Laborlan 2 : Nekazaritza sektorea programari buruzko informazioa

LABORLAN II proiektua hainbat jarduera-lerrotan dago zatituta, eta horietako bat enplegu-prestakuntza programa bat da, Euskal Nekazarien Batasunaren (ENBA) lankidetzaz egingo dena; izan ere, Bizkaiko Lurralde Historikoaren nekazaritzaren sektorean ordezkaritza gehien duen erakundea da, eta eragile gakoa da, sektorearen beharrak hautemateko eta profil eta gaitasun profesionalen eskaintzaren eta eskariaren arteko egokitzapena errazteko.

Helburuak:

1.- Parte hartzaileen enplegagarritasuna areagotzea, haien laneratzea erraztuz eta beharrezkoak diren gaitasunak emanez (teknikoak, pertsonalak eta esperientzia) nekazaritza sektorean eskaera handia duen lanbide batean aritzeko.

2.- Nekazaritza sektoreko enpresen lehiakortasuna hobetzea, gaitasun profesionalak gaurko eta etorkizuneko eskaeretara egokituz, belaunaldi aldaketa erraztuz, eta enplegua sortzeko eta berreskuratzeko prozesuan dagoen sektore bat mantenduz.

Bi helburu horiek lortzeko planteatzen da enplegu-prestakuntza programa hau planteatzen da, hain zuzen, eta horretarako langabezian dauden pertsonak aukeratuko dira; eta prestakuntzaren, akonpainamenduaren eta lan kontratu batez jasoko duten lan esperientziaren bidez pertsona horiek beren enplegagarritasuna hobetu, eta lan merkatu arruntean sartzea lortuko dute.

Baldintzak:

Parte hartzaileek baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Langabezian egotea.
  • Adinez nagusiak izatea.
  • Bizkaian erroldatuta egotea.
  • Oinarrizko prestakuntza egiaztatzea (ez da eskatzen sektorean aldez aurreko ezagutzak izatea) eta nekazaritzaren sektoreko lanbide bat ikasi nahi izatea.
  • Sektoreko lanpostuetan izandako esperientzia eta txandaka eta/edo jaiegunetan lan egiteko prestasuna baloratuko dira.
  • Hala behar bada, Lan Baimena aurkeztea.

Programaren hartzaileak hautatzea:

  • Parte hartzeko eskaerak jasotzeko epea:

Oinarri hauek argitaratzen direnetik 2021/03/21aren 23:59ak arte.

Eskaerak aurkezteko modua:

  • Izena emateko eskaera telematikoki egingo da soilik, Curriculum Vitae erantsita, helbide honetan:
PROGRAMAREN OINARRIAK

Exekuzio faseak eta epeak:

Nekazaritza sektoreko proiektu honetan parte hartzeko hautagaiek bi prestakuntza ibilbideren artean bat aukeratu beharko dute: baratzezaintza edo basozaintza, nekazaritzako peoietarako edo basoko peoietarako, ondoren zehazten den moduan.

I. fasea. Hasierako prestakuntza

Prestakuntza edukiak jarraian zehaztutakoak izango dira, eta 2021eko apirilean, maiatzean eta ekainean emango dira, egunean 5 orduz

NEKAZARITZAKO PEOIEN PRESTAKUNTZARAKO: BARATZEZAINTZAKO OINARRIZKO IKASTAROA (80 h.)

  1.  Lurzorua eta klima:
    1. – Lurzoruak.
    2. – Ongarriak.
    3. – Eguraldia eta klima.
  2.  Laboreak ereitea eta txertatzea.:
    1. – Baratzeko laboreak landatzeko lurra prestatzea.
    2. – Lurzoruak desinfektatzea.
    3. – Landaketa.
    4. – Oinarrizko araudia.
  3.  Fitosanitarioak:
    1. – Izurriak.
    2. – Produktu fitosanitarioak: sailkapena eta arriskua.

BASOKO PEOIEN PRESTAKUNTZARAKO: NEKAZARITZAKO ETA BASOKO MANTENTZE LANEN OINARRIZKO IKASTAROA (80 h.)

