Bizkaiker programari buruzko informazioa

Bizkaiker, Bizkaiko Lan Behatoki berria, Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna sustatzeko Saila eta DEMA Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentzia dira Behatokiaren sustatzaileak.

Bizkaiker tresnak enplegagarritasunarekin loturiko hainbat gai interesgarri hurbildu nahi dizkie Bizkaiko biztanleei, eskualdeko eta tokiko lan merkatuaren funtzionamendua eta bilakaera kuantitatibo eta kualitatiboa ulergarriago egiteko helburuarekin.

 

Zer eskaintzen du Bizkaiker webguneak?

Bizkaiko Enpleguaren Behatokiak -Bizkaiker- hiru motatako informazio xehatua eskaintzen du:

  • Lanaren demografia – langabeen banaketari buruzko informazio eguneratua eta zehaztua eskaintzen du, generoaren, adinaren, prestakuntzaren, langabezialdiaren iraupenaren eta jasotako prestazioen arabera, betiere Bizkaiko 2.000 biztanletik gorako udalerrien kasuan, eskualde bakoitzaren kasuan, baita Lurralde osoan ere. Horretaz gain, kontratatutako pertsonen kopuruari buruzko informazioa eta sinatutako kontratuei buruzkoa ematen du, sinatzailearen generoaren, adinaren, kontratu motaren, okupazioaren eta jarduera sektorearen arabera banatuta, betiere Bizkaiko 2.000 biztanletik gorako udalerrien kasuan, eskualde bakoitzaren kasuan, baita Bizkaia osoan ere.
  • Enpresa demografia – Udalerri bakoitzeko enpresa juridiko eta fisikoen kopurua, baita haien banaketa ere, antzinatasunaren eta jarduera sektorearen arabera, eta enpresa mota bakoitzaren azken 12 hilabeteetako alta eta bajen datuak.
  • Enpleguari eta ekintzailetzari laguntzeko erakundeak – Udalerri eta eskualde bakoitzean enpleguari eta ekintzailetzari laguntzeko dauden erakundeak.
  • Halaber, aipatu dugun informazio horrek denboran zer nolako bilakaera izan duen ere eskaintzen du.

 

Bizkaiker plataformaren bitartez irudikatutako datuak Open Data Euskaditik eta Lanbidetik hartzen dira, eta Bizkaiko Lanaren Demografiaren Mapan aurkezten dira, hau da, administrazioaren erregistroko datuak dira, ez inkestak; informazio zehatzagoa eta zorrotzagoa, alegia. Datu horiek hilean behin eguneratuko dira.

 

BIZKAIKER webgunera joan


Zerikusia duten programak

Ez dago zerikusia duen programarik

Gehiago jakin nahi duzu?

Jarri gurekin harremanetan eta informazio guztia eskainiko dizugu:

94 418 90 55

Programa honekin zerikusia duten post-ak Ikusi denak ›

Abian da Millennials Programaren bigarren edizioa

Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatu Teresa Laespadak eta DEMA Bizkaiko Enplegu eta Ekintzailetza Foru […]

09.12.2019

Abian da banbalina arteko lanbideak

Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saileko DEMA Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak gaur abiarazi du Banbalina […]

02.12.2019

Lau enplegu-anezka berrik lagunduko diete 80 pertsonari beren helburua lortzen: lanpostu bat eskuratzea

Deialdi honekin, 27 izango dira Bizkaian abiarazitako enplegu-anezkak; haietan parte hartzen dutenen pertsonen artean, hamarretik seik lortzen dute lan-merkatura sartzea.

02.10.2019

Ekintzailetza Aretoa abenduaren 12an eta 13an egingo da, PRESTIK Enplegu Azokarekin batera

SAREKIN, Bizkaiko Ekintzailetza Sarea, lehenengo ekitaldiarekin finkatuko da: Ekintzailetza Aretoa. Ekintzaileak Bizkaiko ekintzailetzan parte hartzen duten eragile guztiekin topatzeko gunea. […]

01.11.2018

Bizkaiko enpresak eta millennial-ak helburu komun baten bila

DEMA Enplegu eta Ekintzailetzarako Foru Agentziaren programa pilotu batean parte hartu duten millennial gazteek praktikak egin dituzte hiru hilabetez Bizkaiko […]

07.06.2018

Ba al dakizu zer den enplegu anezka bat?

Ezagutu Bizkaian 200 pertsonari baino gehiagori lana bilatzeko aukerak areagotzen lagundu dion programa. Ezagutzen dituzu enplegu anezkak? Ezagutzen ez badituzu, lana […]

20.09.2017

Gehiago jakin nahi duzu?

Jarri gurekin harremanetan eta informazio guztia eskainiko dizugu:

94 418 90 55

Erlazionatutako atalak