Izena emateko epea itxita
Eraikuntzarako makinariaren erabileraren alorrean dagoen pertsonal kualifikatuen eskari altua ikusita, LaborLan III Proiektuak sektorean espezializatutako enplegu-formazio programa eskaintzen du.
Nork kolaboratzen du?
Programa hau sortzeko Asociación Vizcaína de Excavadores–Bizkaiko Induskari Elkartearekin (AVE-BIE) lankidetza dugu. Hondeamakinen kudeaketaren sektoreak Bizkaian duen ordezkaritza handieneko erakundea da eta sektoreko beharrak detektatzeko eta profilen eta gaitasun profesionalen eskaintzaren eta eskariaren arteko egokitzapena errazteko funtsezko eragilea da.
Helburuak:
- Parte-hartzaileen enplegagarritasuna gehitzea, laneratzea erraztuz, beharrezko gaitasunak emanez (teknikoak, pertsonalak eta esperientziari lotutakoak) obra zibil, indusketa eta lur-mugitze alorrean eskari altua duen lanbide bati ateak irekitzeko.
- Sektoreko enpresen lehiakortasuna hobetzea, gaitasun profesionalak gaur egungo eta etorkizuneko eskakizunetara egokituz, belaunaldi erreleboa erraztuz eta susperraldian dagoen eta enplegua sortzen ari den sektore bat mantenduz.
Baldintzak:
Ez da beharrezkoa parte-hartzaileek aurretiko ezagutzak izatea, bai, ordea, sektorean lanpostua eratu nahi izan eta ondorengo baldintzak betetzea:
- Langabe edo lanpostua hobetzeko prozesuan egotea.
- Adin nagusikoa izatea.
- Bizkaian erroldatuta egotea.
- 2. mailako Profesionaltasun Agiria egin ahal izateko beharrezko ikasketak izatea.
- B gidabaimena edukitzea.
- Gizarte Segurantzaren erregimen orokorrean kontratatu ahal izateko beharrezko baldintzak izatea.
- Lanbidean aritzea eragozten duten eragozpen fisiko edo psikikorik ez izatea.
Ondorengo kolektiboek izango dute lehentasuna:
- Emakumeak
- Iraupen luzeko pertsona langabeak (12 hilabete baino gehiago).
- 45 urte baino gehiagoko pertsona langabetuak.
- Langabezian dauden gazteak (30 urtera arte).
Programako parte-hartzaileen aukeraketa:
Parte hartzeko eskaerak jasotzeko epea:
- 2022/04/03 arte, 23:59an.
Eskaerak aurkezteko modua:
- Izena emateko eskaera telematikoki egingo da, ondorengo helbidean Curriculum Vitaea erantsita:
Izena emateko epea itxita
Formazioari dagozkion datuak:
- Datak: formazioko edukiak 2022ko apirilaren 25etik uztailaren 29ra emango dira, egunean 6 orduz.
- Tokia: Santurtzi eta Barakaldo.
- Formazioa:
- MF 2459_2: Eraikuntzan abian jartzeko eta lurra kargatzeko eragiketak (300 h).
- MF 2327_2: Lan-arriskuen prebentzioa oinarrizko mailan (60 h).
- Gaitasun transbertsalen modulua: digitalak, orientazioa eta lana abiaraztekoak (40 h).
Esperientzia profesionala:
- Datak: formazio aldia bukatzean erabakiko dira.
- Tokia: Bizkaia.
Zerikusia duten programak
Ez dago zerikusia duen programarik
Programa honekin zerikusia duten post-ak Ikusi denak ›
Sarekin Week Ekintzailetzaren Asteak 2.800 online inskripzio baino gehiago bildu ditu
Sarekin Weeken 30 online ekitaldiak zabalik daude Sarekin e-week youtube kanalaren bidez Laespada: “Ez dugu onartuko ekimen ekintzaile bat bera […]
Heldu da Sarekin Week 2020 Bizkaiko Ekintzailetzaren Astea!
Eskura dago jada urriaren 26tik 30era egingo den egitasmo interesgarri honen programa osoa. Bizkaiko ekintzaile guztientzat zabalik dagoen egitasmo honek […]
Millennials Programaren (2019-2020) bigarren edizioaren amaiera
Teresa Laespadak, Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna Sustatzeko Bizkaiko Foru Diputatuak, Marivi Riolekin batera, bere Enplegu eta Ekintzailetza agentzia den DEMAren […]
Abian da Millennials Programaren bigarren edizioa
Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatu Teresa Laespadak eta DEMA Bizkaiko Enplegu eta Ekintzailetza Foru […]
Abian da banbalina arteko lanbideak
Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saileko DEMA Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak gaur abiarazi du Banbalina […]
Lau enplegu-anezka berrik lagunduko diete 80 pertsonari beren helburua lortzen: lanpostu bat eskuratzea
Deialdi honekin, 27 izango dira Bizkaian abiarazitako enplegu-anezkak; haietan parte hartzen dutenen pertsonen artean, hamarretik seik lortzen dute lan-merkatura sartzea.