Millennials 1000×1000 programari buruzko informazioa

Millennials 1000 x 1000 curriculumez kanpoko praktiken programa berritzaile bat da, enpresaren mundua eta millenials gazteak gerturatu nahi dituena, gazte horien enplegagarritasuna hobetzeko asmoz.

 

Norentzat da Millennials 1000 x 1000?

Millennials programa gazteei zuzenduta dago, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko gradu bat burutzen ari diren 3. eta 4. ikastertuko ikasleentzat, aktiboki lana bilatzen ari direnak eta Millennial izeneko belaunaldiko parte izanik, enplegurako motibazio eta gaitasun bereziak eta desberdinak dituztenak, aurreko belaunaldietakoekin alderatuta.

 

Nola funtzionatzen du Millennials 1000 X 1000 programak?

Zortzi hilabetez garatzen da, oso ongi bereizitako 2 fasetan:

  • I. FASEA. Coach enpresak – Hiru hilabetez eta, gehienez ere, astean 20 orduko jarduera eginez, programan parte hartzen duten gazteek praktikak egingo dituzte coach enpresetan. Coach enpresak kudeaketa aurreratuko prozesuak dituzten Bizkaiko punta-puntako konpainiak dira, ikasleak hartzen dituztenak kudeaketa eredu hori barneratu dezaten.

Lehen fase honetan, gazte parte hartzaile bakoitzak 400 €-ko ekarpena jasoko du hilean.

  • II. FASEA. Erronka enpresak – Bost hilabetez eta, gehienez ere, astean 20 orduko jarduera eginez, parte hartzen duten gazteek lehendik coach enpresan landutako proposamena garatuko dute dagokien erronka enpresan. Erronka enpresak Millennial kolektiboko pertsonek dakartzaten balioen onura jasotzeko prest dauden erakundeak dira. Gazteei enpresa erronka gainditzeko laguntza emango diete, horretarako aintzat hartuta haiek jasotako ikaskuntza eta coach enpresan eskuratutako jardunbide egokiak.

Bigarren fase honetan, gazte parte hartzaile bakoitzak 500 €-ko ekarpena jasoko du hilean.

Zabalik dago jadanik programa honetan parte hartzeko izen emate prozesua

Izen ematea itxita.

Ezagutu Millennials 1000 x 1000 programako protagonistak!


Zerikusia duten programak

Ez dago zerikusia duen programarik

Gehiago jakin nahi duzu Millennials 1000x1000 programari buruz?

Jarri gurekin harremanetan eta informazio guztia eskainiko dizugu:

94 418 90 55

Programa honekin zerikusia duten post-ak Ikusi denak ›

Millennials Programaren (2019-2020) bigarren edizioaren amaiera

Teresa Laespadak,  Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna Sustatzeko Bizkaiko Foru Diputatuak, Marivi Riolekin batera, bere Enplegu eta Ekintzailetza agentzia den DEMAren […]

16.07.2020

Abian da Millennials Programaren bigarren edizioa

Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatu Teresa Laespadak eta DEMA Bizkaiko Enplegu eta Ekintzailetza Foru […]

09.12.2019

Abian da banbalina arteko lanbideak

Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saileko DEMA Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak gaur abiarazi du Banbalina […]

02.12.2019

Lau enplegu-anezka berrik lagunduko diete 80 pertsonari beren helburua lortzen: lanpostu bat eskuratzea

Deialdi honekin, 27 izango dira Bizkaian abiarazitako enplegu-anezkak; haietan parte hartzen dutenen pertsonen artean, hamarretik seik lortzen dute lan-merkatura sartzea.

02.10.2019

Ekintzailetza Aretoa abenduaren 12an eta 13an egingo da, PRESTIK Enplegu Azokarekin batera

SAREKIN, Bizkaiko Ekintzailetza Sarea, lehenengo ekitaldiarekin finkatuko da: Ekintzailetza Aretoa. Ekintzaileak Bizkaiko ekintzailetzan parte hartzen duten eragile guztiekin topatzeko gunea. […]

01.11.2018

Bizkaiko enpresak eta millennial-ak helburu komun baten bila

DEMA Enplegu eta Ekintzailetzarako Foru Agentziaren programa pilotu batean parte hartu duten millennial gazteek praktikak egin dituzte hiru hilabetez Bizkaiko […]

07.06.2018

Gehiago jakin nahi duzu Millennials 1000x1000 programari buruz?

Jarri gurekin harremanetan eta informazio guztia eskainiko dizugu:

94 418 90 55

Erlazionatutako atalak