Anezka Prest programari buruzko informazioa

AnezkaPrest enplegu programaren helburua covid-19aren krisiak langabezian utzi dituen pertsonen gaitasun pertsonalak eta enplegagarritasuna hobetzea da. Zortzi astez enplegu-teknikarien laguntzarekin lan egingo dute, taldean eta bakarka, lan merkatua aukerak eskaintzen hasten den unean, aukera horiek detektatu eta ahalik eta modurik egokienean aprobetxatzeko.

AnezkaPrest % 100 digitala den enplegu programa intentsiboa da eta enplegu-teknikari baten laguntza eskaintzen du. Bertan biltzen dira lana bilatzeko estrategia bat diseinatzeko, eta parte-hartzaileen enplegagarritasuna hobetzeko funtsezko gaiak.

 

Norentzat da AnezkaPrest?

AnezkaPrest programa batez ere pertsona hauentzat da:

    • covid-19aren krisiagatik langabezian gelditu diren pertsonentzat.
    • 30 urte arterainoko gazteentzat.

Baldintza hauek bete beharko dituzte:

    • Bizkaian bizitzea.
    • Izena emanda egotea Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan, langabe gisa edo enplegua hobetzeko prozesuan (programan aktiboki parte hartzea eragozten ez badio).
    • Enplegu anezketan parte hartu ez izana.
    • Ordenagailua eta Internet konexioa edukitzea, eta oinarrizko informatika ezagutzak, programa egin ahal izateko.

 

Nola funtzionatzen du AnezkaPrest-ek?

    • Gehienez 15 lagunek osatutako taldea batera aritzen da enplegu bilaketan.
    • Enplegu teknikari batek lan saioak dinamizatzen ditu, eta etengabeko laguntza ematen die.
    • Programan borondatez parte hartzen da, diruz lagunduta dago (% 100) eta ez du inolako kontraprestazio ekonomikorik.
    • Programak 8 aste iraungo du eta saioak taldekakoak eta bakarkakoak izango dira. Gainera, adituek gidatutako tailerrak egingo dira.
    • Taldekako saioak eta adituekiko tailerrak astean bitan egingo dira (2,5 ordu saio bakoitzeko). Horri gehitu behar zaizkio bakarkako saioak (1 orduko 2 saio pertsona bakoitzeko) eta parte hartzaile bakoitzaren lan pertsonala (egunean 1 ordu, gutxi gorabehera).

 

Zer gai eta atal jorratuko dira AnezkaPrest enplegu programaren 16 saioetan?

    • Taldekako saioak, enplegagarritasuna hainbat ikuspegitatik lantzeko.
    • Saio pertsonalizatuak, enplegu teknikariaren laguntzaz.
    • Autoezagutza, marka pertsonala eta lanbide helburua.
    • Lan merkatuaren funtzionamendua. Sektoreko enpresak identifikatzea.
    • Lana aurkitzeko eta aukerak detektatzeko baliabideak.
    • Curriculuma, elkarrizketa eta komunikazio eraginkorra.

 

LEHENENGO DEIALDIA ITXITA

 

IZEN EMATEA        OINARRIAK


Zerikusia duten programak

Ez dago zerikusia duen programarik

Programa honekin zerikusia duten post-ak Ikusi denak ›

Millennials Programaren (2019-2020) bigarren edizioaren amaiera

Teresa Laespadak,  Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna Sustatzeko Bizkaiko Foru Diputatuak, Marivi Riolekin batera, bere Enplegu eta Ekintzailetza agentzia den DEMAren […]

16.07.2020

Abian da Millennials Programaren bigarren edizioa

Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatu Teresa Laespadak eta DEMA Bizkaiko Enplegu eta Ekintzailetza Foru […]

09.12.2019

Abian da banbalina arteko lanbideak

Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saileko DEMA Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak gaur abiarazi du Banbalina […]

02.12.2019

Lau enplegu-anezka berrik lagunduko diete 80 pertsonari beren helburua lortzen: lanpostu bat eskuratzea

Deialdi honekin, 27 izango dira Bizkaian abiarazitako enplegu-anezkak; haietan parte hartzen dutenen pertsonen artean, hamarretik seik lortzen dute lan-merkatura sartzea.

02.10.2019

Ekintzailetza Aretoa abenduaren 12an eta 13an egingo da, PRESTIK Enplegu Azokarekin batera

SAREKIN, Bizkaiko Ekintzailetza Sarea, lehenengo ekitaldiarekin finkatuko da: Ekintzailetza Aretoa. Ekintzaileak Bizkaiko ekintzailetzan parte hartzen duten eragile guztiekin topatzeko gunea. […]

01.11.2018

Bizkaiko enpresak eta millennial-ak helburu komun baten bila

DEMA Enplegu eta Ekintzailetzarako Foru Agentziaren programa pilotu batean parte hartu duten millennial gazteek praktikak egin dituzte hiru hilabetez Bizkaiko […]

07.06.2018

Erlazionatutako atalak