Anezka programari buruzko informazioa

Anezka. Jaurtiketa: enplegua helburu

ANEZKA enplegu-programek langabeen enplegagarritasuna hobetzen dute, parte-hartzailearen helburu profesionalarekin bat datorren lanpostu bat aurkitzeko aukerak handitzeko laneratze-prozesuan lagunduz.

ANEZKA programetan, pertsona-talde heterogeneoak sortzen dira; parte-hartzaileek zeharkako gaitasunak eta gaitasun digitalak hobetzeko espezialisten laguntza eta aholkularitza izaten dituzte. Horrez gain, lan-merkatuan sartzeko bideak aztertu eta enplegua aktiboki bilatzen dute.

 Norentzat dira Anezka programak?

Langabetuei edo enplegua hobetzeko prozesuetan izena emanda daudenei zuzenduta daude, betiere pertsona horien lanak programatutako saioetara joatea eragozten ez badie eta enplegua bilatzeko estrategiari bultzada eman nahi badiote.

Zer baldintza bete behar ditut parte hartzeko?

  • Bizkaian bizitzea
  • Lanbiden, Euskal Enplegu Zerbitzuan, langabezian edo enplegua hobetzeko prozesuan izena emanda egotea (betiere programan era aktiboan parte hartzea eragozten ez badu).
  • Anezka linearen beste programa batean parte hartu ez izana.
  • Ordenagailua eta Interneterako sarbidea izatea eta programa gauzatu ahal izateko oinarrizko ezagutza informatikoak edukitzea.

  Nola funtzionatzen du Anezkak?

  • Taldea gehienez 20 parte-hartzailek osatzen dute, eta osatzen duten personentzat lana aurkitzeko lanean aritzen da.
  • Enplegu-teknikari batek dinamizatzen ditu lan-saioak eta etengabeko laguntza ematen du.
  • Programan sartzea borondatezkoa eta kontraprestaziorik gabekoa da, eta konpromisu handia eskatzen du programatutako saioetan parte hartzeari eta horietara joateari dagokienez.

Zer jarduera daude programaren barruan?

  • Beste batzuen artean, honako gai hauek lantzen diren talde saioak:
    • Nork bere burua ezagutzea, marka pertsonala eta helburu profesionala
    • Lan-merkatuaren funtzionamendua. Sektoreko enpresak identifikatzea.
    • Enplegua bilatzeko eta aukerak hautemateko baliabideak.
    • Curriculuma, lan.elkarrizketa eta komunikazio eraginkorra.
  • Banakako saioak
  • Enplegua bilatzearekin lotutako arloetako adituek emandako tailerrak
  • Foro, topaketa eta ekitaldiak antolatzea eta parte hartzea.
  • Ekintzailetza-tailerrak eta ibilbide praktikoa negozio-ideia duten pertsonentzat.
IRAUPENA 15 aste: 3 talde-saioak astean
Lan saioak presentzialak eta online izango dira, saio presentzialak 4 ordukoak eta online-saioak ordu bi t´erdikoak izanik.

Horrez gain, ezohiko jarduerak antolatzen dira, hala nola foroetan edo ekitaldietan parte hartzea, saioetarako programatu gabeko egunetan.

Hurrengo anezkak: 2022ko irailean

Inskripzioa egiteko modua:

IZENA EMAN

OINARRI OROKORRAK

OINARRI ESPEZIFIKOAK


Zerikusia duten programak

enLANzar

Bizkaiko Enplegu Anezketan parte hartu ostean modu aktiboan lan bila jarraitzen duten pertsonei laguntzeko jaio da enLANzar programa.   Norentzat […]

Anezka

Programa honekin zerikusia duten post-ak Ikusi denak ›

Heldu da Sarekin Week 2020 Bizkaiko Ekintzailetzaren Astea!

Eskura dago jada urriaren 26tik 30era egingo den egitasmo interesgarri honen programa osoa. Bizkaiko ekintzaile guztientzat zabalik dagoen egitasmo honek […]

21.10.2020

Millennials Programaren (2019-2020) bigarren edizioaren amaiera

Teresa Laespadak,  Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna Sustatzeko Bizkaiko Foru Diputatuak, Marivi Riolekin batera, bere Enplegu eta Ekintzailetza agentzia den DEMAren […]

16.07.2020

Abian da Millennials Programaren bigarren edizioa

Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatu Teresa Laespadak eta DEMA Bizkaiko Enplegu eta Ekintzailetza Foru […]

09.12.2019

Abian da banbalina arteko lanbideak

Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saileko DEMA Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak gaur abiarazi du Banbalina […]

02.12.2019

Lau enplegu-anezka berrik lagunduko diete 80 pertsonari beren helburua lortzen: lanpostu bat eskuratzea

Deialdi honekin, 27 izango dira Bizkaian abiarazitako enplegu-anezkak; haietan parte hartzen dutenen pertsonen artean, hamarretik seik lortzen dute lan-merkatura sartzea.

02.10.2019

Ekintzailetza Aretoa abenduaren 12an eta 13an egingo da, PRESTIK Enplegu Azokarekin batera

SAREKIN, Bizkaiko Ekintzailetza Sarea, lehenengo ekitaldiarekin finkatuko da: Ekintzailetza Aretoa. Ekintzaileak Bizkaiko ekintzailetzan parte hartzen duten eragile guztiekin topatzeko gunea. […]

01.11.2018
Anezka

Erlazionatutako atalak