enLANzar programari buruzko informazioa

Bizkaiko Enplegu Anezketan parte hartu ostean modu aktiboan lan bila jarraitzen duten pertsonei laguntzeko jaio da enLANzar programa.

 

Norentzat da enLANzar programa?

Enplegu eta Ekintzailetzako Anezkak programan parte hartu duten pertsonentzat.

 

Nola funtzionatzen du?

enLANzar programak babesa, orientazioa eta laguntza ematen ditu DEMAko teknikariek bideratutako zerbitzuen bidez. Partaide bakoitzak gehien interesatzen zaizkion zerbitzuak erabili ahal izango ditu:

1. Orientazio zerbitzua

  • Aurrez aurreko tutoretza indibidualizatuak, erabiltzailearen lan egoera aztertzeko, helburu profesionalak zehazten laguntzeko eta laneratze prozesuan bidelagun izateko.
  • Taldekako tutoretzak, hainbat teknika nahiz estrategia emateko enplegu bilaketa sistematikoagoa eta eraginkorragoa izan dadin.
  • Autoenpleguari buruzko informazioa eta aholkularitza, norbere konturako lana lan munduan sartzeko alternatiba gisa kontuan hartzeko.

2. Lanerako espazioa. Programan parte hartuko duten pertsonek lanerako espazio bat izango dute DEMAn (Barakaldo), ordenagailuz, inprimagailuz, telefonoz eta WIFIz hornitua; bertan, lan egiteko, biltzeko eta enpresekiko bitartekaritzak gauzatzeko aukera izango dute, baita enplegu bilaketarekin zerikusi zuzena duten bestelako ekintzak egiteko ere.

3. Komunikazioko tresnak, programako partaideei informazioa emateko honako hauei buruz: lan eskaintzak, DEMAk antolatutako jarduerak, beste erakunde batzuek antolatutako ekitaldiak eta azokak, foroetako partaidetza eta informazio, iritzi nahiz kontaktu trukea. Truke horri esker, enplegu bilaketa kolaboraziozko ekintza bihurtuko da, eta enLANzar programako partaideek babesa jaso ahal izango dute euren antzera lanik gabe daudenen eskutik.

4. Enpresetara bisitak, hitzaldiak, tailerrak, networkingak eta jardunaldi sektorialak eginez lan merkatuari buruzko informazioa biltzeko eta enplegagarritasuna hobetzeko jardueren programazioa.


Zerikusia duten programak

Ez dago zerikusia duen programarik

¿Quieres saber más?

Contáctanos y te informamos

XX XXX XX

Programa honekin zerikusia duten post-ak Ikusi denak ›

Heldu da Sarekin Week 2020 Bizkaiko Ekintzailetzaren Astea!

Eskura dago jada urriaren 26tik 30era egingo den egitasmo interesgarri honen programa osoa. Bizkaiko ekintzaile guztientzat zabalik dagoen egitasmo honek […]

21.10.2020

Millennials Programaren (2019-2020) bigarren edizioaren amaiera

Teresa Laespadak,  Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna Sustatzeko Bizkaiko Foru Diputatuak, Marivi Riolekin batera, bere Enplegu eta Ekintzailetza agentzia den DEMAren […]

16.07.2020

Abian da Millennials Programaren bigarren edizioa

Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatu Teresa Laespadak eta DEMA Bizkaiko Enplegu eta Ekintzailetza Foru […]

09.12.2019

Abian da banbalina arteko lanbideak

Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saileko DEMA Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak gaur abiarazi du Banbalina […]

02.12.2019

Lau enplegu-anezka berrik lagunduko diete 80 pertsonari beren helburua lortzen: lanpostu bat eskuratzea

Deialdi honekin, 27 izango dira Bizkaian abiarazitako enplegu-anezkak; haietan parte hartzen dutenen pertsonen artean, hamarretik seik lortzen dute lan-merkatura sartzea.

02.10.2019

Ekintzailetza Aretoa abenduaren 12an eta 13an egingo da, PRESTIK Enplegu Azokarekin batera

SAREKIN, Bizkaiko Ekintzailetza Sarea, lehenengo ekitaldiarekin finkatuko da: Ekintzailetza Aretoa. Ekintzaileak Bizkaiko ekintzailetzan parte hartzen duten eragile guztiekin topatzeko gunea. […]

01.11.2018

¿Quieres saber más?

Contáctanos y te informamos

XX XXX XX

Erlazionatutako atalak