  1.  Belar-sastrakak garbitzeko lanak:
    1. – Sasia garbitzeko makina eta osagarriak.
    2. – Sasia garbitzeko makina mantentzea eta martxan jartzea.
    3. – Sasia garbitzeko makina erabiltzea.
    4. – Sasia garbitzeko makinari aplikatutako lan arriskuak prebenitzeko arauak eta ingurumen arauak.
  2. Oinarrizko eragiketak basoko tratamenduetan:
    1. – Lehendik dagoen eta nahi ez den landarediaren kontrola.
    2. – Bakanketak eta inausketak.
    3. – Basoko kalteen prebentzioa eta kontrola.
  3.  Fitosanitarioak:
    1. – Izurriak.
    2. – Produktu fitosanitarioak: sailkapena eta arriskua.

Prestakuntzak iraun bitartean, parte hartzaileak egunero bere bitartekoen bidez joan beharko du saioen lekura, ezarritako ordutegietan eta behar besteko puntualtasunez, edo, bestela, telematikoki konektatu beharko da.

Parte hartzaileei hilabete bakoitzean programatutako ordu guztien % 75ean gutxienez parte hartzeko eskatuko zaie.

I. fasea. Lan esperientzia

Bizkaian kokatutako sektoreko enpresetan praktikan jarriko da prestakuntzan ikasitakoa, aldi baterako eta lanaldi osoko lan kontratu batez, nekazaritzako/basoko peoi gisa aritzeko lau hilabetez gehienez ere (2021eko apiril-urri bitartean gutxi gorabehera).

Esperientzia profesionalerako II. fasean parte hartzaileak hartuko dituzten enpresak hautatzea

Xedea:

Parte hartzaileen akonpainamendua eta ikaskuntza praktikoaren tutoretza, nekazaritza/basoko peoi lanpostuan.

Gauzatzeko epea: 2021/10/31ra arte.

Programara sartzea:

Parte hartzaile batek edo batzuek lan esperientziari dagokion programaren II. fasea egiteko hartuta programan lagundu nahi duten enpresek beren hautagaitza aurkeztu beharko dute, oinarri hauetan adierazitako epean eta moduan.

Enpresak hartzeko oinarrizko baldintzak:

  • Bizkaian kokatua egotea.
  • Nekazaritza sektorekoa izatea.

Parte hartzeko eskaerak jasotzeko epea:

Oinarri hauek argitaratzen diren egunetik II. fasea hasten den arte.

Eskaerak aurkezteko modua:

Izena emateko eskaera telematikoki egingo da helbide honetan:

ENPRESEN IZEN EMATEA PROGRAMAREN OINARRIAK


Zerikusia duten programak

Ez dago zerikusia duen programarik

Programa honekin zerikusia duten post-ak Ikusi denak ›

Sarekin Week Ekintzailetzaren Asteak 2.800 online inskripzio baino gehiago bildu ditu

Sarekin Weeken 30 online ekitaldiak zabalik daude Sarekin e-week youtube kanalaren bidez Laespada: “Ez dugu onartuko ekimen ekintzaile bat bera […]

12.11.2020

Heldu da Sarekin Week 2020 Bizkaiko Ekintzailetzaren Astea!

Eskura dago jada urriaren 26tik 30era egingo den egitasmo interesgarri honen programa osoa. Bizkaiko ekintzaile guztientzat zabalik dagoen egitasmo honek […]

21.10.2020

Millennials Programaren (2019-2020) bigarren edizioaren amaiera

Teresa Laespadak,  Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna Sustatzeko Bizkaiko Foru Diputatuak, Marivi Riolekin batera, bere Enplegu eta Ekintzailetza agentzia den DEMAren […]

16.07.2020

Abian da Millennials Programaren bigarren edizioa

Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatu Teresa Laespadak eta DEMA Bizkaiko Enplegu eta Ekintzailetza Foru […]

09.12.2019

Abian da banbalina arteko lanbideak

Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saileko DEMA Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak gaur abiarazi du Banbalina […]

02.12.2019

Lau enplegu-anezka berrik lagunduko diete 80 pertsonari beren helburua lortzen: lanpostu bat eskuratzea

Deialdi honekin, 27 izango dira Bizkaian abiarazitako enplegu-anezkak; haietan parte hartzen dutenen pertsonen artean, hamarretik seik lortzen dute lan-merkatura sartzea.

02.10.2019

Erlazionatutako atalak