Laborlan 2 : Biomedikuntza programari buruzko informazioa

LABORLAN II proiektua hainbat jarduera-lerrotan dago zatituta, eta horietako bat enplegu-prestakuntza programa bat da, EAEko Osasunerako Zientzia eta Teknologia Enpresen Klusterraren (BASQUE HEALTH CLUSTER) lankidetzaz egingo dena; izan ere, Bizkaiko Lurralde Historikoaren biozientzien eta osasunaren sektorean ordezkaritza gehien duen erakundea da, eta eragile gakoa da, sektorearen beharrak hautemateko eta profil eta gaitasun profesionalen eskaintzaren eta eskariaren arteko egokitzapena errazteko.

Helburuak:

1.- Parte hartzaileen enplegagarritasuna areagotzea, haien laneratzea erraztuz eta beharrezkoak diren gaitasunak emanez (teknikoak, pertsonalak eta esperientzia) biozientzien eta osasunaren sektorean eskaera handia duen lanbide batean aritzeko.

2.- Biozientzien eta osasunaren sektoreko enpresen lehiakortasuna hobetzea, gaitasun profesionalak gaurko eta etorkizuneko eskaeretara egokituz, belaunaldi aldaketa erraztuz, eta enplegua sortzeko eta berreskuratzeko prozesuan dagoen sektore bat mantenduz.

Bi helburu horiek lortzeko planteatzen da enplegu-prestakuntza programa hau planteatzen da, hain zuzen, eta horretarako langabezian dauden pertsonak aukeratuko dira; eta prestakuntzaren, akonpainamenduaren eta lan kontratu batez jasoko duten lan esperientziaren bidez pertsona horiek beren enplegagarritasuna hobetu, eta lan merkatu arruntean sartzea lortuko dute.

Ezinbestekoa da ekipamendu informatikoa eta Interneterako konexioa edukitzea

Exekuzio faseak eta epeak:

I. fasea. Hasierako prestakuntza

Prestakuntza edukiak online emango dira 2021eko maiatzetik irailera, eguneko 3 edo 6 orduko saioak eginez.

ENPLEGURAKO GAITASUNEN ETA TREBETASUNEN MODULUA

Zeharkako gaitasun profesionalei buruzko hasierako modulua 15 ordukoa izango da, eta lan merkatuak eskatzen dituen gaitasun pertsonalak eta profesionalak landuko dira, gaitasun digitalei bereziki erreparatuta. Ordu horiei 20 gehitu behar zaizkie, esperientzia profesionala amaitu ondoren lana bilatzeko azken aktibazio-modulukoak.

BIO-OSASUNEKO INDUSTRIARAKO BIOESTATISTIKARI ETA KALITATEARI BURUZKO IKASTARO PRAKTIKOA (132 ordu)

1.- Bioestatistika: Analisi bioestatistikoa

  • Bizitzaren zientzietarako Excelerako sarrera.
  • Bioestadistikarako sarrera.
  • Taula dinamikoak.
  • Errorea, konfiantza tarteak.
  • Ohiko erroreak bioestatistikaren aplikazioan.

2.- Diseinu esperimentala: Lan esperimentala optimizatzeko algoritmia.

3.- Bioinformatika. Erabiltzaile mailako bioinformatika.

  • Datu base biosanitarioen webguneak.
  • Bioinformatikako programa libreak.
  • Programazio lengoaietarako sarrera.
  • R programaziorako sarrera.

4.- I+G kudeaketa: Proiektuen kudeaketa.

  • I+G proiektuak kudeatzeko UNE 166002 metodologia.

5.- Kalitate sistemak, bio-osasunaren industrian.

  • Kalitate sistemetarako sarrera.
  • ISO 9001:2018.
  • ISO 13485.
  • Laborategiko Jardunbide Egokiak, Produkziokoak; Klinikoak eta Banaketakoak.
  • ISO 17025.
  • ISO 15189.
  • Ekipoak kalibratzea.
  • Kalitatea kudeatzeko sistemen dokumentazioa.
  • Kalitate kontrola.
  • Hornitzaileen ebaluazioa.

