Laborlan 2: Eraikuntza sektorea programari buruzko informazioa

Zurekin urratsak egin nahi ditugu,

zure ondoan egin nahi dugu enplegurako bidea.

LABORLAN II proiektua hainbat jarduera lerrotan dago zatituta, eta horietako bat enplegu-prestakuntza programa bat da, Bizkaiko Etxegile Sustatzaileen Bazkunaren (BIEBA) lankidetzaz egingo dena; izan ere, Bizkaiko Lurralde Historikoaren eraikuntzaren sektorean ordezkaritza gehien duen erakundea da, eta eragile gakoa, sektorearen beharrak hautemateko eta profil eta gaitasun profesionalen eskaintzaren eta eskariaren arteko egokitzapena errazteko.

Helburuak

  1. Parte hartzaileen enplegagarritasuna areagotzea, haien laneratzea erraztuz eta beharrezkoak diren gaitasunak emanez (teknikoak, pertsonalak eta esperientzia) etxebizitzaren eraikuntzaren eta zaharberritzearen sektorean eskaera handia duen lanbide batean bidea egiteko.
  2. Eraikuntzaren sektoreko enpresen lehiakortasuna hobetzea, gaitasun profesionalak gaurko eta etorkizuneko eskaeretara egokituz, belaunaldi aldaketa erraztuz, eta enplegua sortzeko eta berreskuratzeko prozesuan dagoen sektore bat mantenduz.

Bi helburu horiek lortzeko planteatzen da, hain zuzen, enplegu-prestakuntza programa hau, eta horretarako langabean dauden pertsonak aukeratuko dira; pertsona horiek prestakuntzaren, akonpainamenduaren eta lan kontratu batez lortuko duten lan esperientziaren bidez beren enplegagarritasuna hobetuko dute, eta lan merkatu arruntean sartzea lortuko dute.

Hartzaileak

Parte hartzaileek baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Langabezian egotea.
  • Adinez nagusiak izatea.
  • Bizkaian erroldatuta egotea.
  • Oinarrizko prestakuntza egiaztatzea (ez da eskatzen sektorean aldez aurreko ezagutzak izatea) eta eraikuntzaren sektoreko lanbide bat ikasi nahi izatea.
  • Hala behar bada, Lan Baimena aurkeztea.

Exekuzio faseak eta epeak

I. fasea. Hasierako prestakuntza

Prestakuntza edukiak jarraian zehaztutakoak izango dira, eta 2021eko apirilean, maiatzean eta ekainean emango dira, egunean 5 orduz.

ENPLEGURAKO GAITASUNEN ETA TREBETASUNEN MODULUA: zeharkako gaitasun profesionalei buruzko hasierako modulua 25 ordukoa izango da, eta lan merkatuak eskatzen dituen gaitasun pertsonalak eta profesionalak landuko dira, gaitasun digitalei bereziki erreparatuta. Ordu horiei 20 gehitu behar zaizkie, esperientzia profesionala amaitu ondoren lana bilatzeko azken aktibazio-modulukoak.

IGELTSEROTZAKO ETA MARGOLARITZAKO OINARRIZKO IKASTARO TEKNIKOA (2OO ordu):

  1. Igeltserotza:
    1. – Oinarrizko trenkadak, zarpiatzeak, txukunketak, zolaketak eta alikatatuak.
    2. – Igeltserotzako lan arriskuen prebentzioa.
    3. – Igeltserotzako ingurumen jarduerak.
  2. Margolaritza:
    1. – Euskarriak prestatzea.
    2. – Tanta aplikatzea, pintura plastikoa eta esmaltea.

II. fasea. Lan esperientzia:

Bizkaian kokatutako sektoreko enpresetan praktikan jarriko da prestakuntzan ikasitakoa, aldi baterako eta lanaldi osoko lan kontratu batez, peoi espezialista gisa eta lau hilabetez gehienez ere.  (Gutxi gorabehera 2021eko ekainetik urrira).

Programaren hartzaileak hautatzea:

Parte hartzeko eskaerak jasotzeko epea:

Oinarri hauek argitaratzen direnetik 2021/03/21aren 23:59ak arte.

Eskaerak aurkezteko modua:

Izena emateko eskaera telematikoki egingo da soilik, Curriculum Vitae erantsita, helbide honetan:

PROGRAMAREN OINARRIAK

Esperientzia profesionalerako II. fasean parte hartzaileak hartuko dituzten ENPRESAK hautatzea

Xedea:

Parte hartzaileen akonpainamendua eta ikaskuntza praktikoaren tutoretza, peoi espezialistako lanpostuan.

Gauzatzeko epea: 2021/10/31ra arte.

Programara sartzea:

Parte hartzaile batek edo batzuek lan esperientziari dagokion programaren II. fasea egiteko hartuta programan lagundu nahi duten enpresek beren hautagaitza aurkeztu beharko dute, oinarri hauetan adierazitako epean eta moduan.

Enpresak hartzeko oinarrizko baldintzak:

– Bizkaian kokatua egotea.

– Eraikuntzaren sektorekoa izatea.

Parte hartzeko eskaerak jasotzeko epea:

Oinarri hauek argitaratzen diren egunetik II. fasea hasten den arte.

Eskaerak aurkezteko modua:

Izena emateko eskaera telematikoki egingo da soilik helbide honetan:

ENPRESEN IZEN EMATEA PROGRAMAREN OINARRIAK


Zerikusia duten programak

Ez dago zerikusia duen programarik

Programa honekin zerikusia duten post-ak Ikusi denak ›

Ez dago edukirik oraindik

Erlazionatutako atalak

Ez dago programa honekin erlazionatutako profilik