Izena emateko epea itxita
Salbamendu eta uretako sorospenaren alorrean dagoen pertsonal kualifikatuen eskari altua ikusita, LaborLan III Proiektuak sektorean espezializatutako enplegu-formazio programa eskaintzen du.
Nork kolaboratzen du?
Programa hau sortzeko Bizkaiko Gurutze Gorriarekin lankidetza dugu, Bizkaian erreskate eta sorospenen sektorean ordezkaritza handia duen erakundea eta sektoreko beharrak detektatzeko eta profilen eta gaitasun profesionalen eskaintzaren eta eskariaren arteko egokitzapena errazteko funtsezko eragilea da.
Helburuak:
- Parte-hartzaileen enplegagarritasuna gehitzea, laneratzea erraztuz, beharrezko gaitasunak emanez (teknikoak, pertsonalak eta esperientziari lotutakoak) salbamendu eta sorospenaren alorrean eskari altua duen lanbide bati ateak irekitzeko.
- Sektoreko enpresen lehiakortasuna hobetzea, gaitasun profesionalak gaur egungo eta etorkizuneko eskakizunetara egokituz, belaunaldi erreleboa erraztuz eta susperraldian dagoen eta enplegua sortzen ari den sektore bat mantenduz.
Baldintzak:
Ez da beharrezkoa parte-hartzaileek aurretiko ezagutzak izatea, bai, ordea, sektorean lanpostua eratu nahi izan eta ondorengo baldintzak betetzea:
- Langabe edo lanpostua hobetzeko prozesuan egotea.
- Adin nagusikoa izatea.
- Bizkaian erroldatuta egotea.
- Beharrezkoa da igeri egiten jakitea eta gutxienez igeriketa teknika bat menperatzea.
- Ezinbestekoa da ur-ingurunean ariketak egiteko gaitasuna biltzen duen adierazpen arduratsua betetzea.
Ondorengo kolektiboek izango dute lehentasuna:
- Emakumeak
- Iraupen luzeko pertsona langabeak (12 hilabete baino gehiago).
- 45 urte baino gehiagoko pertsona langabetuak.
- Langabezian dauden gazteak (30 urtera arte).
Programako parte-hartzaileen aukeraketa:
Parte hartzeko eskaerak jasotzeko epea:
- 2022/04/03 arte, 23:59etan.
Eskaerak aurkezteko modua:
- Izena emateko eskaera telematikoki egingo da, ondorengo helbidean Curriculum Vitaea erantsita:
Izena emateko epea itxita
Formazioari dagozkion datuak:
- Datak: formazioko edukiak 2022ko apirilean eta maiatzean emango dira, egunean 5 orduz.
- Tokia: saio teorikoetarako Bilbo eta saio praktikoetarako hondartza eta igerileku desberdinak.
- Formazioa:
- Lehen laguntzak (40 h).
- Kanpoko desfibrilazio erdiautomatikoa (8 h).
- Uretako sorospena (80 h).
- Gaitasun transbertsalen modulua: digitalak, orientazioa eta lana abiaraztekoak (40 h).
Esperientzia profesionala:
- Datak: formazio aldia bukatzean erabakiko dira.
- Tokia: Bizkaia
Zerikusia duten programak
Ez dago zerikusia duen programarik
Programa honekin zerikusia duten post-ak Ikusi denak ›
Sarekin Week Ekintzailetzaren Asteak 2.800 online inskripzio baino gehiago bildu ditu
Sarekin Weeken 30 online ekitaldiak zabalik daude Sarekin e-week youtube kanalaren bidez Laespada: “Ez dugu onartuko ekimen ekintzaile bat bera […]
Heldu da Sarekin Week 2020 Bizkaiko Ekintzailetzaren Astea!
Eskura dago jada urriaren 26tik 30era egingo den egitasmo interesgarri honen programa osoa. Bizkaiko ekintzaile guztientzat zabalik dagoen egitasmo honek […]
Millennials Programaren (2019-2020) bigarren edizioaren amaiera
Teresa Laespadak, Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna Sustatzeko Bizkaiko Foru Diputatuak, Marivi Riolekin batera, bere Enplegu eta Ekintzailetza agentzia den DEMAren […]
Abian da Millennials Programaren bigarren edizioa
Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatu Teresa Laespadak eta DEMA Bizkaiko Enplegu eta Ekintzailetza Foru […]
Abian da banbalina arteko lanbideak
Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saileko DEMA Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak gaur abiarazi du Banbalina […]
Lau enplegu-anezka berrik lagunduko diete 80 pertsonari beren helburua lortzen: lanpostu bat eskuratzea
Deialdi honekin, 27 izango dira Bizkaian abiarazitako enplegu-anezkak; haietan parte hartzen dutenen pertsonen artean, hamarretik seik lortzen dute lan-merkatura sartzea.