6.- Enpresen kasuak: Kasu praktikoak.

Prestakuntzak iraun bitartean, parte hartzaileak online prestakuntza saiora konektatu beharko du egunero bere bitartekoen bidez, ezarritako ordutegietan eta behar besteko puntualtasunez.

Parte hartzaileei hilabete bakoitzean programatutako ordu guztien % 90ean parte hartzeko eskatuko zaie, justifikatutako arrazoiren bat ematen denean izan ezik.

I. fasea. Lan esperientzia

Bizkaian kokatutako sektoreko enpresetan praktikan jarriko da prestakuntzan ikasitakoa, aldi baterako eta lanaldi osoko lan kontratu batez, bio-osasuneko proiektuen teknikari gisa aritzeko hiru hilabetez gehienez ere. (2021eko ekaina eta urria bitartean gutxi gorabehera)

Programaren hartzaileak hautatzea:

Parte hartzeko eskaerak jasotzeko epea:

Oinarri hauek argitaratzen direnetik 2021/03/21aren 23:59ak arte.

Eskaerak aurkezteko modua:

Izena emateko eskaera telematikoki egingo da soilik, Curriculum Vitae erantsita, helbide honetan:

PROGRAMAREN OINARRIAK

Esperientzia profesionalerako II. fasean parte hartzaileak hartuko dituzten enpresak hautatzea

Xedea:

Parte hartzaileen akonpainamendua eta ikaskuntza praktikoaren tutoretza, bio-osasuneko proiektuen teknikari postuan.

Gauzatzeko epea: 2021/10/31ra arte.

Enpresak hartzeko oinarrizko baldintzak:

– Bizkaian kokatua egotea.

– Biomedikuntzaren sektorekoa izatea.

Parte hartzeko eskaerak jasotzeko epea:

Oinarri hauek argitaratzen diren egunetik II. fasea hasten den arte.

Eskaerak aurkezteko modua:

Izena emateko eskaera telematikoki egingo da soilik helbide honetan:

ENPRESEN IZEN EMATEA PROGRAMAREN OINARRIAK


Zerikusia duten programak

Ez dago zerikusia duen programarik

Programa honekin zerikusia duten post-ak Ikusi denak ›

Sarekin Week Ekintzailetzaren Asteak 2.800 online inskripzio baino gehiago bildu ditu

Sarekin Weeken 30 online ekitaldiak zabalik daude Sarekin e-week youtube kanalaren bidez Laespada: “Ez dugu onartuko ekimen ekintzaile bat bera […]

12.11.2020

Heldu da Sarekin Week 2020 Bizkaiko Ekintzailetzaren Astea!

Eskura dago jada urriaren 26tik 30era egingo den egitasmo interesgarri honen programa osoa. Bizkaiko ekintzaile guztientzat zabalik dagoen egitasmo honek […]

21.10.2020

Millennials Programaren (2019-2020) bigarren edizioaren amaiera

Teresa Laespadak,  Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna Sustatzeko Bizkaiko Foru Diputatuak, Marivi Riolekin batera, bere Enplegu eta Ekintzailetza agentzia den DEMAren […]

16.07.2020

Abian da Millennials Programaren bigarren edizioa

Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatu Teresa Laespadak eta DEMA Bizkaiko Enplegu eta Ekintzailetza Foru […]

09.12.2019

Abian da banbalina arteko lanbideak

Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saileko DEMA Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak gaur abiarazi du Banbalina […]

02.12.2019

Lau enplegu-anezka berrik lagunduko diete 80 pertsonari beren helburua lortzen: lanpostu bat eskuratzea

Deialdi honekin, 27 izango dira Bizkaian abiarazitako enplegu-anezkak; haietan parte hartzen dutenen pertsonen artean, hamarretik seik lortzen dute lan-merkatura sartzea.

02.10.2019

Erlazionatutako atalak