ideia horretan oinarrituta dago Taldeka Digitala, ingurune digitaleko jarduerei lotutako […]

04.11.2019

Enpresari, Lanbide Heziketatik ekiten

Bihotzeko patologiak edo arnas patologiak dituzten umetxoentzako monitorizazio sistema bat, gitarrak sortu eta konpontzen ikasteko tailer bat, edarietan drogak antzemateko […]

31.10.2019

Bihotzeko edo arnasketako patologiak dituzten haurtxoentzako monitorizazio sistema bat izan da 2018-2019ko Enpresari sarien irabazle

“Halako ekimenetan gazteriaz bakarrik hitz egitea trabak jartzea eta ateak ixtea da”. Nagore Fernández Urte luzez ikus entzunezkoen arloan lan […]

04.06.2019

Ekintzailetza Aretoa abenduaren 12an eta 13an egingo da, PRESTIK Enplegu Azokarekin batera

SAREKIN, Bizkaiko Ekintzailetza Sarea, lehenengo ekitaldiarekin finkatuko da: Ekintzailetza Aretoa. Ekintzaileak Bizkaiko ekintzailetzan parte hartzen duten eragile guztiekin topatzeko gunea. […]

01.11.2018

SKN Additive, galdaketa ereduen fabrikazio gehigarria 3D inprimagailuen bidez

Elkarrizketa Iskander Díezi, 2017-2018ko 3. Enpresari saria. Iskander Díezek 2017-2018ko Enpresariren hirugarren saria irabazi zuen, SKN Additiverekin, galdaketarako ereduak fabrikatzeko […]

24.07.2018

Negozio ideia bat duzu, eta laguntza behar duzu hura abian jartzeko?

DEMAN lagun zaitzakegu. Eskatu informazioa:

94 418 90 55

Erlazionatutako atalak