Laborlan 3: Nekazaritza sektorea programari buruzko informazioa

Laborlan 3: Sector Agrícola

Izena emateko epea itxita

Nekazaritza alorrean dagoen pertsonal kualifikatuen eskari altua ikusita, LaborLan III Proiektuak sektorean espezializatutako enplegu-formazio programa eskaintzen du.

Nork kolaboratzen du?

Programa hau sortzeko Euskadiko Baserritar Profesionalen Nekazaritza Erakundearekin (ENBA) lankidetza dugu. Nekazaritzaren sektoreak Bizkaian duen ordezkaritza handieneko erakundea da eta sektoreko beharrak detektatzeko eta profilen eta gaitasun profesionalen eskaintzaren eta eskariaren arteko egokitzapena errazteko funtsezko eragilea da.

Helburuak:

  1. Parte-hartzaileen enplegagarritasuna gehitzea, laneratzea erraztuz, beharrezko gaitasunak emanez (teknikoak, pertsonalak eta esperientziari lotutakoak) nekazaritzaren alorrean eskari altua duen lanbide bati ateak irekitzeko.
  2. Nekazaritza sektoreko enpresen lehiakortasuna hobetzea, gaitasun profesionalak gaur egungo eta etorkizuneko eskakizunetara egokituz, belaunaldi erreleboa erraztuz eta susperraldian dagoen eta enplegua sortzen ari den sektore bat mantenduz.

Baldintzak:

Ez da beharrezkoa parte-hartzaileek aurretiko ezagutzak izatea, bai, ordea, sektorean lanpostua eratu nahi izan eta ondorengo baldintzak betetzea:

  • Langabe edo lanpostua hobetzeko prozesuan egotea.
  • Adin nagusikoa izatea.
  • Bizkaian erroldatuta egotea.
  • Oinarrizko formazioa izatea.
  • Hala badagokio, Laneko Baimena ekartzea.

Baloratuko dena:

  • Sektoreko lanpostuetan esperientzia
  • Txandakako lanaldian edota jaiegunetan lan egiteko prest egotea

Ondorengo kolektiboek izango dute lehentasuna:

  • Emakumeak
  • Iraupen luzeko pertsona langabeak (12 hilabete baino gehiago).
  • 45 urte baino gehiagoko pertsona langabetuak.
  • Langabezian dauden gazteak (30 urtera arte).

Programako parte-hartzaileen aukeraketa:

Parte hartzeko eskaerak jasotzeko epea:

  • 2022/04/03 arte, 23:59an.

Eskaerak aurkezteko modua:

  • Izena emateko eskaera telematikoki egingo da, ondorengo helbidean Curriculum Vitaea erantsita:

Izena emateko epea itxita

Formazioari dagozkion datuak:

  • Datak: formazioko edukiak 2022ko apirilean eta maiatzean emango dira.
  • Tokia: La Cruz Poligonoa. Aretxalde Auzoa, 128.
  • Gai zerrenda:
    • Baratzezaintzako prestakuntza eta nekazaritza mantenua (57 h).
      • Laborantza lurzorua eta baldintza klimatikoak.
      • Baratze-laboreak landatzea eta birlandatzea.
      • Ustiategien mantenua.
      • Basogintzako tratamenduetan oinarrizko eragiketak.
    • Oinarrizko mailako aplikazio fitosanitarioa (25 h)
    • Benetako esperientzia nekazaritza-ustiapenean (18 h)
    • Gaitasun transbertsalen modulua: digitalak, orientazioa eta lana abiaraztekoak (40 h).

Esperientzia profesionala:

  • Datak: formazio aldia bukatzean erabakiko dira.
  • Tokia: Bizkaia

 

Entidad colaboradora: enba


Zerikusia duten programak

Ez dago zerikusia duen programarik

Programa honekin zerikusia duten post-ak Ikusi denak ›

Sarekin Week Ekintzailetzaren Asteak 2.800 online inskripzio baino gehiago bildu ditu

Sarekin Weeken 30 online ekitaldiak zabalik daude Sarekin e-week youtube kanalaren bidez Laespada: “Ez dugu onartuko ekimen ekintzaile bat bera […]

12.11.2020

Heldu da Sarekin Week 2020 Bizkaiko Ekintzailetzaren Astea!

Eskura dago jada urriaren 26tik 30era egingo den egitasmo interesgarri honen programa osoa. Bizkaiko ekintzaile guztientzat zabalik dagoen egitasmo honek […]

21.10.2020

Millennials Programaren (2019-2020) bigarren edizioaren amaiera

Teresa Laespadak,  Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna Sustatzeko Bizkaiko Foru Diputatuak, Marivi Riolekin batera, bere Enplegu eta Ekintzailetza agentzia den DEMAren […]

16.07.2020

Abian da Millennials Programaren bigarren edizioa

Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatu Teresa Laespadak eta DEMA Bizkaiko Enplegu eta Ekintzailetza Foru […]

09.12.2019

Abian da banbalina arteko lanbideak

Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saileko DEMA Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak gaur abiarazi du Banbalina […]

02.12.2019

Lau enplegu-anezka berrik lagunduko diete 80 pertsonari beren helburua lortzen: lanpostu bat eskuratzea

Deialdi honekin, 27 izango dira Bizkaian abiarazitako enplegu-anezkak; haietan parte hartzen dutenen pertsonen artean, hamarretik seik lortzen dute lan-merkatura sartzea.

02.10.2019

Erlazionatutako atalak