Zer da EMALAN PLUS?
IZENA EMATEKO EPEA ITXITA
Laneratzen laguntzeko programa integrala, lanpostu teknikoetan esperientzia duten 50 urtetik gorako emakume langabeei zuzendua.
Hartzaileak:
Gehienez ere 30 emakume hautatuko dira langabezian edo enplegu hobekuntzan, 50 urtetik gorakoak eta Bizkaian erroldaturik daudenak.
30 emakume horiek esperientzia frogatua izan beharko dute erantzukizuneko lanpostu kualifikatuetan, hau da, zuzendaritzetan, burutzetan, erdi mailako kargudunetan, baita edozein espezialitatetako lanpostu teknikoetan ere.
Pertsona proaktiboak bilatzen dira, proiektuarekin motibatuko direnak eta erabateko inplikazioa dutenak lana bilatzeko bide luzea egiteko.
Zer eskaintzen du EMALAN PLUSek?
EMALAN PLUS programak enplegurako laguntza integrala eta intentsiboa eskainiko dio parte-hartzaile bakoitzari, jarraian zehazten diren jarduketen bidez, programak irauten duen 8 hilabeteetan:
- JARDUERA: Lana aktibatzea, trebetasun pertsonalak garatzea eta lan orientazioa: banakako eta taldeko aldizkako saioen bidez
- JARDUKETA: Jarraipena eta laguntza pertsonalizatua lana bilatzeko ibilbideetan eta egiten dituzten hautapen prozesuetan, lan kontratua itxi arte.
- JARDUERA: Bizkaiko enpresen enpresa-azterketa eta hautagaien sustapena.
Lankidetzak:
Emalan Plusek lankidetza publiko-pribatuaren aldeko apustua egin du; hori dela eta, CEBEK Bizkaiko Enpresarien Konfederazioarekin batera jarri da abian, konfederazio hau Bizkaiko enpresa-ehunean eragilerik adierazgarriena baita. FVEM, AVEQ, CECOBI eta ASCOBI sektore-elkarteekin batera, CEBEKek ondo ezagutzen ditu enpresek lurralde horretan dituzten lanbide-profilen beharrak eta programa enpresetara hurbilduko dute, ekintza ezberdinen bidez, parte-hartzaileen laneratzea bilatuz.
Laneratzeko prozesuetan adituak diren aholkularien programan ere parte hartzen dute eta parte hartzen duten pertsonei laguntza integrala emango diete.
Zerikusia duten programak
Ez dago zerikusia duen programarik

Programa honekin zerikusia duten post-ak Ikusi denak ›
Enplegu-anezkek 50 edizioak gainditu dituzte
Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko diputatuak, Teresa Laespadak, topaketa bat izan du gaur gure Lurralde Historikoan garatu diren Enplegu […]
Sarekin Week Ekintzailetzaren Asteak 2.800 online inskripzio baino gehiago bildu ditu
Sarekin Weeken 30 online ekitaldiak zabalik daude Sarekin e-week youtube kanalaren bidez Laespada: “Ez dugu onartuko ekimen ekintzaile bat bera […]
Heldu da Sarekin Week 2020 Bizkaiko Ekintzailetzaren Astea!
Eskura dago jada urriaren 26tik 30era egingo den egitasmo interesgarri honen programa osoa. Bizkaiko ekintzaile guztientzat zabalik dagoen egitasmo honek […]
Millennials Programaren (2019-2020) bigarren edizioaren amaiera
Teresa Laespadak, Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna Sustatzeko Bizkaiko Foru Diputatuak, Marivi Riolekin batera, bere Enplegu eta Ekintzailetza agentzia den DEMAren […]
Abian da Millennials Programaren bigarren edizioa
Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatu Teresa Laespadak eta DEMA Bizkaiko Enplegu eta Ekintzailetza Foru […]
Abian da banbalina arteko lanbideak
Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saileko DEMA Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak gaur abiarazi du Banbalina […]